Jardunaldi teknikoa: "Arriskuen ebaluazioei buruzko iruzkinak, proiektudun eta proiekturik gabeko eraikuntza-obrak barne"
Ekitaldiaren deskribapena
Aurkezpena
Jardunaldi tekniko honen helburua da argitzea nola txertatu behar den laneko arriskuen prebentzioa eraikuntza-obrak gauzatzeko faseetan, bereziki "proiekturik gabeko obretan". INSSTren 2012ko gida teknikoa eta 2014ko "Laneko arriskuen prebentzioa eraikuntza-lanetan integratzeko oinarrizko jarraibideak" funtsezko dokumentuak dira prozesu hori ulertzeko.
"Proiekturik gabeko obretarako", 2014ko gidak "obraren prebentzio-kudeaketako dokumentua" kontzeptua sartu du. Dokumentu hori funtsezkoa da; izan ere, Segurtasun eta Osasun Plana behar duten "proiektudun obrek" ez bezala, "proiekturik gabeko obrek" tresna espezifiko bat behar dute Laneko Arriskuen Prebentzioa kudeatzeko.
Laburpena
Arriskuen ebaluazioa funtsezko tresnetako bat da laneko arriskuen prebentziorako plana sektore guztietan kudeatzeko eta aplikatzeko, eraikuntzakoa barne. Enpresaburuak langileen segurtasunerako eta osasunerako arriskuen hasierako ebaluazioa egin beharko du, kontuan hartuta, oro har, jardueraren izaera, dauden lanpostuen ezaugarriak eta horiek bete behar dituzten langileen ezaugarriak. Ebaluazio bera egin beharko da lan-ekipamenduak, substantzia edo prestakin kimikoak eta lantokiak egokitzean.
Hitzaldiak
Ostirala 2024ko azaroak 19, Osalanen Kontseilu Aretoa (Barakaldo)
- Arriskuen ebaluazioa
Javier Sanchez de la Fuente. Osalaneko teknikaria. - Eraikuntza-obretako arriskuen ebaluazioa
Luis Maria Recacoechea Olavarria. Osalaneko teknikaria.
Bideoa
Argazkiak
ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
- Ekitaldi-mota:
- Jardunaldia
- Ekitaldi ematen den hizkuntza:
- Gaztelania
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Iraupena (orduetan):
- 2
- Ordutegia:
- 10:00-12:00
Izen-ematea
- Prezioa:
- Dohan
- Izen-emate epea:
- 2024/11/05 - 2024/11/19
- Jarraibideak: