Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Dokusiri buruz argitaratutako artikuluen laburpena

Dokusiri buruz argitaratutako artikuluen laburpena

Dokusiri buruz argitaratutako artikuluen laburpena

egilea: Antxon Larrañaga, 

Idatzi honek ematen dio amaiera, epilogo moduan, dokusi zer den azaltzeko hamaika artikuluko sortari.

Eusko Jaurlaritzaren azpiegitura informatiko bat da dokusi (dokumentu kudeaketa sistema integrala), agiriak kudeatzeko zerbitzua ematen duena.

Informazio-sistema korporatibo askok erabiltzen dute sistema hori, eta gainerakoak pixkanaka hasiko dira hura erabiltzen.

Hiru onura nabarmen dakartza dokusi erabiltzeak:

  1. Bete egiten dira administrazio elektronikoari buruzko legeak eta, zehazki, dokumentuen kudeaketari buruzko xedapenak.
  2. Dirua aurrezten da, garatutako elementu eta zerbitzuak berrerabiltzen baitira.
  3. Estandar eta tresna korporatiboak baliatzen direnez, administrazioaren efikazia indartzen da.

Hauek dira hamaika artikuluak eta beren estekak:

  1. Zer da dokusi?: Eusko Jaurlaritzak ematen dion erantzuna dokumentu elektronikoak kudeatzeko erronka eta aukerari.
  2. Eusko Jaurlaritzaren dokumentuak kudeatzeko eredua: Dokumentuen kudeaketan parte hartzen duten pertsonek jotzen duten partitura da.
  3. Eusko Jaurlaritzaren artxibo digitala: Biltegi elektronikoa da. Artxibo-irizpideekin gordetzen ditu dokumentuak eta web-zerbitzuen bidez kudeatzeko aukera ematen du
  4. Artxiboa kudeatzeko sistema informatikoa: Espediente batek kontsulta asko izan ditzake "hirugarren adinean". Gordetzean gain, zerbitzu bat eman behar da.
  5. Paper-dokumentuak dokumentu elektronikoekin ordezkatzea: Paper-euskarriko dokumentuak digitalizatu eta irudi elektronikoekin ordezkatzea da.
  6. Dokumentuak digitalizatzeko software korporatiboa: Paperezko dokumentuak ordezkatzeko tresna korporatiboa da.
  7. Dokumentuen bilatzaile unibertsala: Dokumentu elektronikoen paperezko kopiei autentikotasuna emateko mekanismoa.
  8. Herritarraren dossierra: Herri-administrazioen esku dauden dokumentuak berriro ez emateko eskubidea erabiltzen laguntzeko tresna da.
  9. Dokumentu elektronikoak epe luzean gordetzea: Dokumentuen froga-balioa haren bizitza-ziklo osoan mantentzeko modua.
  10. Sarreren erregistroa Datuak Babesteko Lege Organikoaren arabera: Datuak Babesteko Lege Organikoaren eskakizun hori betetzen dute dokusiren erabiltzaileek.
  11. Dokumentazio Zerbitzuen Frameworka: Web-zerbitzuen multzo bat da, dokumentuak kudeatzeko korporazioek dituzten premiei erantzuteko.

Hurrengo diagramak dokusiren egituraren baitan kokatzen du artikulu bakoitza:

Eskerrak

Artikulu hau amaitzeko, dokusi plataforma egiten lagundu duten eta laguntzen ari diren pertsonen lana eskertu nahi dut. Zerrenda honetan ikus daitekeen moduan, Eusko Jaurlaritzako antolamendu-unitate askotako profesional ugariren eskarmentua behar izan da dokusi egiteko:

  • Herri Administrazioko Sailburuordetza.
  • Berrikuntza eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza.
  • Herritarrei Arreta emateko Zuzendaritza eta Zuzenean.
  • Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza.
  • EJIE, PLATEA plataforma, PLATEA Internet.
  • Baliabide Orokorren Zuzendaritza eta Artxibo Orokorra.

Eta, horiez gain, Izenpe.

Eskerrak eman nahi dizkiot dokusiko Batzorde Teknikoari, lan handia egiten ari baita Administrazio Orokorretik eta Instituzionaletik plataforma honetan sartzen ari diren administrazio-unitate guztiei aholku ematen. Hauek osatzen dute Batzordea:

  • Begoña Urigüen (Liburutegia, dokumentazioa eta artxibo orokorra)
  • Irune Zumalde (Artxibo orokorra)
  • Jesús Mesa (Berrikuntza eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza)
  • Jose Angel Rodriguez (Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza)

Eta, amaitzeko, dokusiko lantaldeak egindako lan handia aintzatetsi nahi du, bai nire laguntzaile zuzenena, bai gurekin lan egin duten bi enpresetako -Informática El Corte Inglés eta Odei- profesionalena:

  • Gloria Barceló
  • Judith Basterra
  • Iker Domingo
  • José Estañ
  • Naiara Esteban
  • Fernando Fernandez de Aranguiz
  • Mikel Fernández de Landa
  • Iñigo García
  • Carlos González de Zárate
  • Nahia Hualde
  • Beatriz Lampreabe
  • Juan López
  • Eugenio Palos
  • Maria Concepción Núñez
  • Roberto Rivas
  • Enrique Rodríguez
  • Mari Carmen Rodríguez
  • Raquel Sancho
  • Luis Sogorb
  • Óscar Trobo
  • Marta Zabaleta