Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

KONTRATUEN ERREGISTROA

Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legea indarrean jarri zenetik, nahitaezkoa da hirigintzako errentamendu-kontratuak erregistratzea eta haiek sortako fidantzak jartzea Eusko Jaurlaritzan, Bizilagun zerbitzuaren bitartez.

Kontratuen Erregistroan Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-finken errentamendu-kontratu guztiak erregistratu behar dira.

Eskatu egin behar al dut Erregistroan inskribatzeko?

Dagoeneko fidantza-gordailua eskatu baduzu, ez duzu inskribatzeko eskabiderik egin beharko. Bizilagun zerbitzuak egingo du inskripzioa, ofizioz.

Errentatzailek, erregistro-inskripzioa, kontratu hauetarako eskatu behar duzu:

  • Araubide hitzartu berezian diharduten pertsona edo entitate errentatzaileek egindakoak, zeinak ez baitituzte etxebizitzako lurralde-ordezkaritzek ikus-onetsi behar eta ez baitaude aldez aurretik inskribatuta.
  • Fidantza jartzeko betebeharretik salbuetsita dauden entitateek egindakoak (administrazio publikoak, haien erakunde autonomoak, zuzenbide publikoko entitateak, administrazioen mendeko gainerako erakunde publikoek eta alokairuetan bitartekari-lana egiten duten titulartasun publikoko entitateak).

Alderdi errentariak (maizterrak) inskribatuko du kontratua alderdi errentatzaileari egotzi ahal zaion arrazoiren batengatik inskribatu ez denean, horrek izan ditzakeen administrazio-erantzukizunen kalterik gabe.

Zer epe daukat kontratua inskribatzeko eskatzeko?

Alderdi errentatzaileak hilabeteko epea izango du, kontratua formalizatzen den egunetik kontatzen hasita.

Alderdi errentariak inskribatzeko eskaria egin ahalko du kontratua indarrean dagoen bitartean.

Kontratuaren inskripzioa aldatzeko eskatu behar dut?

Bai, kontratua erregistratu ondoren kontratuaren baldintzak aldatzen badira, aldaketa aurkeztu beharko da. Honako aldaketa hauek aurkeztu beharko dira:

  • Jakinarazpenerako datuak
  • Kontratuaren alderdiak (errentatzailea eta errentatzailea-maizterra)
  • Errentan hartutako ondasun higiezinaren datuak
  • Fidantzaren zenbatekoa (errenta aldatzeak fidantza aldatzea dakarrenean bakarrik).

Dagoeneko fidantza aldatzeko eskatu baduzu, ez duzu kontratua aldatzeko  eskabiderik egin beharko. Bizilagun zerbitzuak egingo du inskripzioa, ofizioz.

Nork aurkeztu behar du Kontratuen Erregistroko inskripzioan aldaketa?

Fidantzaren gordailuan egindako aldaketak Errentamendu Kontratuen Erregistroko inskripzioan egindako aldaketak
Alderdi errentatzaileak Alderdi errentatzaileak, itundutako araubideari atxikitako edo fidantza gordailutzetik salbuetsitako kontratuen kasuan.
Errentariak, errentatzaileak kontratua erregistratzeko betebeharra bete ez duenean.

Erregistroan ezeztatzeko eskatu behar dut? 

Ez da beharrezkoa ezereztea eskatzea fidantza itzultzeko eskatu baduzu. Kasu horietan, inskripzioa ofizioz ezeztatuko dugu Bizilagun Zerbitzutik.

Erregistroan ezeztatzeko eskatu behar duzu honako kontratu hauetarako: 

  • Fidantza gordailutzetik salbuetsita dauden erakundeek egindakoak.
  • Itundutako araubide bereziari atxikitako pertsona edo entitate errentatzaileek egindakoak, etxebizitzaren lurralde-ordezkaritzetan ikus-onetsi behar ez direnak eta aldez aurretik inskribatuta ez daudenak.

Kontratuak bide elektronikoen bitartez baino ezin dira inskribatu:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Izenpeturiko errentamendu-kontratuaren kopia bat, salbu eta kontratua ahozkoa bada edo aurretik etxebizitza-arloko sail eskudunaren bisatua (oniritzia) jaso badu.
  • OHZ Ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiriaren kopia bat, katastroko erreferentziaren zenbaki finkoa egiaztatzeko.
  • Errentatzailea pertsona juridikoa bada, IFZren fotokopia.
  • NAN edo AIZ ez baduzu: pasaportearen fotokopia.
  • Eskaera hau ordezkari batek sinatzen badu: ordezkaritza frogatzen duen dokumentua (eredua)

Kontratuen inskripzioa bide elektronikoen bitartez baino ezin da aldatu:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Sinatutako errentamendu-kontratuaren eta bere eranskinen kopia osoa.
  • Baldin eta titularra errentamendu-kontratuan agertzen ez bada, kontratuko eskubideetan eta betebeharretan subrogatu dela justifikatzen duen dokumentua (erregistro-oharra, eskriturak, jaraunsleak izendatzeko adierazpena, jaraunspen-onarpena, etab.).
  • Eskaera hau ordezkari batek sinatzen badu: ordezkaritza frogatzen duen dokumentua (leiho berri batean irekitzen da)
  • Aldaketak fidantzaren zati baten itzulketa badakar: errentatzailearen libreta, kontuko orria edo banku-ziurtagiriaren fotokopia, Bezero Kontuaren Kodea eta kontuaren titularraren izena duena.
  • Aldaketak fidantzaren zati baten itzulketa badakar, eta fidantza jasotzeko ematen dizugun Bezero Kontuaren Kodea ez bada errentatzailearena: zenbatekoak jasotzeko berariazko ahalmena duen notario-ahalordea.
  • Ez baduzu NANik edo AIZrik: pasaportearen fotokopia.

Inskripzioak bide elektronikoen bitartez baino ezin dira ezereztu:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Kontratua azkendu dela egiaztatzen duen dokumentua, bi aldeek sinatua, edo hori bera egiaztatzen duen epai judizial irmoa. Azken bi agiri horiek izan ezean, errentatzailearen erantzukizunpeko adierazpena (PDF, 63 KB) (leiho berri batean irekitzen da)onartuko da.
  • Baldin eta itzulketaren eskatzailea errentamendu-kontratuan agertzen ez bada: kontratuko eskubideetan eta betebeharretan subrogatu (ordeztu) dela justifikatzen duen dokumentua (erregistro-oharra, eskriturak, jaraunsleen deklarazioa, jarauntsiaren onarpena eta abar).
  • Eskaera hau ordezkari batek sinatzen badu: ordezkaritza frogatzen duen dokumentua (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: