Azkena Rock Festival 2022: kartela, egunez egun
Azkena Rock Festival jaialdiaren 20. urteurrena ospatuko dugu ekainaren 16an, 17an eta 18an, jada mitikotzat har daitekeen Mendizabalan, Gasteizen, eta aurtengo edizioa oso berezia izango da; izan ere, besteak beste, rockaren amabitxi Patti Smith izango dugu gure artean, itzal handiko beste izen batzuekin batera, hala nola The Offspring, The Afghan Whigs, Social Distortion, Emmylou Harris, Suzi Quatro, Fu Manchu, Drive-By Truckers, Jerry Cantrell, The Toy Dolls, Michael Monroe, Soziedad Alkoholika edo Morgan.
Urteurrena dela eta, aurten, jaialdiak egun bat gehiago izango du, osteguna, eta, gainera, bonus track bat gehitu diogu gaur: Trashville karpako programazioa; agertoki horretan izaten dira kontzertu bizi eta kañeroenak, eta kasu honetan, Cramps taldea gogorarazten duen munduko bandarik garrantzitsuena arituko da, Teenage Werewolves, baita Micky y Los Colosos del Ritmo nekaezinak eta Lord Diabolik retro-garage-punk bikotea ere. Baina aparteko eskaintza hori ez da hor bukatuko; ostiraleko zerrendan Surfbort sartu da, 2019ko edizioan kontzerturik basati eta gogoangarrienetako bat eman zuen taldea.
DJ sorta zabala ere izango dugu: Zombierella, Eneida Fever!, Tito Ramone, Runaway Lovers DJs, Alex Dbdb, Wendy Pelayo, Cheries Djs, Adrián vs. Santo eta Estrella Electrónica arituko dira diskoak jartzen gauetan, jaialdiko emanaldi bakoitza rock n’ roll onenarekin amaitzeko.
Eta, bien bitartean, agertokietatik kanpo ere izango da zer ikusia eta zer gozatua; izan ere, Mendizabalako zelaietan programazio berezia antolatu dugu, eta gaur xehetasun txiki batzuk baino ez ditugu ezagutaraziko: Wall of Death ikuskizun zirraragarria, ARFko ikus-entzuleak harri eta zur utzi izan dituen klasikoa, motorzale akrobatak horma bertikaletan gora ziztu bizian igotzen diren bitartean talde bat zilindroaren erdian zuzenean jotzen ikusteko aukera baitago. Ekintza gehiago ere izango da eta, aurten, lehen aldiz, autotxokeak ekarriko ditugu jaialdiaren esparrura; ekintza rock n’ roll-aren erritmoan, oraindik iragarri gabeko ezustekoen aurrerapen modura.
ARF Andre Maria Zuriaren plazan
Itzulera honetan ezinbestekoa zen Andre Maria Zuriaren plazako hitzordu tradizionalari berriz heltzea, jaialdia hiriaren erdialdera hurbiltzearren guztiontzako moduko doako kontzertuak eskainita 13:30etan, ostiral eta larunbatean. Ostiral goizean, Alexis Evans Frantziako soularen haur prodijioak dantzan jarriko ditu ikus-entzule guztiak, 50eko hamarkadako klub batera bidaia eginaraziko diela. Larunbatean, gaur egungo rockabillyaren goi-mailako ordezkari bat izango dugu: Kim Lenz. Rolling Stone aldizkariaren edizio amerikarrean esan zutenez, “Elvis emakumea izan balitz, ziurrenik Kim Lenz-en oso antzekoa izango zatekeen”, baina egia esan behar badugu, Kim Lenz-ek ez du inorekin konparatzerik behar.
