Gure argitalpenak
Bidea Zabaldu
Dokumentuaren fitxa teknikoa
Izenburua
Bidea Zabaldu
Egileak
Sergio Campo, Hermenegildo Jiménez eta Diogenes Sabana
Urtea
2026
Laburpena
Ukaezina da gure herri eta hirietan hainbat arrazoirengatik diskriminazioa jasaten duten bizilagunak daudela. Tokiko politika publikoek, printzipio etikoengatik, ezin diete ezikusiarena egin egiturazko bidegabekeria-egoera horiei; eta, gainera, nazioarteko, Europako, Estatuko eta autonomia-erkidegoko legeriak ere hala egitera behartzen ditu.
Dokumentu honen helburua da erakundeen jardunaren eta udalek arlo honetan duten eskumenaren egokitasuna azaltzea. Tokiko erakunde batzuk hasi dira politika horiek garatzen, baina beharrezkoa da planteamendu integral eta sistematiko bat.
Horretarako, ibilbide pedagogiko bat proposatzen da, arduradun politiko eta teknikoei diskriminazioa zer den, zein dimentsio duen, zein lege-esparru dagoen eta zer konpromiso hartu behar duten ulertzen laguntzeko.
Asmoa da dokumentu hau Euskadiko toki-erakundeentzat erreferentzia izatea diskriminazioei aurre egiteko duten eginkizunean.

Azken aldaketako data: