Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Eusko Jaurlaritzaren Familien Gainzorpetzeari Aurre Egiten Laguntzeko Zerbitzura

Zer da?

Eusko Jaurlaritza kontziente da euskal herritar asko egoera latza bizi izaten ari direla euren ohiko etxebizitzen ordainketei aurre egiteko ezintasunak eraginda, bazterkeria soziala jasateko arriskuan kokatzen dituena. Horregatik, 2012ko maiatzaren 2an, zeharkako eta lankidetzazko proiektu bat abiarazi du Kontsumo, Justizia eta Etxebizitza Sailak elkarlanean jarri dituena.

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailaren gidaripeko Bitartekaritza Hipotekarioko Zerbitzua da Familien Gainzorpetzeari Aurre Egiten Laguntzeko Zerbitzuaren ardatz nagusia.

Bitartekaritza-zerbitzu publikoa, doakoa eta aukerakoa da, abokatutzako eta ekonomia munduko profesional adituz osatua, eta xedea du gainzorpetutako familien eta finantza-erakundeen arteko bitartekari gisa jardutea, zorrak kitatzeko ahalik eta baldintzarik onenak bermatzeko asmoz.

 

Nork eska dezake?

Euskadin erroldatuta dauden eta euren ohiko etxebizitza ordaindu ezin duten herritarrek eska dezakete, baldin eta eurei egozgarriak ez diren zergatien ondoriozko egoera bada.

Etxebizitza euren jabetzako bakarra eta ohiko bizilekua izan beharko da, 350.000 € azpiko erosketa balioa eduki eta EAE-n egon.

Eusko Jaurlaritzaren Hipoteka-Bitartekotza Zerbitzuak esku hartuko du soilik familia-unitateak finantza-erakundearekin egindako negoziazioak huts egin ondoren.

Nola funtzionatzen du?

Bitartekaritza Zerbitzua Justizia eta Herri Administrazio Sailaren menpeko zerbitzua da. Bere garapenean, Kontsumo Sailaren laguntza kolaborazioa izango du, zeinek bere Lurralde-Zerbitzuen bidez, interesa duten pertsona orori hipoteka kontuetan aholkua eskainiko dien, eta baita Etxebizitza Sailarena ere, etxebizitza uztera behartuak direnei babes publikoko etxebizitza sistemako alternatibak eskainiko dituena.

Kontsumo Sailak, bere Lurralde-Zerbitzuen bidez (Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan), enfasia jarriko du bere aholkulari eta informazio emaile lanaren indarberritzean, hipoteka-mailegua kontratatzeko interesa duten pertsonen egoera ebaluatzeari eta, batez ere, haiek informazio posible guztiaz dotatzeari dagokionez. Kontsumobidek aurrez aurre, telefonoz eta Internet bidez erantzungo die kontsultei.

Hala ere, fase hau jada gaindituta badago eta egoera gerora gertatutako zorduntzekoa eta ohiko etxebizitzaren hipoteka-kuotei Finantza-Erakundearekiko negoziazioen ondoren aurre egiteko ezintasunekoa bada, orduan, Justizia Sailak buru dueneko Hipoteka-Bitartekaritza zerbitzura joateko aukera dago.

Zerbitzuak familia-unitatearen ahalmen ekonomikoaren ikerketari ekingo dio eta zorra ordaintzeko.alternatiba posibleak proposatuko ditu bere izenean bere finantza-erakundearen aurrean.

Kasu askotan, jada finantza-erakundeak familia zordunarekiko bide posible guztiak ahitu dituela eta familia baztertze sozialaren arriskuan aurkitzen delaren ezagutzaile, Etxebizitza Sailak egoera hau arintzeko neurriak martxan jarri ditu, Bitartekaritza Zerbitzuak desiragarri izango liratekeen helburuak lortuko ez balitu eta etxea galtzea ezinbestekoa balitz aktibatuko lituzkeenak.

Noiz jo Zerbitzura?

Ez dago zertan maileguaren kuotak ordaintzeko gai ez izatearen unerarte itxaron beharrik. Aitzitik, zenbat eta arinago ebaluatu familia-unitateren egoera ekonomikoa, hobe.

Jada prozedura auzitegietan badago, kontuan hartu behar da Eusko Jaurlaritzaren Hipoteka-Bitartekotza Zerbitzuak ezingo duela esku hartu behin altxaldia gertatuta. Horregatik, lehenbailehen hitzordua eskatzea oso garrantzitsua da, hurrengo telefonoetara deituaz 9.00 eta 14.00 bitartean:

  • Araba/Álava: 945 250 209
  • Gipuzkoa: 943 011 496
  • Bizkaia: 946 613 210
  • Abuztuan, 945. 019. 091 telefonora deitu beharko da.

Etxebizitza Sailaren ekarpena Familien Gainzorpetzeari Aurre Egiten Laguntzeko Zerbitzuari

Etxebizitza Sailak lehenbailehen emango die babestutako alokairuko etxebizitza bat hipoteka-betearazpeneko azken fasean egonik ohiko bizilekua galtzear dauden pertsonei, familia-unitateak baztertuta geratzeko arrisku handia badu, alegia.

