Bularreko minbizia eta emakume langileak
“Bularreko minbizia emakume langileetan” izeneko jardunaldian, ikuspegi anatomopatologikotik eta errediologikotik izan diren diagnostiko-aurrerapenei buruz arituko dira, bai eta, erradioterapia, brakiterapia eta tratamendu sistemikoak eta berreraikuntza-teknikak erabilita, minbizi horren tratamendu kirurgikoan izan diren aurrerapenei buruz ere.
Batez ere prebentzio-zerbitzuetako osasun-arloko langileei zuzenduta dago. Bularreko minibizia eragiten duten laneko arrisku faktoreak, minbizia izan duen emakumearen errehabilitazioa, lanerako itzuleraren balioespen prebentiboa eta minbizi honek duen eragin ezgaitzailea ere aztertuko dira jardunaldian.
"Sociedad Española de Senología y Patología Mamaria"-ek Zientifikoki bermatzen du jardunaldi hau.