Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

1721/2022 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Carlos Barruso Bares jauna Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Integrazioko zuzendari gisa lanpostutik kentzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 229
  • Hurrenkera-zk.: 5216
  • Xedapen-zk.: 1721
  • Xedapen-data: 2022/11/10
  • Argitaratze-data: 2022/11/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 400/2018 Ebazpenaren bitartez, Carlos Barruso Bares jauna, izendatu zen Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Integrazioko Zuzendaria lanposturako.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

Lehenengoa. Carlos Barruso Bares jauna Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Integrazioko Zuzendari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena. Ebazpen honek 2023ko urtarrilaren 8ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Donostialdeko ESIari.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.