Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Angula arrantzarako lizentziak

Deskribapena


Angula lehorretik eta ontzitik harrapatzeko beharrezkoa da lizentzia.

Dena den, eta kontuan izanik espeziearen egoera zaurgarria eta Europar Batzordeak angularen arrantzari buruz neurri murritzagoak eskatuko dituela aurreikusita, momentuz ezin da itsasontzitik angula arrantzatzeko lizentziarik tramitatu. Aplikazioa martxan jarri ahala zabalduko da lizentzia berritzeko epea (azaroaren 7tik aurrera jarriko da informazioa orrialde honetan).

2019-2020 denboraldia

- Informazio eskuliburua

- Arrantza denboraldia: 2019ko azaroaren 15etik, 2020ko urtarrilaren 31 arte.

- Tasak:

Lehorretik harrapatzeko: 17,92 €

Ontzitik harrapatzeko: 71,70 €

- Angula europear aingira gaztea da 12 zentimetro baino gutxiago tamainarekin.

- Debekatuta dago 12 zentimetro baino gehiago duten Europako aingirak harrapatzea.

- Gehieneko arrantza: Lizentzia eta egun bakoitzeko gehienez 2 kg arrantza daitezke (bai lehorretik bai itsasontzitik)

- Eusko Jaurlaritzak ezarritako lizentzia-sistema espeziaren stockari egokitzen zaio, oso metodo eraginkorra baita arrantzaleek arrantzategia baliatzea arautzeko eta, beraz, arrantza-ahalegina kontrolatzeko. Hori horrela izanik, bada, lizentzia aurreko kanpainan izan zuten eta harrapaketen koadernoa aurreikusitako epean entregatu zuten arrantzaleei emango zaie denboraldi honetan.

Angularen arrantza

Angularen arrantza praktikatu ahal izateko beharrezkoa da lizentzia pertsonal eta besterenezina edukitzea, eta honek arro edo gune mugatu batean bakarrik baimentzen du arrantzan jardutea. Angularen arrantzarako lizentziak, berez, ez du bidea ematen titularrek harrapatutako angulak saltzeko.

Lizentziarekin batera harrapaketa-orria doa eta bertan, titularrak harrapakinen pisua, erabilitako arrantza-tresnak eta arrantza-eguna eta ordutegia jaso beharko ditu.

Titularrak soinean eraman behar du lizentzia arrantza egiten duen bitartean. Halaber, arrantza-eguna amaitzean harrapatutakoaren koadernoa bete beharko du, baita ezer harrapatu ez duenean ere.

Titularrak aurreko denboraldiko lizentzia eta harrapatutakoaren koadernoa, behar bezala beteta, aurkeztu beharko ditu urte bakoitzaren apirilaren 30a baino lehen, baita jarduerarik egin ez edo ezer harrapatu ez duenean ere. Agiri horiek Arrantza Ikuskatzeko Zerbitzuaren Donostiako bulegoetan edo Arrantza Egituren Zerbitzuko Bilboko bulegoetan aurkeztuko dira.

Aurreko denboraldiko lizentzia aurkezten ez bada, dagokion isuna jarriko da, eta gainera lizentzia ez da berrituko.

Angularen arrantza Euskadin

Nori dago zuzenduta


Angula lehorretik harrapatzeko 16 urtetik gorako pertsona fisikoak eta ontzitik harrapatzeko 18 urtetik gorako pertsona fisikoak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Arrantza Egituren Zerbitzua (Bilbo)

Nieves San Martin nieves-sanmartin@euskadi.eus

Xabier Larrañaga x-larranagagisasola@euskadi.eus

Telefonoa: 944 03 14 65 / 944 03 14 60 | Faxa: 944 03 14 61

Arrantza Egituren Zerbitzua (Donostia)

Maite Chueca m-chueca@euskadi.eus

Natividad Gonzalez natividad-gonzalez@euskadi.eus

Telefonoa: 943 02 25 75 | Faxa: 943 02 25 85

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

2020/2021 DENBORALDIAREN EPEAK - Laster, jakinaraziko dugu webgune honetatik ze egunetik aurrera irekiko den angularen arrantzarako lizentzien tramitazioa