Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

158/2023 DEKRETUA, urriaren 24koa, zeinaren bidez kargutik kentzen eta izendatzen baitira Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko kideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 5077
  • Xedapen-zk.: 158
  • Xedapen-data: 2023/10/24
  • Argitaratze-data: 2023/11/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Apirilaren 20ko 3/2007 Legearen bidez, Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute sortu eta arautu zen, honako helburu honekin: euskara eta euskal kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzea, hedatzea eta proiektatzea, bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan.

Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute sortu eta arautzeko apirilaren 20ko 3/2007 Legeak eta Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak ezartzen dute kide anitzeko bi organok (Patronatua eta Zuzendaritza Kontseilua) eta kide bakarreko batek (zuzendaria) osatuko dutela Etxepare Euskal Institutua.

Era berean, Etxepare Euskal Institutuaren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 10. artikuluak Patronatuaren osaera ezartzen du, berezkoak diren eta berezkoak ez diren bokalak bereizita. Dekretu horren 10.1 d) artikuluaren arabera, berezko bokala izango da Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetako foru-aldundi bakoitzaren ordezkari bat, gutxienez zuzendari mailakoa.

Berezkoak ez diren kideei dagokienez, aipatutako dekretuaren 10.2 artikuluko a) apartatuak ezartzen du euskal letrak, filologia eta kulturaren 15 ordezkari izango direla kide, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak izendatuko dituela, lehendakari exekutiboak proposatuta.

Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute sortu eta arautzen duen apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 7.3 artikuluan eta Etxepare Euskal Institutua / Basque Institutearen antolakuntza eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 10.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, Patronatuko ez-berezko kideak lau urterako izendatuko dira, eta beste lau urterako berritu ahal izango dira, baina behin bakarrik jarraian. Epe hori igaro ondoren, beren eginkizunak betetzen jarraituko dituzte, harik eta haien ondorengoen izendapenak ondorioak izan arte.

Era berean, aipatutako dekretuaren 10.6 artikuluak ezartzen du Patronatuko kideek automatikoki galduko dutela beren izaera izendatzerakoan zuten izaera edo kargua galtzen dutenean.

Azkenik, dekretu horren 10.5 artikuluan adierazitakoaren arabera, berezkoa ez den bokal batek bere kargua hutsik uzten badu izendatu zuten aldia amaitu baino lehen, proposatu duenari jakinaraziko zaio gehienez ere hilabeteko epean Gobernu Kontseiluari beste proposamen bat egin diezaion, eta hark izendapena egingo du, betetzeko geratzen zaion aldirako.

Ondorioz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute sortu eta arautzeko apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 6., 7. eta 8. artikuluetan (erakunde horren Patronatuaren eta Zuzendaritza Kontseiluaren osaera arautzen du) ezarritakoarekin bat etorriz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2023ko urriaren 24 an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

Dekretu honek 2023ko uztailaren 10etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko urriaren 24an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.