Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Alokairu tipologiak

Eusko Jaurlaritzak alokairuan sustatzen dituen etxebizitza gehienak erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak dira, etxebizitza sozialak alegia. Etxebideko erregistroan eskatzaile gisa inskribatu behar duzu hauetako bat eskuratu ahal izateko.

Udalek erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak sustatu ohi dituzte gehien bat. Horrelakoak dira Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak kudeatzen dituenak, Etxebiden inskribatuta dauden pertsonen artean esleitzen dituenak, zein beste hainbat herritan eraiki izan diren sustapen txikiagoak ere.

Sustatzaile pribatuek ere, bigarren aukera honen alde egin izan dute. Adibide ezagunena Gasteizko Vitalquilerrena da, baina badira herri txikiagoetan sustatutakoak ere.

Hauen etxebizitzen urteko gehieneko errenta, bizikidetza-unitate errentariaren urteko diru-sarreren eta etxebizitza horren prezioaren arabera ezarriko da. Etxebizitzaren prezioa, etxebizitzaren azalera erabilgarria dagokion m²-ko prezioarekin biderkatuta kalkulatuko da, etxebizitza motaren eta etxebizitza kokatuta dagoen udalerriaren arabera.

Beste aukera bat, Bizigune programaren bidez kudeatzen diren etxebizitza libreak izan daitezke. Jabeek Eusko Jaurlaritzaren esku jartzen dituzten etxebizitza hauek, zaharrak edo ia berriak izan ohi dira.

Errenta, etxebizitzan bizi den bizikidetza unitatearen diru-sarreren %30 izango da. Informazio gehiago behar baduzu, sakatu hemen (leiho berri batean irekitzen da).

Amaitzeko, gaur egun ezagunak ez diren arren, datozen urteotan ugariak izango dira sustatuko diren zuzkidurako bizitokiak. Izatez, ez dira etxebizitzak, ekipamendu publikoak baizik, eta horregatik, ez dira inoiz saldu ahal izango.

Erregimen autonomikoa duten zuzkidurazko bizitokiengatik, hilero ondoko kanonak ordaindu beharko dira:

a) Logela bakarrekoak.

a) Gehienez 15.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 150 euro.

b) 15.000 eurotik gorako eta gehienez 21.000 euroko diru-sarrerak: 200 euro.

c) 21.000 eurotik gorako eta gehienez 25.000 euroko diru-sarrerak: 250 euro.

d) 25.000 eurotik gorako eta gehienez 35.000 euroko diru-sarrerak: 300 euro.

e) 35.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 350 euro.

Kanon bakoitzari 60 euro gehituko zaizkio hilean zuzkidura-garajea atxikita badauka.

b) Logela bikoak:

a) Gehienez 15.000 euroko diru- sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 180 euro.

b) 15.000 eurotik gorako eta gehienez 21.000 euroko diru-sarrerak: 240 euro.

c) 21.000 eurotik gorako eta gehienez 25.000 euroko diru-sarrerak: 300 euro.

d) 25.000 eurotik gorako eta gehienez 35.000 euroko diru-sarrerak: 360 euro.

e) 35.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 420 euro.

Kanon bakoitzari 60 euro gehituko zaizkio hilean zuzkidura-garajea badauka atxikita.

Etxebizitza edo zuzkidura bizitoki hauetakoren bat eskuratu ahal izateko, ondorengo diru-sarrera haztatuak egiaztatu beharko dira (ASAPen ez dira haztatuak izango):

ALOKAIRUA

 

Gutxieneko diru-sarrerak

Gehieneko diru-sarrerak

Sozialak - Araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzak

3.000 €

28.047,25 

Araubide orokorreko babes ofizialekoa etxebizitzak

9.000 €

43.753,71 

Zuzkidura bizitokiak

3.000 €

43.753,71 

BIZIGUNE

3.000 €

21.100 €

ASAP

15.000 €

39.000 €

 

* Ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa onartuta daukaten eskatzaileek, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, mugikortasun murriztua duten pertsonek, ez eta desgaitasun psikikoa dutenek.

Azken aldaketako data: