Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

FIDANTZAK

Errentari/maizterrak errentatzaileari ematen dion bermea da, eta errentamendu/alokairu-kontratuan hitzartutako baldintzak betetzen direla bermatzea du helburu.

Kontratuan errentatzaile moduan agertzen den pertsonak edo entitateak, hau da, higiezina errentan lagatzen duenak.

Nahitaezkoa da honako hauen fidantza gordailutzea:

  • 2015eko irailaren 26tik aurrera sinatutako kontratu hauek:
    • Ohiko etxebizitzaren errentamendua (LAU* legearen 2. art.).
    • Etxebizitza-erabileraz besteko errentamendua (LAU* legearen 3. art.).
  • 2015eko irailaren 26tik aurrera egindako kontratuen berrikuspenak, baldin kontratuak data hori baino lehenago sinatu baziren.

* 29/1994 Legea, azaroaren 24koa, Hiri Errentamenduena (leiho berri batean irekitzen da).

Ez da nahitaezkoa honako hauen fidantza gordailutzea:

  • Gela, trasteleku, garaje edo idustriaren errentamendu-kontratuak.
  • Azpierrentamendu-kontratuak.

Nola gordailutzen da fidantza?

Aurrez aurreko eskabidea (paperean)

Pertsona fisikoentzat bakarrik

Aurrez aurreko eskabidea (elektronikoa)

Pertsona fisikoentzat bakarrik

Eskabide elektronikoa
  1. Bete paperezko formularioa (Zuzenean-en bulegoetan eskuragarri).
  2. Dokumentazioarekin batera aurkeztu adierazitako tokietan.
  3. Bizilagun zerbitzutik likidazio-orria bidaliko dizute, fidantzaren gordailua ordaindu ahal izateko.
  4. Behin diru-sartzea eginez gero, Kontratuen Erregistroko inskripzio-ziurtagiria bidaliko dizugu, fidantza-gordailuaren frogagiriaren bi kopiarekin batera (horietako bat errentariarentzat).
  1. Bete formulario elektronikoa (leiho berri batean irekitzen da).
  2. Fidantza-gordailua ordaintzeko likidazio-orria ordainketa-pasabidearen bitartez eskura dezakezu, edo banku-entitate batean.
  3. Aurkeztu behar duzun dokumentazioa eskaneatu, eta formularioari erants diezaiokezu.
  4. Formularioa inprimatu, eta eskuz sinatu.
  5. Aurkeztu formularioa (eskaneatu ez duzun dokumentazioarekin batera) adierazitako tokietan.
  6. Kontratuen Erregistroko inskripzio-ziurtagiria bidaliko dizugu, fidantza-gordailuaren frogagiriaren bi kopiarekin batera (horietako bat errentariarentzat).
  1. Bete formulario elektronikoa (leiho berri batean irekitzen da). Bertan sartu ahal izateko, onartuta dagoen identifikazio elektronikorako (leiho berri batean irekitzen da) bide bat beharko duzu. B@kQ txartelari buruzko informazioa (PDF, 5 MB) (leiho berri batean irekitzen da) (itsasontzi-jokoa, txartel-irakurgailurik gabe).
  2. Eskuratu fidantza-gordailua ordaintzeko likidazio-orria ordainketa-pasabidearen bitartez edo banku-entitate batean.
  3. Dokumentazioa eskaneatu eta erantsi.
  4. Aurkeztu eskabidea elektronikoki. (Bidalketa egindakoan, pantailan mezu bat agertuko da jaso egin dela jakinarazteko.)
  5. Kontratuen Erregistroko inskripzio-ziurtagiria bidaliko dizugu, fidantza-gordailuaren frogagiriaren bi kopiarekin batera (horietako bat errentariarentzat).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Izenpeturiko errentamendu-kontratuaren kopia bat, salbu eta kontratua ahozkoa bada edo aurretik etxebizitza-arloko sail eskudunaren oniritzia (bisatua) jaso badu.
  • OHZ Ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiriaren kopia bat, katastroko erreferentziaren zenbaki finkoa egiaztatzeko.
  • Errentatzailea pertsona juridikoa bada, IFZren fotokopia.
  • NAN edo AIZ ez baduzu, pasaportearen fotokopia.
  • Eskabidea ordezkari batek sinatzen badu, ordezkaritza hori egiaztatzen duen dokumentua (eredua (leiho berri batean irekitzen da)).

Zer epetan gordailutu behar dut fidantza?

Epea hilabetekoa izango da, kontratua formalizatzen den egunetik kontatzen hasita.

Partikularren artean egindako babes publikoko etxebizitzen errentamenduen kasuan, fidantza gordailutzeko epea hilabete batekoa izango da, tokian tokiko etxebizitza-ordezkaritzaren kontratu-oniritziaren egunetik aurrera.

Zer kopuru gordailutu behar dut fidantza gisa?

  • Hilabeteko errenta, ohiko etxebizitzen errentamendu-kontratuetan.
  • Bi hilabeteko errenta, etxebizitza-erabileraz besteko bat duten errentamendu-kontratuetan (adibidez, sasoiko etxebizitzak edo lokalak). Urtebete baino gutxiago irauten duten kontratuetan, kontratuaren iraupenaren proportzioan ezarriko da fidantza, betiere bi hilekoren oinarria hartuta;

 Errentariari/maizterrari horren berri eman behar diot?

Bai. Fidantza gordailutu edo eguneratu ondoren, fidantza-gordailuaren frogagiriaren bi kopia bidaliko dizkizu Bizilagun zerbitzuak: bat zuretzat da; bestea errentariari/maizterrari eman behar diozu, hilabeteko epean.

Tasarik ordaindu behar al dut fidantza gordailutzeagatik?

Ez. Gordailua doakoa da.

Fidantza gordailutzeak interesik sortzen du?

Ez. Fidantza gordailutzeak ez du inongo interesik sortzen gordailugilearentzat.

Zer gertatzen da fidantza ez badut epe barruan gordailutzen?

Gordailua epez kanpo eskatzen baduzu (hau da, kontratuaren formalizaziotik edo oniritzia eman denetik hilabetetik gora igaro denean), fidantzaren zenbatekoaren %2ko errekargua aplikatuko dugu.

Espresuki eskatzen badizugu fidantza gordailutzeko (dela ez duzulako gordailua epe barruan egin, dela ez duzulako gordailua eskatu), fidantzaren zenbatekoaren %10eko errekargua aplikatuko dugu.

Zer gertatuko da gordailua egiten ez badut errekerimendua jaso arren?

Errekerimendua egin arren fidantza gordailutzen ez baduzu, premiamendu-bidez ordainarazi ahalko dizugu, dagozkion errekarguak gehituta. Gainera, errekerimendua egin ostean fidantza ez gordailutzea arau-hauste arina da, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen (leiho berri batean irekitzen da) 85.j artikuluaren arabera. 

Beraz, 300etik 3.000 eurora arteko isuna jarri ahal izango da. Isuna, gainera, inoiz ez da izango jarri beharreko fidantzaren halako bi baino gutxiago, aipaturiko legeak agintzen duenari jarraituz (90.3 eta 90.6 art.).

Kontratua azkendutakoan, errentatzaileak eska dezake gordailututako fidantza itzultzeko.

Gordailututako fidantza itzultzeko eskatzeko eskubideak lau urteren buruan preskribatzen du, kontratua azkentzen denetik zenbatuta (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 47. artikulua).

Nola eskatu behar dut fidantza itzultzeko?

Aurrez aurreko eskabidea (paperean)

Pertsona fisikoentzat bakarrik

Aurrez aurreko eskabidea (elektronikoa)

Pertsona fisikoentzat bakarrik

Eskabide elektronikoa
  1. Bete paperezko formularioa (Zuzenean-en bulegoetan (leiho berri batean irekitzen da)eskuragarri).
  2. Aurkeztu, dokumentazioarekin batera, adierazitako tokietan (leiho berri batean irekitzen da).
  1. Bete formulario elektronikoa (leiho berri batean irekitzen da).
  2. Aurkeztu behar duzun dokumentazioa eskaneatu, eta formularioari erants diezaiokezu.
  3. Formularioa inprimatu, eta eskuz sinatu.
  4. Aurkeztu formularioa (eskaneatu ez duzun dokumentazioarekin batera) adierazitako tokietan (leiho berri batean irekitzen da).
  1. Bete formulario elektronikoa (leiho berri batean irekitzen da). Bertan sartu ahal izateko, onartuta dagoen identifikazio elektronikorako (leiho berri batean irekitzen da) bide bat beharko duzu. B@kQ txartelari (PDF, 5 MB) (leiho berri batean irekitzen da) buruzko informazioa (itsasontzi-jokoa, txartel-irakurgailurik gabe).
  2. Dokumentazioa eskaneatu eta erantsi.
  3. Aurkeztu eskabidea elektronikoki. (Bidalketa egindakoan, pantailan mezu bat agertuko da jaso egin dela jakinarazteko).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Kontratua azkendu dela egiaztatzen duen dokumentua, bi aldeek sinatua, edo hori bera egiaztatzen duen epai judizial irmoa. Azken bi agiri horiek izan ezean, errentatzailearen erantzukizunpeko adierazpena (PDF, 63 KB) (leiho berri batean irekitzen da) onartuko da.
  • Bezeroaren kontu-kodea eta titularra ageri diren errentatzailearen libreta edo kontuko orriaren fotokopia, edo banku-ziurtagiria.
  • Fidantza gordailutu izanaren frogagiriaren kopia.
  • Baldin eta itzulketaren eskatzailea errentamendu-kontratuan agertzen ez bada: kontratuko eskubideetan eta betebeharretan subrogatu (ordeztu) dela justifikatzen duen dokumentua (erregistro-oharra, eskriturak, jaraunsleen deklarazioa, jarauntsiaren onarpena eta abar).
  • Eskabidea ordezkari batek sinatzen badu: ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa (eredua (leiho berri batean irekitzen da)).
  • Fidantza ordaintzeko aurkezten duzun bezeroaren kontu-kodea ez bada errentatzailearena: kobrantzak egiteko ahala espresuki jasotzen duen notario-ahalordea.
  • NAN edo AIZ ez baduzu: pasaportearen fotokopia.

Noiz itzuliko didate fidantza?

Hiru hilabeteko epean, gehienez ere, Bizilagun Zerbitzuak fidantza itzuliko du, banku-transferentzia bat eginez errentatzailearen kontura, eta fidantzaren itzultze-agiria izeneko ziurtagiri bat egin eta entregatuko dio pertsona edo entitate errentatzaileari.

Epe hori igaro, eta artean ez bada fidantza itzuli eskatzaileari egotzi ezin zaion kausaren batengatik, diruaren legezko interesak ordaindu beharko dira, fidantza itzultzeko epe-muga igarotzen denetik fidantza egiaz itzultzen den arte.


 

Fidantza gordailutu eta kontratua erregistratu ondoren kontratuaren baldintzak aldatzen badira, aldaketa aurkeztu beharko da. Honako aldaketa hauek aurkeztu beharko dira:

  • Kontratuaren alderdietako datuak (errentatzailea eta errentatzailea-maizterra).
  • Errentamendu-kontratuaren datuak.
  • Fidantzaren zenbatekoa.

Fidantza eguneratu egingo da nahitaezko luzapen-aldia igarotakoan. Ez da aldaketarik eskatu behar errenta hasierako kontratuan hitzartu bezala eguneratzeagatik; izan ere, horrek ez dakar fidantza eguneratzea, gutxieneko iraupen-epea igaro ez bada.

Jakinarazpenerako datuak aldatu nahi badituzu (kanala, hizkuntza, posta-helbidea edo abisuetarako datuak), ez duzu aldaketa-eskaerarik aurkeztu behar. Nire karpetan (Nire profila) egin dezakezu aldaketa, edo eskaera egiteko idatzi bat aurkez dezakezu.

Nola aurkez dezaket aldaketa bat?

Fidantzaren gordailua aldatzea Fidantzaren gordailua edo
Kontratuen Erregistroko inskripzioa aldatzea

Aurrez aurreko eskabidea (paperean)

Pertsona fisikoentzat bakarrik

Aurrez aurreko eskabidea (elektronikoa)

Pertsona fisikoentzat bakarrik

Eskabide elektronikoa
  1. Bete paperezko formularioa (Zuzenean-en bulegoetan (leiho berri batean irekitzen da) eskuragarri).
  2. Dokumentazioarekin batera aurkeztu adierazitako tokietan (leiho berri batean irekitzen da).
  1. Bete formulario elektronikoa (leiho berri batean irekitzen da).
  2. Aurkeztu behar duzun dokumentazioa eskaneatu, eta formularioari erants diezaiokezu.
  3. Formularioa inprimatu, eta eskuz sinatu.
  4. Aurkeztu formularioa (eskaneatu ez duzun dokumentazioarekin batera) adierazitako tokietan (leiho berri batean irekitzen da).
  1. Bete formulario elektronikoa (leiho berri batean irekitzen da). Bertan sartu ahal izateko, onartuta dagoen identifikazio elektronikorako (leiho berri batean irekitzen da) bide bat beharko duzu. B@kQ txartelari (PDF, 5 MB) (leiho berri batean irekitzen da) buruzko informazioa (itsasontzi-jokoa, txartel-irakurgailurik gabe).
  2. Dokumentazioa eskaneatu eta erantsi.
  3. Aurkeztu eskabidea elektronikoki. (Bidalketa egindakoan, pantailan mezu bat agertuko da jaso egin dela jakinarazteko).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Izenpeturiko errentamendu-kontratuaren kopia bat, bere eranskinak dituena.
  • Baldin eta titularra errentamendu-kontratuan agertzen ez bada, kontratuko eskubideetan eta betebeharretan subrogatu dela justifikatzen duen dokumentua (erregistro-oharra, eskriturak, jaraunsleak izendatzeko adierazpena, jaraunspen-onarpena, etab.).
  • Eskabidea ordezkari batek sinatzen badu, ordezkaritza hori egiaztatzen duen dokumentua (eredua (leiho berri batean irekitzen da)).
  • Aldaketak fidantzaren zati baten itzulketa badakar: errentatzailearen libreta, kontuko orria edo banku-ziurtagiriaren fotokopia, Bezero Kontuaren Kodea eta kontuaren titularraren izena duena.
  • Aldaketak fidantzaren zati baten itzulketa badakar, eta fidantza jasotzeko ematen dizugun Bezero Kontuaren Kodea ez bada errentatzailearena: zenbatekoak jasotzeko berariazko ahalmena duen notario-ahalordea.
  • NAN edo AIZ ez baduzu, pasaportearen fotokopia.

Nork aurkeztu behar du fidantzaren edo Kontratuen Erregistroko inskripzioan aldaketa?

Fidantzaren gordailuan egindako aldaketak Errentamendu Kontratuen Erregistroko inskripzioan egindako aldaketak
Errentatzaileak Errentatzaileak, itundutako araubideari atxikitako edo fidantza gordailutzetik salbuetsitako kontratuen kasuan.
Errentariak, errentatzaileak kontratua erregistratzeko betebeharra bete ez duenean.

Nola eska dezaket fidantzaren gordailuaren ziurtagiria?

Fidantza gordailutzen denean errentatzaileari Kontratuen Erregistroko inskripzio-ziurtagiria bidaliko diogu, fidantza-gordailuaren frogagiriaren bi kopiarekin batera (horietako bat errentariarentzat).

Hala ere, beste ziurtagiri bat behar baduzu:

  1. Bete formulario hau (PDF, 88 KB) (leiho berri batean irekitzen da), inprimatu eta sina ezazu.
  2. Dokumentazioarekin batera aurkeztu adierazitako tokietan (leiho berri batean irekitzen da).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Fidantza zenbakia ezagutzen ez baduzu: sinatutako errentamendu-kontratuaren kopia osoa.
  • Baldin eta ziurtagiriaren eskatzailea errentamendu-kontratuan agertzen ez bada, kontratuko eskubideetan eta betebeharretan subrogatu dela justifikatzen duen dokumentua (erregistro-oharra, eskriturak, jaraunsleak izendatzeko adierazpena, jaraunspen-onarpena, etab.).
  • Eskaera hau ordezkari batek sinatzen badu: ordezkaritza frogatzen duen dokumentua (leiho berri batean irekitzen da).
  • Ez baduzu NANik edo AIZrik: pasaportearen fotokopia.

Hiri-finken errentamenduan, ondasunen transmisioen gaineko zerga aplikatzen da. Errentari/maizterrak nahi eta nahi ez ordaindu beharko du zerga hori dagokion foru-ogasunean.

Errentatzaileak eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria (balioduna eta indarrean dagoena) eman behar dio errentari/maizterrari. Ziurtagiriak, gainera, Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan erregistratuta egon behar du.

Zuzenean Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko bulegoak:
Zuzenean bulegoen helbideak
Zuzenean zerbitzua Hiria Helbidea
Bizkaia Bilbao Don Diego López de Haro kale nagusia, 85
Gipuzkoa Donostia-San Sebastián Andia kalea, 13
Álava/Araba Vitoria-Gasteiz Ramiro de Maeztu kalea, 10

Ordutegiak

EAEko erregistro laguntzaileak

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sarrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan adierazten diren tokietan.

Aurkezteko beste leku batzuk

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.

Posta bidez, eskabidea tokian tokiko lurralde-ordezkaritzara bidalita:

  • Araba: Samaniego kalea 2. 01008 Vitoria-Gasteiz
  • Bizkaia: Kale Nagusia 85 - 48011 Bilbo
  • Gipuzkoa: Andia, 13, 6.a  –  20004 Donostia

Azken aldaketako data: