Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Martuteneko zubi berria gaur ireki da auto eta oinezkoen trafikorako

Argitalpen-data: 

Martuteneko zubi berria gaur ireki da auto eta oinezkoen trafikorako
  • Martutenen uholdeei aurre egiteko lanon 1. Fasea

Gaur goizean ireki da Martutenen Urumea ibaia zeharkatzen  duen zubi berria. Zubi berriak altuera aldakorreko 2 habe metaliko ditu, neurri ezberdineko 3 bao ditu, hain zuzen, 2,34 metro, 53,82 metro eta 2,34 metro argikoak. 2,34 metro argiko baoak horma-bularretan daude, eta txertatutako bi egitura elastikoz hornitzeko jarri ziren; hortaz, bi egitura elastikoki txertatuta dituen habe bat da. Horma-bularrari ainguratutako tirakai baten bidez txertatu dira, eta ertza bertikalki mugitzea eragozten du.

Zubi berriak aurreko Martuteneko zubiak sortzen zituen ur-huste ahalmen eskasiak saihesten ditu, eta Urumearen emari nabarmen handigoak ustutzeko prest dago; ur-handiko sasoietan, auzogunean segurtasun-maila zeharo handitzeko. 

Martuteneko obrak Urumeako uholdeen aurkako lanen baitan egin dira (1. fasea). Ibaiaren 850 metroko tarte bat bideratuko da, uraldiak auzo donostiar horretatik arazorik gabe pasa daitezen 500 urteko errepikatze-denborako tartean. Horrela, segurtasun-maila nabarmen igoko da lehengoko egoerarekin alderatuta.

Jarduera horien guztien aurrekontua 19 milioi eurokoa izan da guztira, eta obrak egiteko epea, berriz, 30 hilabetekoa. Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) finantziazioa jasotzen du.

Ibaia bideratzeko eta egiturak ordezkatzeko proiektuak segurtasuna handituko du uholdeak daudenean, bai Martutenen bertan, bai ibaian gora. Halere, uholdeen aurreko zero arriskua ez da existitzen. Proiektuarekin asko handituko da uholdeen aurreko segurtasuna Martuteneko herritarrentzat. Auzokideei helarazitako informazioa atxikita.