Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretu honena: 156/2016 Dekretua, azaroaren 15ekoa, kargu publikodunen betebeharrei eta eskubideei buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 245
- Hurrenkera-zk.: 5545
- Xedapen-zk.: 156
- Xedapen-data: 2016/11/15
- Argitaratze-data: 2016/12/27
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako akatsak aurkitu ditugu kargu publikodunen betebeharrei eta eskubideei buruzko azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuan (2016ko azaroaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizakaria, 226. zk.). Hori dela eta, honako zuzenketa egiten dugu:
2016/5039 (34/25) orrialdean, laugarren xedapen iragankorrean,
Honako hau dioen tokian:
... hilabeteko epea...
Hau esan behar du:
... lau hilabeteko epea