Arautegia
Inprimatu1103/2025 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren gizarte langilea kategorian, 2020-2021-2022ko EPEan txanda ireki bidez estatutupeko lotura finkoa lortu duten esleipendunen izendapena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 122
- Hurrenkera-zk.: 2925
- Xedapen-zk.: 1103
- Xedapen-data: 2025/06/20
- Argitaratze-data: 2025/06/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020-2021-2022ko eta Egonkortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak (2022ko abenduaren 19ko EHAA, 240. zk.). Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1510/2024 Ebazpenak aldatu zuen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1821/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren gizarte langilea kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri espezifikoak (2022ko abenduaren 27ko EHAA, 246. zk.). Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1511/2024 Ebazpenak aldatu zuen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 1073/2025 Ebazpenaren bidez, argitaratu egin ziren gizarte langilea kategorian 2020-2021-2022ko EPEan txanda ireki bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 561/2025 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeak gaitu ziren, beharrezko izapideak egin ditzaten Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesuetan esleitutako destinoez jabetzeari dagokionez, 2020-2021-2022-Egonkortzeko EPEtan deitutakoak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 16. oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da izangaien behin betiko ebazpenaren I. eranskinean jasotako esleipendunak estatutupeko langile finko izendatzeko ebazpena, indarrean dagoen legeriak langileen arloan emandako ahalmenez baliatuz.
Lehenengoa. EHAAn argitaratzeko agintzea eranskinean jasotako esleipendunak estatutupeko langile finko izendatu direla, 2020-2021-2022ko EPEaren txanda ireki bidez, gizarte langilea kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.
Bigarrena. Esleipendunek hilabeteko epea izango dute dagokien destinoaz jabetzeko, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Esleitutako destinoaren zerbitzu-erakundeko Langileen Zuzendaritzan hartu beharko da destinoaren jabetza. Horretarako, izangaiak zita eskatu beharko du lehenbizi, eta egintzan dokumentazio hau aurkeztu:
NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.
Parte hartzeko eskubidea izanik Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute, eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen norbaitekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, ezkontideaz zuzenbidez bananduta ez dagoela adierazteko, eta, hala badagokio, izangaia bere kontura bizi dela edo bere kargura dagoela adierazteko.
Elkargokide-egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.
Diziplina-espediente bidez hautagaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako ezgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko deklarazioaz gain, zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako desgaituta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.
Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.
Erantzukizunpeko adierazpena, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzkoa; eta Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria lortzeko baimena, urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean xedatutakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan sartzeko eta jarduteko betekizunari buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira.
Era berean, interesdunei jakinarazten zaie, lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkion eskubideak.
Orain arte adierazitakoari jarraituz, izangaiek lanpostuaz jabetzen badira, egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, esleitu zaien zerbitzu sanitarioetako erakundean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 20a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 1821/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Gizarte Langilea kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
- Ikus: 1736/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020/2021/2022 urteetako eta Egonkortzeko deialdietan sartutako hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak.