Osasun Saila

Erantzuna Gurutzetako Unibertsitate-Ospitaleko erditze-unitateko erizaintza-laguntzaileen berregituratzeari buruz sindikatuek egindako salaketari

2018.eko azaroak 06

Gurutzetako unibertsitate-ospitaleko erditze-unitatean egindako langile-murrizketa (6 erizaintza-laguntzaile) salatzeko sindikatuek igorritako prentsa-oharrari erantzunez, ospitaleko zuzendaritzak honako puntu hauek argitu nahiko lituzke:

  1. Gure osasun-zentroan erditzen duten emakumeei emandako arreta kalitate eta segurtasun kliniko estandar handikoa da, eta prestakuntza egokia izan duten behar adina langilek ematen diete arreta emakume horiei.
  2. Gaur egun, jaiotza-tasa behera egiten ari da Euskadi osoan. Zehazki, azken bi urteotan 1.152 erditze gutxiagori eman zaie arreta; beste modu batean esanda, Gurutzetako unibertsitate-ospitaleko erditzeak % 26 jaitsi dira, eta zerbitzua berregituratu beharra eragin du horrek. Nolanahi ere, nabarmendu egin behar da berregituratze hori baliabide publikoen kudeaketa egoki bati jarraikiz egin dela, eta erditze-unitatean txanda bakoitzean erizaintza-laguntzaileek duten benetako presentzia fisikoa ez dela jaitsi berregituratze horren eraginez, gaur egun 7 erizaintza-laguntzailek ematen baitzuten zerbitzu hori, eta ez 8k.

Horregatik, berregituratze horren ondorioz ez da inola ere okertzen ematen dugun asistentzia sanitarioa. Gizarteak gure esku uzten dituen baliabideak premia asistentzialetara egokitzea da, izan ere, gure erakundearen betebeharretako bat.

Azkenik, eskerrak eman nahi genizkieke sanitarioei, izaten duten inplikazio eta profesionaltasunagatik pazienteei emandako arretan, eta nabarmendu egin nahi genuke Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIk ahalegin handiak egiten dituela, bertako profesional guztien inplikazioari eta gaikuntzari esker, pazientean zentratutako kalitatea eskaintzeko, eta horrela jarraituko dugu, halaber, etorkizunean.

 

Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendaritza