UMOREA LAB GETXON 2024 jardunaldiak
Umorea Lab Getxon proiektua ardatz atlantikoko ikus-entzunezko erreferente bilakatu da, eta ekimenaren zuzendari den Aitor Arenasek "rollo onaren inkubagailu" gisa definitzen du. Jardunaldietan hainbat mahai-inguru egingo dira, industriako adituekin masterclass-ak, baita garatzen ari diren umorezko film laburren zein film luzeen proiektuen pitching-ak ere. Getxo Elkartegian (Ogoño, 1. Areeta. Getxo) izango da azaroaren 22an eta 23an.
Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapena Arloa eta EPE-IBAIA produktoreen elkartea dira ekitaldiaren babesleak. Klip Kultur Elkarteak, Lanbarri Elkarteak eta Banatu Projects-ek antolatzen dute ekitaldia, eta YAQ Distribución, Toboggan Services eta Music Library & SFX-en laguntza du.
Garatzen ari diren film labur eta luzeen proiektuak bidaltzeko epea azaroaren 11n amaitu da. Hautatuek hilaren 22an eta 23an aurkeztu beharko dituzte proiektuak pitching saioetan. Sari banaketa Arrigorriagako Umorea Labur jaialdiko itxiera galan egingo da, hilaren 23an.
Parte hartzaileei zein industriako profesionalei askotariko jarduerak eskaini ahal izateko antolatu dituzte bi jardunaldiak.
Azaroaren 22a (ostirala) jardunaldien aurkezpenarekin hasiko da (10:00-10:15), eta, ondoren, hautatutako film laburren pitching saio bat egongo da (10:15-11:30). Amaitzen denean, JAmaiketako Networking bat egingo da, aukera ezin hobea izango da lan-loturak ezartzeko eta aldi berean parte-hartzaileek luntx batez gozatzeko. 11:45etik 12:45era saio bat egongo da Javier Aguayorekin: "Sor dezagun komedia", eta, ondoren, hautatutako film luzeen pitching bat (12:45-14:00).
Azaroaren 23an (larunbata) "one to one" saioak egingo dira ekoizpen etxeekin (10:00-12:00); ondoren, bigarren JAmaiketako networking saio bat egongo da 12:00etatik 12:15era, Borja Crespok (Sayaka Producciones) moderatutako "Komedia ekoiztea gauza serioa da" hitzaldiaren aurretik. Bertan parte hartuko dute Sonia Paciosek (Kuttuna Filmak), Eduardo Carnerosek (Euskadi Movie) eta Javier Aguayok (Gidoilaria, aktorea eta produktorea). 13:15ean, Aitor Arenasek (Banatu Filmak) gidatutako solasaldia hasiko da: "Eta orain zer egingo dugu? Nola banatu komedia". Gloria Bretones (Begin Again Films) eta Jorge Fernández-Mayoralas (YAQ Distribución) izango dira bertan.
Pitching saioetan parte hartzen duten film laburrek Umorea Lab Getxon Saria (1000 €), Toboggan Saria (4000 €-tan baloratutako zinema materiala eta ekoizpen etxearen instalazioak), Music Library & SFX Saria (musika liburutegien erabilera eta aholkularitza errazten duena) eta YAQ Banaketa Saria (6 hilabeteko banaketa bermatzen duena) eskuratu ahal izango dituzte. Film luzeen sailean, partaideek gidoi mentoretza eskuratu ahal izango dute Borja Cobeaga zuzendariarekin (Pagafantas, Ocho apellidos vascos), produkzio mentoretza bat Leire Apellanizekin (Espiritu sakratua, El último verano), Abycine Lanzan partaidetza eta liburutegietara sarbidea zein aholkularitza Music Library & SX-en eskutik.
Epaimahaia honako hauek osatzen dute: Tamara Lucarini Cortés zinemagileak (Lehentasunak film laburraren egilea), Sonia Pacios zuzendariak (La pequeña Suiza) eta Javier Aguayo gidoilari, ekoizle eta aktoreak (Foreigner).
Parte hartzeko, e-maila bidali umorealab@gmail.com helbidera, datuak, izen-abizenak eta guzti.
Programa (PDF - 331 KB)
Laburrean
- Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
- Data 2024(e)ko azaroaren 22(e)tik 2024(e)ko azaroaren 23(e)ra
- LekuaGetxo Elkartegia. Ogoño, 1. Areeta - Getxo ()


