Jarduera fisikorik ezak eta sedentarismoak arazo asko eragiten dituzte gizartean, jarduera fisikoaren bidez konpon daitezkeenak, eta deialdi honen bidez arazo horri erantzuna eman nahi zaio 20.000 biztanletik beherako udalerrietan.
Dirulaguntza hauetarako, 170.761,82 euro jarriko dira guztira.
20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan jarduera fisikoko zerbitzuak ezartzen diren tokiko kirol- eta komunitate-egiturak eta -espazioak egokitzeko eta hobetzeko 2020ko otsailaren 1etik deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunera arte egindako jarduketak finantzatuko dira.
Jarduketa horien artean egon beharko da jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuak ezartzeko tokiko kirol- eta komunitate-egiturak eta -espazioak egokitzea eta hobetzea.
Zehazki, hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:
- a) Jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuek erabilitako kirol-instalazioetan egin beharreko egokitze- eta hobekuntza-jarduketekin zerikusia dutenak; adibidez:
– Jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuek ingurune osasungarrietan erabiltzen dituzten instalazioak eraberritzea.
– Kirol-zentroetako irisgarritasuna hobetzeko lanak egitea; esate baterako, arrapalak edo igogailuak instalatzea.
– Espazio publikoak egokitzea ibilbide edo zirkuitu osasungarriak sortzeko, seinaleak jartzea barne.
– Kirol-instalazioetan argiztapen jasangarriko sistemak ezartzea (LED argiak).
Energia-birgaikuntzekin lotuta gauzatzen diren jarduketek ingurumenari «kalte handirik ez eragiteko printzipioa» (DNSH) bete beharko dute. Printzipio hori araututa dago inbertsio jasangarriak ahalbidetzeko esparru bat ezartzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 28ko 2020/852 (EB) Erregelamenduan, zeinak aldatu egiten baitu 2019/2088 (EB) Erregelamendua; eta biak daude jasota agindu honen 23. artikuluan.
- b) Kirol-ekipamendua erostearekin zerikusia dutenak; adibidez:
– Jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuen sareko instalazio edo espazioetarako kirol-ekipoak erostea.
– Jarduera fisikoa egiteko kanpoko guneetarako altzari espezializatuak erostea.
– Beste gastu batzuk, hala nola gimnasio mugikorra eta antzekoak.
- c) Jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuen sarearen hedapen-kanpainak gauzatzearekin zerikusia dutenak:
– Promozio-materialak garatzea, hala nola liburuxkak, kartelak eta eduki digitala, jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuen sarearen programetako parte-hartzea areagotzeko.
– Marketin digitaleko zerbitzuak kontratatzea, jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuen sarearen eta bere programen berri emateko.
– Ekitaldi publikoak antolatzea, ingurune osasungarrietan jarduera fisikoa egiteak dakartzan onuren berri emateko.
- d) Jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuen sarearentzako plataforma digitalak gauzatzearekin zerikusia dutenak:
– Mugikorrerako aplikazioak edo web plataformak sortzea, jarduera fisikoarekin lotutako orientazio-zerbitzuen sarearen programetan errazago izena emateko eta programa horien jarraipena egiteko, baita sarearekin lotura duten beste programa batzuena ere.
– Tokiko kirol-instalazioak edo komunitate-espazioak kudeatzeko sistemak ezartzea, baliabideen erabilera eta parte-hartzea hobetzeko.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hemen testu osoa eskuratu ahal izango duzu.