Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko azaroaren 5ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Kidego Teknikoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Eskalako eta Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalako karrerako funtzionario izendatzen baitira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko eta 2022ko irailaren 8ko aginduen bidez deitutako enplegua finkatzeko prozesu berezian eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 218
- Hurrenkera-zk.: 4797
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/11/05
- Argitaratze-data: 2025/11/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautu behar dituzten oinarri orokorrak.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezirako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesurako.
IVAPeko zuzendariaren 2025eko urriaren 31ko Ebazpenaren bidez, pertsona bat gehitu da Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen behin betiko zerrendan, epai batek hala aginduta.
Bestalde, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen Kidego Teknikoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezirako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesurako.
IVAPeko zuzendariaren 2025eko irailaren 2ko Ebazpenaren bidez, prozesu horietan behin betiko hautatutako pertsonen behin betiko zerrendak argitaratu ziren, eta, era berean, hogei eguneko epea eman zen prozesu horietan eskatutako baldintzak eta balioetsitako merezimenduak betetzen direla egiaztatzeko agiriak aurkezteko.
Hautatuak izan diren guztiek eskatutako agiriak ezarritako epean aurkeztu dituztenez, karrerako funtzionario izendatzea dagokie. Agindu honen eranskinetan jaso dira hautatuak nor diren.
Era berean, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 71.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, funtzionario sartu berriei esleitutako destinoak zer sistemaren bidez betetzeko zeuden erreserbatuta, sistema horren bidez lortu dutela joko da ondorio guztietarako.
Horrenbestez, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorren 16. apartatuan ezarritakoarekin (oinarri orokor horiek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez onartu ziren), eta Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 18.2.r) artikuluan zehaztutako ahalmenak erabiliz, honako hau
Lehenengoa. Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalako karrerako funtzionario izendatzea Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez deitutako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsona, zeina agindu honen I. eranskinean zerrendatu baitira.
Bigarrena. Kidego Teknikoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Eskalako karrerako funtzionario izendatzea Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren bidez deitutako enplegua finkatzeko prozesu berezian hautatutako pertsonak, zeinak agindu honen II. eranskinean zerrendatu baitira.
Hirugarrena. Kidego Teknikoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Eskalako karrerako funtzionario izendatzea Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren bidez deitutako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonak, zeinak agindu honen III. eranskinean zerrendatu baitira.
Laugarrena. Izendatutako pertsonek 2025eko azaroaren 13an hartu behar dituzte jabetzan esleitutako lanpostuak.
Ezarritako egunean, ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez denak galdu egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izateko eskubide guztiak, deialditik eratorriak, hain zuzen.
Bosgarrena. Sartu berri diren karrerako funtzionarioak behin betiko atxikiko dira esleitu zaien lanpostura, eta esleitutako lanpostua zer sistemaren bidez betetzeko zegoen erreserbatuta, sistema horren bidez lortu dutela joko da ondorio guztietarako.
Seigarrena. Karrerako funtzionario izendatzeari eta lanpostuaz jabetzeari buruzko datuek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendutik eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikotik eratorritako babesa izango dute. Datuen babesari buruzko informazioa agindu honen III. eranskinean dago.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; betiere, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 5a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2022ko irailaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko maiatzaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak.