Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Eusko Jaurlaritzako Dokumentazio Zerbitzuen Frameworka

Eusko Jaurlaritzako Dokumentazio Zerbitzuen Frameworka

Eusko Jaurlaritzako Dokumentazio Zerbitzuen Frameworka

egilea: Antxon Larrañaga, 

Sail honetako beste artikulu batzuetan dokusi eta Artxibo digitala izan ditugu hizpide, ikuspuntu funtzional batetik, hau da, zer diren eta zer egiten duten azaldu dugu. Artikulu honetan, hizpide izango dugu artxibo digitala eta Eusko Jaurlaritzako informazio-sistema korporatiboak integratzeko tresna ezinbesteko hau:  Dokumentazio Zerbitzuen Frameworka.

Artxibo digitalaren elementuak

Bi elementu nagusi ditu artxibo digitalak: Enterprise content management (ECM) tresna eta Dokumentazio Zerbitzuen Frameworka. Eusko Jaurlaritzak garatu du Dokumentazio Zerbitzuen Frameworka eta haren baitan sartzen da ECM tresnaren funtzionalitatea. Egitura hori baliatuz, bi onura hauek nabarmentzen dira: Eusko Jaurlaritzaren informazio-sistemek dituzten berariazko eskakizunetara egokitzen dira dokumentazio-zerbitzuak eta ECM tresnaren independentzia bermatzen da.

Dokumentazio Zerbitzuen Frameworkak eskaintzen dituen zerbitzuak

Gaur egun, dokumentuak kudeatzeko 100 zerbitzu inguru eskaintzen dizkie Dokumentazio Zerbitzuen Frameworkak Eusko Jaurlaritzaren aplikazioei.

  • Dokumentuak kudeatzeko oinarrizko zerbitzuak: Dokumentuak gordetzea, berreskuratzea, aldatzea, ezabatzea, dokumentuak eraldatzea, bilaketak egitea, bilatzailea gehitzea.
  • Bizitza-zikloarekin lotutako zerbitzuak: Dokumentu bat tramitatzea, berriro tramitatzea, artxibatzea, berriro artxibatzea.
  • Katalogo korporatiboak kontsultatzeko zerbitzuak: Dokumentuen tipologiak, prozedurak...
  • SAP bidezko integrazio-zerbitzuak.
  • Dokumentu elektronikoetan edukiak bilatzeko zerbitzuak

Horien osagarri, Dokumentazio Zerbitzuen Frameworkak web-zerbitzuak ematen ditu informazio-sistemek Agiriak Kudeatzeko Sistemara:

  • Dokumentuen sailkapen-taularen kontsulta (dokumentu-serieak).
  • Artxibatutako espedienteen kontsulta.
  • Espediente jakin batean fitxa osoaren kontsulta.
  • Espedienteetako dokumentu elektronikoak berreskuratzea.

Dokumentazio Zerbitzuen Frameworkaren erabilera

Informazio-sistema korporatibo guztiek dute aukera, beren garapenerako teknologia J2EE, .NET edo bestelakoa izanda ere, zuzenean baliatzeko Dokumentazio Zerbitzuen Frameworkaren zerbitzuak. Hori egiten dute Platea tramitazio-plataformako zerbitzuek, eta, ondorioz, azpiegitura korporatibo hori erabiltzen dutenek Dokumentazio Zerbitzuen Frameworka erabiliko dute aldi berean.

Dokumentazio Zerbitzuen Frameworkaren web-zerbitzu nagusiek API bertsioko baliokideak dituzten backend-ean exekutatzen diren batch prozesuetarako.

Gaur egungo egoera

Dokumentazio Zerbitzuen Frameworkeko zerbitzuak eskuragarri daude Eusko Jaurlaritzako administrazio-sare korporatiboan eta Jaurlaritzaren JASO Sare Orokorrean, erakunde anitzentzat baita baliagarri Dokumentazio Zerbitzuen Frameworka. Epe ertainean, eskuragarri izan daitezke Eusko Jaurlaritzaren etorkizuneko hodeian ere.