Araba ARF Tour
20 egun baino gutxiago falta dira jaialdia hasteko, baina badakigu itxaronaldiak luze joko duela, bi urtez Mendizabalara hurbildu gabe egon ostean; beraz, atariko moduan, Araba ARF Tour programa berria sortu dugu. Lau kontzertu, doan, Arabako bi herritan, Arabako Foru Aldundiaren eskutik, Azkena Rock Festival jaialdirako bideari ateak zabaltzeko. Ekainaren 4an, larunbatean, Guardiako Plaza Berrian, alde batetik, Sotomonte entzuteko aukera izango dugu, Jokin Salaverria getxoztarraren bakarkako proiektua, non folka, rocka eta psikodelia uztartzen dituen; eta, bestetik, Entropía, Gasteizen sortutako space rock eta doinu psikodelikoen taldea. Eta hurrengo larunbatean, ekainaren 11n, Ribabellosako plazan arituko dira Outgravity gasteiztarrak –2019ko ARFn ere jo zuten–, eta John Dealer & The Coconuts taldea, euskal punk rock-a Legazpitik, aparra bezala gora doan jarraitzaileen talde gero eta handiagoarekin.
AZKENA ROCK FESTIVAL
Mendizabala, Vitoria-Gasteiz
2022ko ekainak 16, 17 eta 18
Ekainak 16, osteguna
18:00 Ateen irekiera
GOD
18:15 DIRTY HONEY
20:05 HISS GOLDEN MESSENGER
22:25 MORGAN
00:55 THE OFFSPRING
RESPECT
19:10 MORGAN WADE
21:10 THE TOY DOLLS
23:40 FU MANCHU
TRASHVILLE
21:00 LORD DIABOLIK
23:00 MICKY Y LOS COLOSOS DEL RITMO
01:00 TEENAGE WEREWOLVES
02:45 ENEIDA FEVER!
Ekainak 17, ostirala
Virgen Blanca
13:30 ALEXIS EVANS
17:00 Ateen irekiera
GOD
17:30 THE FAITHLESS
19:15 JERRY CANTRELL
21:50 AFGHAN WHIGS
00:40 SOCIAL DISTORTION
RESPECT
18:20 SURFBORT
20:30 DRIVE-BY TRUCKERS
23:15 SOZIEDAD ALKOHOLIKA
02:05 LIFE OF AGONY
LOVE
18:00 NUKORE
19:15 ADIA VICTORIA
20:45 MAD SIN
22:15 DELIRIUM TREMENS
01:50 ILEGALES
TRASHVILLE
Trashville A Go-Go!
19:00 LOVESICK DUO
21:15 NEGRA CUCARACHA TERRORFOLK
23:00 LA PERRA BLANCO
01:15 KILINGONZ
03:15 RUNAWAY LOVERS DJS
04:55 TITO RAMONE
Rat Hole
02:15 WENDY PELAYO
04:15 ALEX DBDB
Ekainak 18, larunbata
Virgen Blanca
13:30 KIM LENZ
17:00 Ateen irekiera
GOD
17:30 WICKED WIZZARD
19:15 ISRAEL NASH
21:35 PATTI SMITH
0:25 SUZI QUATRO
RESPECT
18:20 DEWOLFF
20:20 EMMYLOU HARRIS
23:10 BLACK MOUNTAIN
01:45 MICHAEL MONROE
LOVE
18:00 JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK
19:20 ROBYN HITHCOCK Y LOS DEL HUEVOS BAND
20:50 RYLEY WALKER
23:45 VULK
01:50 DANIEL ROMANO’S OUTFIT
TRASHVILLE
Trashville A Go-Go!
19:00 TIBURONA
21:00 MESSER CHUPS
23:00 OH! GUNQUIT
01:00 SUICIDE GENERATION
03:15 ESTRELLA ELECTRÓNICA
04:55 ZOMBIERELLA
Rat Hole
02:15 ADRIÁN VS. SANTO
4:15 CHERIES DJs
Bonua: 145€
Bonua + kanpina: 160€
Kanpina 4 gau: 15€
Eguneko sarrera: osteguna: 45€ eta ostiral eta larunbata: 65€
Salmenta: www.azkenarockfestival.com eta www.seetickets.com/es
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2022(e)ko ekainaren 16(e)tik 2022(e)ko ekainaren 18(e)ra
- LekuaVitoria-Gasteiz
- Sarrerak Erosi


