Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arrantzako Idazkaritza Nagusiaren 2024ko urtarrilaren 26ko Ebazpenean ezarritako txitxarro stockaren arrantzan geldialdiaren ondorioz, arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko laguntzak

[Txitxarro stockaren arrantza-jarduera aldi baterako geldiaraztea 2025]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza-portua duten ontzientzako laguntzak, baldin eta arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazten badute, Arrantzako Idazkaritza Nagusiaren 2024ko urtarrilaren 26ko Ebazpenean ezarritakoaren ondorioz. Ebazpen horren bidez, geldialdi bat ezarri zen JAX/08C zinel stockaren arrantzan, inguraketa-flotarentzat eta espezie horren mendeko aparailu txikientzat, bai eta aldi baterako geldialdiagatiko konpentsazio bat eta bertara sartzeko baldintzak ere.

Ezarritako laguntzaren intentsitatea % 100ekoa izango da. Ordainketa egingo da diruz lagundutako arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazi dela egiaztatzen duten agiri guztiak egiaztatu ondoren, ofiziozko egiaztapenak barne, eta dirulaguntza emateko ebazpenaren ondoren.

Aurrekontuko zuzkidura

268.784 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honen zenbatekoa 268.784 eurokoa izango da. Funts horietatik 188.148,8 euro, % 70, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsari dagozkio, eta gainerako % 30a, hau da, 80.635,2 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei, 2025eko ekitaldiko ordainketa-kredituei, alegia. Laguntzen zenbateko osotik 163.184 euro armadoreentzat dira, eta 105.600 euro arrantzaleentzat.

Deialdi honen kontura emango diren laguntzen kopuru osoak ezin izango du aipatutako aurrekontu-izendapena gainditu. Beraz, zenbateko global hori agortu ondoren, ez da laguntza berririk emango, eta une horretatik aurrera eten egingo da agindu honen eraginkortasuna. Guztizko zenbateko hori agortzen bada, Arrantza eta Itsasertzaren Garapeneko sailburuordearen ebazpen bidez jakinaraziko da.

Nori dago zuzenduta


Laguntza hauen onuradun honako hauek izango dira:

1. Aldi baterako geldiarazteak eragindako arrantza-ontzien armadoreak, Arrantza Flotaren Erregistro Orokorrean aktibo gisa erregistratuta badaude eta gutxienez 120 eguneko arrantza-jarduera egin badute itsasoan, laguntza-eskaera aurkeztu aurreko bi urte zibiletan.

Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak edo ondasun-erkidegoak badira, kide guztiek sinatutako agiri bat aurkeztu beharko dute eskabidea egiteko unean. Agiri horretan, kide bakoitzak bere partaidetza-ehunekoan oinarrituta egikaritzeko konpromisoa eta ondasun-elkartean edo -erkidegoan ordezkari den pertsonaren izena jasoko dira.

2. Laguntza-eskaera aurkeztu aurreko bi urte zibiletan gutxienez 120 egunez itsasoan lan egin duten arrantzaleak, aldi baterako geldiarazteak eragindako arrantza-ontzi batean; eta laguntza horien onuradun izan daitezke, halaber, aldi baterako geldiarazteak eragindako itsasontzian erroldatutako armadoreak edo titular autonomoak, baldin eta agindu honetan eskatutako baldintzak betetzen badituzte. Urte zibila urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoa izango da.

Aldi baterako geldiarazteagatiko laguntza eman ahal izateko, arrantzalearen arrantza-jarduerak gutxienez 30 egunez eten beharko dira urte zibil jakin batean, eta gehienez 12 hilabetez ontzi eta arrantzale bakoitzeko, FEMPAren programazio-aldian.

Eskakizunak:

  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduaren 11. artikuluan xedatutakoaren arabera (erregelamendu horrek Europako Itsas Funtsa, Arrantzarako eta Akuikulturarako Funtsa ezartzen du, eta 2017/1004 (EB) Erregelamendua aldatzen)), ezin izango dira onuradun izan honako egoera hauetakoren batean dauden eskatzaileak:

  • Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, pertsona juridikoen kasuan, eta bertan erroldatuta izatea pertsona fisikoen kasuan.
  • Ontzia ontzien eta ontzi-enpresen erregistroko hirugarren zerrendan egotea.
  • Ontzia Arrantza Flotaren Erregistro Orokorrean alta emanda egotea, arrantza-lizentzia eta dagokion modalitaterako eta arrantzatokirako baimenak dituela. Ontzia jardunean dagoela ulertuko da Arrantza Flotaren Erregistro Orokorrean behin-behineko edo behin betiko alta emanda dagoenean eta laguntza eskatu aurreko urtean arrantza-jardueran aritu denean. Aurreko 365 egunak zenbatuko dira, edo 366 egunak, aurrekoa bisurtea bada.
  • Eskaera egin aurreko bi urte zibiletan itsasoan gutxienez 120 eguneko arrantza-jarduera egin izana. Arrantza-ontzi batek 2 urte baino gutxiago badaramatza inskribatuta Arrantza Flotaren Erregistro Orokorrean, eskaera aurkezten den egunean, ontzi horrentzat eskatutako arrantza-jardueraren gutxieneko egunak honela kalkulatuko dira: geldialdia hasi aurreko azken bi urte zibiletan 120 eguneko proportzioa. Beraz, baldintza hori betetzeko itsasoan eskatzen den jarduera kalkulatzeko, Arrantza Ontzidiaren Erregistroan alta emandako egunak zati 6 egingo dira. Halaber, sistema hori arrantza-ontzia ustiatzen 2 urte baino gutxiago daramaten armadoreen kasuan ere aplikatuko da.
  • Enpresaburuak lan-agintaritzari jakinaraztea lan-kontratuak eteteko edo lanaldia murrizteko erabakia, eta ezinbesteko kasuetan, baita lan-agintaritzaren ebazpena ere, Langileen Estatutuaren 47. artikuluaren arabera, itsasontzian erroldatutako tripulatzaile guztiek, geldialdia hasteko portura azken aldiz iristen diren egunean. Lanaldia eteteak edo murrizteak ondorioak izango ditu, ezinbesteko kausaren kasuan, ezinbesteko gertakariaren datatik aurrera, eta arrazoi ekonomiko teknikoen, antolamendukoen edo ekoizpenekoen kasuan, lan-agintaritzari jakinarazten zaion egunetik aurrera, salbu eta enpresaburuaren erabakian geroago beste bat ezartzen bada. Hala ere, baldintza horretatik salbuetsi ahal izango da, baldin eta agiri bidez justifikatzen bada geldialdia hasteko portura iritsitako egunean erroldatutako tripulatzaileen lan-kontratuak, haien izaera dela-eta, une horretan azkentzen edo eteten badira, bai eta armadoreak ontziko tripulatzaile berak badira eta Gizarte Segurantzan autonomo gisa alta emanda badaude ere.
  • Aldi baterako geldiarazpenak eragindako itsasontzian dauden arrantzale edo armadoreek erroldatuta egon beharko dute eragindako arrantza-ontzietako batean geldialdia gertatzen denean. Hala ere, enpresarekiko lan-harremana etenik gabe duten arrantzaleek ere jaso ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta aldi baterako ezintasunaren, ordaindutako baimenen, oporren, eszedentziaren eta/edo ontziratzeko itxaropenaren, adingabearen jaiotzaren eta zaintzaren, haurdunaldiko arriskuaren eta edoskitzaro naturaleko arriskuaren ondorioz aldi baterako geldialdia gertatzen denean erroldatuta ez badaude, betiere oinarri honetan ezarritako gainerako baldintzak betetzen badituzte eta geldialdiak irauten duen bitartean egoera hori eten dela egiaztatzen badute.
  • Artikulu honen 1.e) idatz-zatian aurreikusitako lan-kontratuak eteteko edo lanaldia murrizteko prozeduran sartuta egotea, geldialdia hasteko portura iritsitako azken egunean, abenduaren 29ko 1173/2015 Errege Dekretuaren 15.1.e) artikuluan aurreikusitako salbuespenen kasuan izan ezik.
  • Gizarte Segurantzan alta emanda egotea eta geldialdian zehar flota ibilgetu zenean erroldatuta zeuden ontziaren enpresa armadorearekin lan-harremana etenik gabe mantentzea.
  • Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Araubide Berezian gutxienez hamabi hilabeteko kotizazio-aldia egiaztatzea, lan-bizitzan zehar.
  • Arrantzale batek arrantza-jarduerari ekiten dionean beste ontzi batean erroldatuta aldi baterako geldialdiak irauten duen bitartean, laguntza jasotzeko eskubidea galduko du.
  • Tripulatzaile gisa erroldatuta dauden armadoreek, gainera, tripulatzaile gisa laguntza jasotzeko eskubidea izango dute. Horretarako, ezin izango dira egon Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako kasuetan. Erregelamendu hori Batzordearen 2022ko ekainaren 29ko 2022/2181 (EB) Erregelamendu Delegatuak garatu zuen, laguntza-eskaeren onargarritasunaren hasierako datei eta denbora-epeei dagokienez.
  • Arrantzaleek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta ez dira zordunak izango itzulketaren bidezkotasun-ebazpenagatik, ez eta epai irmoz dirulaguntzak lortzeko gaitasungabetuak ere.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (EIAAF)

Kontaktu-informazioa


Mª Jose Elorrieta
Telefonoa: 94 403 14 60
E-maila: mj-elorrieta@euskadi.eus

Pilar Herrero
Telefonoa: 944 03 14 62
E-maila: p-herrero@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1230402

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabidea aurkeztu eta sei hilabete igaro aurretik eman eta jakinarazi behar da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk