Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 2koa, Europar Batasunerako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Flandria, Gales eta Korsikako eskualde estrategikoekin 2023an lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzen deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 92
  • Hurrenkera-zk.: 2319
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/02
  • Argitaratze-data: 2023/05/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuaren bidez, Bazkide Estrategikoen Sareko kanpoko eskualdeekin lankidetza teknikoan aritzeko proiektuetarako laguntzak arautu ziren.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2023ko urtarrilaren 10eko Ebazpenaren bidez, Flandria, Gales eta Korsika eskualde estrategikoekin 2023an lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzen deialdia iragarri zen.

Deialdiari buruzko ebazpen horren 7. artikuluan izendatutako ebaluazio-batzordeak dirulaguntzak emateko proposamena egin du. Proposamen hori ikusirik, honako hau

Lehenengoa. Flandria, Gales eta Korsika eskualde estrategikoekin 2023rako lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzak eranskineko zerrendan ageri diren erakundeei adjudikatzea. Eranskin horretan bertan zehazten da laguntzen zenbatekoa.

Bigarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusian, hilabeteko epean, honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatzen baitu urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 2a.

Europar Batasunerako zuzendaria,

MIKEL ANTON ZARRAGOITIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.