Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Argitalpen-data: 2012/09/07

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman doakoak ez diren prestazioen eta zerbitzuen finantziazioan erabiltzaileek ekonomikoki parte-hartzeko irizpide orokorrei buruzko dekretu-proiektua jendaurrean jartzea

 

GIZARTE ZERBITZUEN EUSKAL SISTEMAN DOAKOAK EZ DIREN PRESTAZIOEN ETA ZERBITZUEN FINANTZIAZIOAN ERABILTZAILEEK EKONOMIKOKI PARTE-HARTZEKO IRIZPIDE OROKORREI BURUZKO DEKRETU-PROIEKTUA.

Dekretu-proiektuaren xedea Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman doakoak ez diren prestazioen eta zerbitzuen finantziazioan erabiltzaileek ekonomikoki parte-hartzeko irizpide orokorrei buruzko dekretu-proiektua arautzea da, Gizarte Zerbitzuei buruzko 2008ko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen zazpigarren xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat.

Gizarte Zerbitzuei buruzko 2008ko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak 57. artikuluan erabiltzaileen parte-hartze ekonomikoa arautzen du. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan sartzen diren zerbitzuak bi eratakoak izango dira: doakoak edo kasuan kasuko prezio publikoa edo tasa ordaintzera atxikiak. Bi kasuetan, zerbitzu horietara iristeko modua berariazko eskakizunak ezarriz arautuko da. Prestazio eta Zerbitzuen Karteran barneratutako prestazio eta zerbitzuen finantzaketan, doakotzat zehaztuta ez daudenetan, erabiltzaileek izango duten parte-hartzea, berriz, kasuan kasuko prezio publikoa edo tasa zehaztearen bitartez egingo da, 12/2008 Legean eta bere garapeneko xedapenetan Euskal Autonomia Erkidego Osorako ezartzen diren irizpideen arabera.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoak eraginpean hartzen dituzten xedapen orokorrei entzunaldiaren izapidea aplikatuko zaie. Halaber, eta xedapenen izaerak aholkatzen duenean, jendaurrean jarriko dira.

Ildo horretatik, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman doakoak ez diren prestazioen eta zerbitzuen finantziazioan erabiltzaileek ekonomikoki parte-hartzeko irizpide orokorretako dekretu-proiektua jendaurrean jarriko da, 20 eguneko epean, jendaurreko hasten duen Gizarte Zerbitzuetako Zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman doakoak ez diren prestazioen eta zerbitzuen finantziazioan erabiltzaileek ekonomikoki parte-hartzeko irizpide orokorrei buruzko dekretu-proiektuaren edukia Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzan (helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1, Gasteiz), Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.net), Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren atarian (www.gizartelan.ejgv.euskadi.net) eta Irekiaren atarian (www.irekia.euskadi.net) egongo da eskuragarri.


Gizarte zerbitzuen euskal sisteman doakoak ez diren prestazioen eta zerbitzuen finantziazioan erabiltzaileek ekonomikoki parte-hartzeko irizpide orokorrei buruzko Dekretu-Proiektua. (PDF, 124 KB)