Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

2022-2023 ikasturtean, nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko bekak

[Nautikako eta arrantzako irakaskuntzetarako bekak]

Deskribapena


Xedea

2022-2023 ikasturteari dagokionez, nautikari eta arrantzari buruzko ikasketak honako hauetan egiteko beken deialdia Pasaiako Blas de Lezo LHIIn, Bermeoko Nautika eta
Arrantzako LHIIn, eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzako Lanbide Heziketako Eskolan.

Bekak zer gastutarako erabili ahalko diren.

– Ohiko bizilekutik kanpo bizitzeak eragindako gastuak.

– Ikastetxerako joan-etorriek eragindako gastuak.

– Mantenu-gastuak.

– Ikasketa-materialetarako gastuak.

Bekak hautagaiek lortutako puntuazioaren arabera esleituko dira, eta puntuazioa horretarako izendatutako Balorazio Batzordeak ezarriko du. Hautagaiek behar bezala matrikulatuta egon beharko dute dagokion kurtsoan, nautikari eta arrantzari buruzko ikasketen edozein ikastetxetan.

 

Aurrekontuko zuzkidura

140.506 €

Nori dago zuzenduta


2022-2023 ikasturtean Blas de Lezo LHIIn; Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIn; eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzako Lanbide Heziketako Eskolan nautikari eta arrantzari buruzko ikasketak egiten ari diren ikasleak.

Betekizunak

  • Beka hauen onuradun izan ahal izango dira dirulaguntza jasotzea dakarren egoeran dauden pertsonak, edo oinarri arautzaileetan eta deialdian aurreikusitako inguruabarrak betetzen dituztenak, betiere Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen badituzte.
  • Betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea eskaeraren unean, eta baita ordaintzeko unean ere.
  • Onuradunek egunean ordainduta izan beharko dituzte dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, bai bekadun izateko, bai emandako dirulaguntza likidatu arte egoera horretan jarraitzeko, eta, horregatik, bekak emateko eta ordainketak egiteko unean alderdi hori egiaztatuko da.
  • Eskatzaileek ikasturte osoan administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan eduki beharko dute.
  • EAEko itsas arrantzako irakaskuntzako hiru eskoletako edozeinetan matrikulatuta egotea, Arrantzako kapitaina, goi-mailako heziketa-zikloak, erdi-mailako heziketa-zikloak, edo Itsasbazterreko patroi balioaniztuna ikasketetan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Blas de Lezo LHII
Marinos 2 - 20110 Pasaia (Gipuzkoa)

Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHII
Ongintza z/g - 48370 Bermeo (Bizkaia)

Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzako Lanbide Heziketako Eskola
Kamiñazpi Kalea, 13 - 48700 Ondarroa (Bizkaia)

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1030108

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hilabete bat, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk