Orientazio zerbitzu gehienetan programa, ekintza eta tailer ezberdinak antolatzen dira jarduera fisikoarekiko herritarren atxikimendua indartzeko.
Bukaerako helburua bada ere erabiltzaileak komunitateko jardueretan integratzen joatea poliki-poliki, hori baino lehen, lan handia egin beharra dago hauen konfiantza, motibazioa eta autoestimua indartzeko.
Dokumentu honetan jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuetako jarduera programa esanguratsuenak laburbildu ditugu.
2024/2025 ikasturtea gainean dugu eta programa zehazten hasteko ordua da. Ekintza berrien bila bazabiltz, bertan aurkituko dituzu ideia ugari.