Familia-unitate batek baztertuta geratzeko arriskua duen jakiteko, gizarte-zerbitzuek egindako txostenak hartuko dira kontuan. Etxebizitza Sailaren konpromisoa da familiak bizilekua zuen area funtzionalaren barruan alokairuko etxebizitza bat eskaintzea. Familiak araudietan ezarrita dagoen kopurua ordaindu beharko du, beti ere, errentaren arabera.

Babes Publikoko etxebizitzen kasuan

Etxea erosteko hipoteka-mailegua 2011ko finantza-hitzarmenaren babesean sinatutakoa bada, Etxebizitza Sailak sustapen publikoko etxebizitzak erosi egingo dituela bermatzen du, baldin eta esparru arautzaile honen babesean eta baldintzetan emandakoak izanik, gerora sorrarazitako berankortasun egoeran badaude tasatuta dauden zenbait egoeren ondorioz (hala nola langabezia, erabateko ezintasun iraunkorra, lan autonomoa bertan behera geratu…), jabeek etxerik gabe geratuko direlarik.

Horrelako kasuetan, Etxebizitza Sailak:

  • erosi egingo du etxebizitza
  • zorra kitatuko du
  • jabea zor horrengatik duen betebeharretatik libre utziko du
  • hala dagokionean, etxebizitzaren prezioaren eta hartutako zor biziaren arteko aldea ordainduko dio jabeari.

Bide honi esker hipoteka-zorretik aske geratutako pertsonek lehentasuna izango dute Jaurlaritzak alokairuko etxebizizitzak eskuratzeko ireki dituzten programetan.

Eusko Jaurlaritzak era honetan eskuratutako etxebizitzak saldu edo alokatu egingo ditu gai honen inguruko araudietan ezarritakoaren arabera.

Maileguak 2011ko finantza-hitzarmena baino aurreragokoak badira, kasu hauetan Etxebizitza Sailak:

  • etxebizitzaren prezioa gehi kargak indarrean dagoen araudian ezartzen den gehienekoa baino handiagoa bada, ez da lehentasunez erosteko eskubidea erabiliko.
  • etxebizitzaren prezioa gehi kargak indarrean dagoen araudian ezartzen den gehienekoa baino txikiagoa bada, etxebizitzaren egoera egokia bada etxebizitza politikaren helburuetarako, eta etxebizitza-eskaera egiaztatuta dagoen udalerri batean kokatuta badago, lehentasunez erosteko eskubidea erabiliko da.

Baldintza hauetan babes ofizialeko etxea galtzen duten familiek lehentasuna izango dute bere area funtzionalean kokatuta dagoen alokairuko babes publikoko etxebizitza bat edo pareko bat (Bizigune/ASAP), eskuratzeko esleipen prozeduretan, eta lehentasunez erosteko eskubidea baliatuta eskuratutako etxebizitzak sustapen publikoko etxebizitzen egungo araudiek ezarritakoaren arabera salduko dira.

Etxebizitza libreen kasuetan

Etxebizitza Sailak alokairuko etxebizitza bat eskuratzen lagunduko du. Horretarako, esleitzeko prozedura orokorra jarraituko da (lehentasun irizpideen arabera barematutako zerrenda kontuan hartuta esleitu etxebizitzak), edota aparteko prozedura (esleipen zuzena), bizikidetza-unitatearen ezaugarriak eta etxebizitza galtzearekin baztertuta geratzeko arriskua dagoen ala ez kontuan hartuta.

Prozedura bi horiek, eskatuko diren betekizunak eta haiek betetzen direla egiaztatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa Etxebizitzako sailburuaren Agindu bidez arautuko dira.

Ohiko esleipen-prozeduratik salbuespena egitea

Baztertuta geratzeko arrisku larrian dauden eta seme-alaba adin txikikoak dituzten bizikidetza-unitateak, baldin eta bere ohiko bizilekua zen etxea, hipoteka-beterazapenaren ondorioz, hirugarren mailaraino odolkidetasunezko edo ezkontza bidezko inolako ahaidetasunik ez duen beste pertsona bati esleitu bazaio, errentamenduko etxebizitzen ohiko esleipen-prozeduretatik salbuetsita egongo dira beti ere honako baldintza hauek betetzen badira:

  • etxebizitza hori jabetzan duen bakarra izatea.
  • etxebizitza eskuratu eta gero bere diru-sarrerak gutxitu badira, hipotekaren kuota ordaintzeko bere errenta garbi eskuragarriaren %50 baino gehiago erabili behar badu, hain zuzen.
  • diru-sarrerak gutxitzearen arrazoiak ezin zaizkienean bizikidetza-unitateko titularrei egotzi.
  • etxebizitza eskuratzeko ezarritako balioak ezingo du 350.000 euroko zenbatekoa gainditu.
  • etxebizitza eskatzaileen erregistroan izena eman eta hurrengo hiru hilabeteetan ohiko esleipen-prozeduretan parte hartuta ez duela lortuko beste etxebizitza bat aurreikusten bada.

Errentamenduko babes publikoko etxebizitzak edota zuzkidura bizitokiak eskuratzeko lehentasuna

Une honetan, araudiak eguneratzen ari gara, Etxebideren etxebizitza eskatzaileen erregistroari dagokiona zein babes publikoko etxebizitzen eta zuzkidura bizitokien esleipen-prozedurari dagokiona, egungo kreditu-merkatuaren eta etxebizitza eskatzaileen egungo egoeretara egokitzeko, oso bestelakoak baitira indarrean dagoen araudia onartu zenekoarekin alderatuta.

Gerora sortutako ordaindu ezinaren ondorioz ohiko bizilekuaren jabetza galtzea etxebizitzarik ezarekin parekatuko da, hautatze-eta esleipen-prozeduretan parte hartzeko betekizunarekin, alegia.

Gerora sortutako ordaindu ezinaren ondorioz ohiko bizilekuaren jabetza galdu duten pertsonak, eskatzaileen erregistroan izena emanda daudenak alokairuko etxebizitza eskuratzeko, etxebizitza premia bereziko kolektibotzat joko dira.

A KASUA: "Oraindik ez didate etxea utzarazi ...

  • ...baina beldur naiz ez ote didaten etxea kenduko, ezin baitut mailegua ordaindu”
  • ...baina mailegua eman zidan finantza-erakundeak etxea utzarazteko prozedura judiziala jarri du martxan”
  • ...nire etxea enkantera atera dute”
  • ...3 hilabeteko epean pisua utzi beharra daukat”

jabetzan duzun etxebizitza bakarra bada, ez badu 350.000 euro baino gehiago balio, eta kutxarekin edo banketxearekin birnegoziatzen ahalegindu arren, ez baduzu lortu, Bitartekaritza Zerbitzura jo dezakezu. Horretarako, lehenengo hitzordua eskatu beharko duzu telefonoz:

Zerbitzuarekin hitzordua eskatzeko
 Araba/ÁlavaBizkaia Gipuzkoa 
946 613 210946 613 210943 011 496
  •  
  • ...baina alokatuta dudan etxebizitzaren jabeak etxea uztera behartu nahi nau”

Ezin duzu Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen Familien Gainzorpetzeari Aurre Egiten Laguntzeko Zerbitzura (PDF, 1996 KB) jo, Zerbitzu horren xedea etxebizitza erosteko finantza-erakundearekin kontrataturiko hipoteka-maileguaren kuotak ordaintzeko zailtasunak dituzten pertsona eta familien egoera arintzea delako, hau da, bai Justizia sailaren menpeko Bitartekaritza Zerbitzura eta baita Etxebizitza Sailaren ez-ohiko neurriak ere, jabe diren pertsonei eta familiei laguntzeko jarri dira abian.

Edonola ere, oso komenigarria izango litzateke zuretzat, Etxebideko Eskatzaileen Erregistroan izena emanda egotea.

B KASUA: "Etxe utzarazi didate…

  • ...etxea alokatuta neukan”

Ezin duzu Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen Familien Gainzorpetzeari Aurre Egiten Laguntzeko Zerbitzura (PDF, 1996 KB) jo, Zerbitzu horren xedea etxebizitza erosteko finantza-erakundearekin kontrataturiko hipoteka-maileguaren kuotak ordaintzeko zailtasunak dituzten pertsona eta familien egoera arintzea delako, hau da, bai Justizia sailaren menpeko Bitartekaritza Zerbitzura eta baita Etxebizitza Sailaren ez-ohiko neurriak ere, jabe diren pertsonei eta familiei laguntzeko jarri dira abian.

Edonola ere, oso komenigarria izango litzateke zuretzat, Etxebideko Eskatzaileen Erregistroan izena emanda egotea.

  • ...etxea nire jabetzakoa zen”

Ezin duzu Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen Familien Gainzorpetzeari Aurre Egiten Laguntzeko Zerbitzura (PDF, 1996 KB) jo, ez duelako atzera indarrik, eta horrek esan nahi du Bitartekaritza Zerbitzuak (Justizia Sailaren menpe dagoenak) ezin duela zure kasuan ezer egin, eta ezin dituzula Etxebizitza Sailak onartu dituen ez-ohiko neurriak baliatu.

Edonola ere, oso komenigarria izango litzateke zuretzat, Etxebideko Eskatzaileen Erregistroan izena emanda egotea.

Etxearen jabetza, lanik gabe geratu zarelako galdu baduzu, eta lana arrazoi ekonomiko, tekniko, antolamenduzko edo produkziozkoen ondorioz galdu baduzu, BIZIGUNE programa daukazu. Etxebizitza libre hutsaren programa horretan, etxebizitzak esleitzeko prozedura orokorrean lehentasunak ezartzerakoan egoera hori ere kontuan hartzen da. Ikus Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, «Etxebizitza Hutsaren Programaren» lagapen-baldintzei eta esleipen-prozedurari buruzko Aginduaren hirugarren aldaketa egiteko 2009ko azaroaren 4ko Agindua (BOE 225 zkia, 2009ko azaroaren 23koa).

Azken aldaketako data: