Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

175/2021 DEKRETUA, uztailaren 6koa, Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko kide batzuk kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 135
  • Hurrenkera-zk.: 3912
  • Xedapen-zk.: 175
  • Xedapen-data: 2021/07/06
  • Argitaratze-data: 2021/07/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Apirilaren 20ko 3/2007 Legearen bidez, Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautu zen, honako helburu honekin: euskara eta euskal kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzea, hedatzea eta proiektatzea, bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan.

Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautzen duen apirilaren 20ko 3/2007 Legeak eta Etxepare Euskal Institutuaren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak ezartzen dute, halaber, kide anitzeko bi organok (Patronatua eta Zuzendaritza Kontseilua) eta kide bakarreko batek (zuzendaria) osatuko dutela institutua.

Maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak 10. artikuluan ezartzen du zer bokalek osatzen duten Patronatua, eta berezko bokalak eta ez-berezkoak bereizten ditu. Dekretuaren 10.2 a) artikuluan ezarritakoaren arabera, Patronatuaren osaeran 15 bokal ez-berezko egon behar dira, euskal kultura, filologia eta letrak ordezkatuz. Bokal horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak izendatuko ditu, presidente exekutiboak proposatuta.

Era berean, maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 10.5 artikuluak honako hau adierazten du: «Baldin eta berezkoa ez den kide baten kargua hutsik gelditzen bada horretarako izendatua izan zeneko epea amaitu baino lehen, proposatu duenari jakinaraziko zaio, gehienez ere hilabeteko epean Gobernu Kontseiluari proposamen berria egin diezaion; eta honek izendapena egingo du betetzeke dagoen eperako.»

Euskal kultura, filologia eta letrak ordezkatzen dituzten bokal batzuen kasuan, epe horiek igaro dira, eta, beste batzuen kasuan kargua hutsik geratu da; beraz, eguneratu egin behar da Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bokal ez-berezkoen zati bat.

Horiek horrela, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautzen duen apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 6, 7 eta 8. artikuluetan xedatutakoaren arabera zeinetan Patronatuaren eta Zuzendaritza Kontseiluaren osaera arautzen baita, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 6ko bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Ignacio M. Dorronsoro Plazaola jauna.

Iñaki Salvador Gil jauna.

José Antonio Fernádez Gutiérrez jauna.

Francisco Valderrama Arrieta jauna.

Ion Zarate Sesma jauna.

Begoña Pedrosa Lobato andrea.

Ana Urkiza Ibaibarriaga andrea.

María Pilar López López andrea.

Vanesa Fernández Guerra andrea.

Ana López Asensio andrea.

Junkal Gutiérrez Mangado andrea.

Nagore Ipiña Larrañaga andrea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 6an.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

El Consejero de Cultura y Política Lingüística,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.