Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Dokumentuen bilatzaile unibertsala

Dokumentuen bilatzaile unibertsala

egilea: Antxon Larrañaga, Azaroa 30, 2011

Gero eta gutxiago ikusten dira hegazkin-txartelak. Horren ordez, paperezko agiri bat edukitzen dugu, txartela erosi dugun Web-orritik deskargatu dugun fitxategi elektroniko bat inprimatu izanaren ondorioa. Paper horrek txartelak duen informazio bera du baina ez, ordea, baliorik. Zorionez, paperak kode alfanumeriko bat du, lokalizatzaile izenekoa. Horri esker, eta behar izanez gero, hegazkin-konpainiako langileek datuak egiazkoak direla egiazta dezakete eta, horrela, hegazkinera igotzea utzi.

Araubidearen bilakaera

Industria Ministerioak, 2006. urtean, ITC/1475/2006 Aginduaren bitartez, jatorrizko agiri elektronikoen inprimatutako kopiei benetako kopien balioa eman zien, beti ere inprimatutako kopiei horien egiazkotasuna eta zuzentasuna egiaztatzen duen lokalizatzaile unibertsala gehitzen bazaie. Urtebete geroago, 11/2007 Legeak, bere 30.5 artikuluan, lokalizatzailea erabiltzeko aukera herri administrazio guztietara zabaldu zuen.

Sin un nombre definido

11/2007 Legeko 30.5 artikuluak honakoa aipatzen du: "elektronikoki sortutako kode inprimatu bat edo bestelako egiaztapen-sistemaren bat badute, eta horren bidez herri-administrazio, organo edo entitate emailearen fitxategi elektronikoetan sartuz egiazkoak direla frogatzea ahalbidetzen bada". Ikusten dugunez, ez dio izen zehatzik ematen. Hala ere, 18.1.b artikuluan bai egiten duela egiaztapen-kode segurua aipatzen duenean. Baina kode hori, legeak esaten duenez, onartutako ziurtagirietan oinarrituta ez dagoen sinadura elektronikoaren sistema bat da eta ez dugu nahastu behar 30.5 artikuluan aipatzen den kodearekin. Azken honen funtzio soila bere sinadura elektroniko onartua edukiko duen jatorrizko dokumentura eramatea da.

"Lege-bataio" hori gabe, herri administrazio bakoitzak egoki iritzi izan duen izena aukeratu du. Esate baterako, BOEk egiaztapen-kode segurua deitzen dio. Guk, Eusko Jaurlaritzan, dokumentuaren lokalizatzaile unibertsala edo lokalizatzaile, besterik gabe, deitzen diogu.

Lokalizatzailearen erabilera Eusko Jaurlaritzan

Lokalizatzailearen oinarria dokumentu elektronikoen paperezko euskarrietan dauden kopiei lege-baliozkotasuna ematea da. Ikus dezagun kasu praktiko bat.

Imajinatu dezagun Eusko Jaurlaritzak laguntza bat ematen diola herritar bati. Laguntza hori eskumena duen organoak elektronikoki sinatutako dokumentu elektroniko batean jasotzen da. Dokumentu hori paperean inprimatuko dela aurreikusita, lokalizatzailea eta lokalizatzaile hori sartu beharko lirateke Web-egoitza gehitzen zaio (emaitza eskuineko irudian ikus daiteke, lokalizatzailea dokumentuaren eskuineko marjinan ikus daiteke). Lehenengo urratsa dokumentua bide telematikoa erabiliz herritarrari bidaltzea litzateke (1. urratsa). Jo dezagun herritar horrek dokumentu hori beste administrazio batekin duen izapide batean aurkeztu behar duela. Izapide hori bide elektronikoz ezin bada egin, herritarrak dokumentu elektronikoa inprimatu beharko du eta beste administrazioan aurkeztuko duen esaerarekin batera eman (2. urratsa). Beste administrazioko izapidegilea, paper euskarrian dagoen kopiaren egiazkotasuna eta zuzentasuna egiaztatzeko, Eusko Jaurlaritzako Web-egoitzarekin konektatuko da eta lokalizatzailea sartuko du (3. urratsa). Eusko Jaurlaritzako Web-egoitzak pantailan erakutsiko dio berak duen jatorrizko dokumentua (4. urratsa). Era berean, sinadura elektronikoaren baliozkotasuna, sinatzen duen identitatea eta beste datu batzuk egiaztatzeko aukera emango dio. Ondorengo diagramak erakusten du deskribatu berri dugun fluxua.

Kasu praktiko honek aldaera batzuk ditu. Adibidez, herritarrak adierazi izango balu jakinarazpenak paper euskarrian bidaltzea nahi duela, kopia paperean inprimatzea Eusko Jaurlaritzak egingo luke.

Egungo egoera

Lokalizatzailea dagoeneko erabiltzen da prozedura administratibo askotan ematen diren dokumentuetan. Horren adibide adierazgarriak lirateke: Familientzako laguntzak eta Kontratisten Erregistro Ofiziala.