Osasun Saila

Euskadiko medikamentuen gaineko ikerkuntza Batzorde Etikoak (Ceim-e) ISO 9001:2015 ziurtagiria lortu du, kalitatea kudeatzeko duen sistemagatik

2018.eko maiatzak 03

Farmazia Zuzendaritzari atxikitako CEIm-E batzordeak ISO kalitate-ziurtagiria berritu du, AENORrek pasa den apirilean egindako auditoretzaren ondoren, ikerketaren eta ezagutzaren kudeaketaren gaineko azterlanean parte hartzen duen paziente edo boluntario osasuntsuari bideratutako politikan oinarritzen den kudeaketa-sistemagatik

 

CEIm-E, Euskadiko Ikerketa Biomedikoan parte hartzen duten pertsonen eskubideak, segurtasuna eta ongizatea babesteko erakunde independente gisa, 2011n bere kudeaketa-sistemaren ziurtagiria lortu zuen, ikerketa-azterlanean parte hartzen duen paziente edo boluntario osasuntsuari bideratutako kalitate-politikan oinarrituta. Orain, beste urrats bat gehiago eman du, eta, AENORrek 2018ko apirilean egindako auditoretzaren ondoren, ISO kalitate-ziurtagiria berritu du eta ISO 9001:2015 araura egokitu da.

ISO 9001:2015 arauaren bertsio berriak honako nobedade esanguratsu hauek ditu: arriskuetan oinarritutako pentsamendua, ezagutzaren kudeaketa, eta zuzendaritzaren konpromisoan eta lidergoan enfasi handiagoa. Egokitzapen hori bat dator Farmazia Zuzendaritzak Aurrerabiden duen parte-hartze aktiboarekin. Aurrerabide Berrikuntza Publikoaren Planaren ardatz bat da, honako helburu hau du: Eusko Jaurlaritzaren eta haren erakunde autonomoen barruan kudeaketa aurreratuko eredu bat oro har ezartzea eta pertsonen abilezia berriak garatzea, zerbitzu publikoak hobetzeko.