Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Galdakaoko antzerki afizionatuaren jardunaldiak 2023: "Plaga de hormigas"

Galdakao 2023(e)ko Ekainak 13
  • Galdakaoko antzerki afizionatuaren jardunaldiak 2023: "Plaga de hormigas"

Hiru urteren ostean bueltan datoz Galdakaoko antzerki afizionatuaren jardunaldiakXXIII. edizioa izango da aurtengoa eta Aztiak eta Epa Galdarra konpainia galdakoztarrek eta Mireni eta Kamerino konpainiek beteko dute Torrezabal Kultur Etxeko oholtza ekainaren 13an, 16an, 20an eta 22an. Sarrerak salgai daude dagoeneko hiru euroko prezioan (2 euro deskontuarekin), eta los daitezke galdakao.eus atarian, galdakao.sacatuentrada.es webgunean, Torrezabal Kultur Etxeko txarteldegian eta Torrezabal Kultur Etxeko leihatilean funtzioa hasi baino ordubete lehenago.

Ekainaren 13an (19:00etan) honako obra hau eskainiko da: Plaga de hormigas (Aztiak konpainia). Álvaro Manriquezen zuzendaritzapean, Altami Torresek, Begoña Ibáñezek eta Virtudes Nogalesek antzeztuko dute lana:

"Hurtado de Piñera ahizpek egoera ekonomiko lasaia zuten. Egun batean pribilegio sozioekonomiko guztiak galduko dituzte eta etxeko atxiloaldia ezarriko diete. Askatasuna lortzeko saiakera akademiko bat egin behar dute, emakumeek lortutako lorpenak islatzeko."

Egun horretarako autobus zerbitzua jarriko da Usansolotik Torrezabal Kultur Etxera joateko. 18:30ean irtengo da Txapelena Baserri albotik eta buelta 20:15etan izango da Torrezabal Kultur Etxetik, behin ikuskizuna bukatuta. 

Ekainaren 16an (19:00etan) La Santa Paz antzezlana eskainiko da, Mireni konpainiaren eskutik. Tania Ruiz egiletzan, Elisa Asinen zuzendaritzapean eta egokitzapean Adrián Vázquez, Blanca Zaracaín, Catalina Fernández, Isabel Aramendía, Leyre Carlos, Juan Pedro Harto eta Itziar Briones izango dira oholtza gainean. 

"Egun bat gehiago dirudi ehorztetxean, harik eta zenbait kasualitatek bezero berezi batzuk ekartzen dituen arte. Bere eskaera bereziek, zalantzazko legezkotasunekoak, Paulinoren, negozioan inongo interesik ez duen jabearen seme mimatuaren, anbizioa eta enpresa-sena piztuko dute. Eguna interesgarri bezain arriskutsu jarriko da. Egoera konplikatuez eta korapilatsuez beteriko komedia dibertigarria, non inor ez den hain santua eta ez dagoen hainbeste bakerik."

Ekainaren 20an, 19:00etan bi antzezlan egongo dira ikusgai Epa Galdarraren eskutik: No soy yo, soy… yo eta Tomate bi eta norabide bi.

Lehenengoa José Cedenaren “Don Sabino Curatrasdedoper” obran oinarrituta dago: "Bi pertsonaia psikiatra ezagun baten kontsultara joaten dira beren arazoak konpontzeko itxaropenarekin. Ikusiko dugu zer asmatzen duen doktoreak erantzun on bat emateko."
Jon Astui, Javi Oñate, Mª Carmen Alvarez, Consuelo Prieto eta Pilar Monreal egongo dira oholtza gainean. 

Bigarrena, aldiz, "Justicia Alimentaria"ren bideo batean oinarrituta dago. 
Leire Ucharen zuzendaritzapean, Maribi Bilbao, Josune Linaza eta Vanessa Seco izango dira antzezleak eta Maribi Altuna, Gregoria Toledo, Lucia Garzón eta Piedad Ortiz dantzan arituko dira. 

Azkenik, ekainaren 22an, 19:00etan Kamerino teatroren Felicidad no está en los mapas eskainiko da; Luis Fernando de Juñiánen dramaturgia, Yolanda Bustilloren zuzendaritzapean, Gorka Álvarez, Maider Andrés, Miren Bikandi, Eli Bilbao, Nora Busturia, Emma Hierro eta Lucía Martín izango dira antzezleak.

"Kaleak egunero tokiz aldatzen diren hiri batean, bertako biztanleen izendatzaile komunetik ibilbide bat proposatzen zaigu: zoriontasunaren bilaketa. Pertsonaia bakoitzaren idiosinkrasiatik, testuak ñabardura poetiko eta filosofikoak banatzen ditu, belo komiko batez estalita, eta uste baino errealagoa den halako errealismo magiko bat ikusten dugu."

 

 
galdakao.eus

Laburrean

Non