Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1997ko maiatzaren 7koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Nekazaritzako Aholku-Mahaia arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 91
  • Hurrenkera-zk.: 2456
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1997/05/07
  • Argitaratze-data: 1997/05/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen bitartez, Segurtasunerako Euskal Batzordea sortzea da, eta honen helburua hauxe izan zen: segurtasunerako politikak eragiten dien edo politika horretan eskuhartzen duten erakunde eta entitateen jardueretan koherentzia faboratzea. Azken urteetako bilakaera sozialak zera utzi du agerian, kontrol sozialerako lanabes berrien premina, hain zuzen, jada ordena publikoa noziopean biltzen direnen osagarri izan daitezen. Besteak beste, aipatu nozioak honako hauek hartzen ditu: polizi-erakundeak, Justizi Administrazioa eta zigor-erakundeak. Bestalde, lanabes berri horiek ahalbidetu egin behar dute beste ikuspegi batez tratatzea herritarren segurtasuna, hau da, prebentzio-, errehabilitazio- eta hertsamenduzko neurriak osotasunean integratzen dituen ikuspegiaz.

Herritarrek parte hartzeko eta koordinazio instituzionalerako organotzat eratu zenez gero, jakintza anitzetan oinarritzen den segurtasun-ikuspegiarekin bat datorren osaketa du. Ildo honi jarraituz, alderdi polizialak, judizialak, ekonomikoak, sozialak eta abar ebaluatu ditzake batzordeak eta osotasunezko aterabideak eskaini. Segurtasunerako Euskal Batzordea eratzen duen urriaren 4ko 381/1994 Dekretuak zehaztu egiten ditu bere egitura osatzen duten elementu subjetiboak; batez ere ¿prebentzio sozialerako lana burutzeko gaitasunarekin¿, ordezkaritza instituzionalari eta herritarren partaidetzari bidea ematen dietenak, hala hauek herritarren segurtasun-arduradun tradizionalen beharrezko solaskide izan daitezen (arduradun polizialak, justizi administrazioa).

Batez ere, Justizi Administrazioaren partaidetza zehazteak eskatu egiten du 381/1994 Dekretuan partaidetza hori zehazten duten manuak berraztertzea. Arazo honetaz egin duen txosten batean Botere Judizialaren Kontseilu Orokorrak agerian utzi du Justizi Administrazioa presente egon daitekeela aipatu bezalako organoetan, honako baldintza hau betetzen bada: Botere Judizialaren autogobernuko organoen bitartez gauzatzen bada delako administrazio horren parte hartzea, eta ez jurisdikzio-funtzioak betetzen dihardutenen bitartez.

Dekretu honen bitartez agitzen den aldaketa zerak eragiten du, urriaren 4ko 381/1994 Dekretuko zenbait aurreikuspen txosten honetako edukiarekin bateragarri egin beharrak. Aurreikupenok ondoko hauek dira: Segurtasunerako Euskal Batzordean Justizi Administrazioaren ordezkariak determinatzea (2.2.c) atala), eta aipatu berri dogun batzordetik sortzen diren segurtasunerako udal azpibatzordeen osaketa (11.3.c).

Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, eta 1997ko apirilaren 29an Jaurlaritzaren Kontseiluak egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ostean.

Lehenengo atala.¿ Segurtasunerako Euskal Batzordea eratzen duen urriaren 4ko 381/1994 Dekretuaren 2. ataleko 2. lerroaldearen c) idazatia aldatzea, hemendik aitzina ondorengo idazketa izango duelarik:

«c) Bokalak:

  • Herrizaingo Saileko Herritarren Segurtasunerako zuzendaria, idazkaria izango dena.

  • Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren ordezkari bat, sail horretako sailburuak izendatua.

  • Estatuko Administrazioaren ordezkari bat, Euskal Autonomi Elkarteko gobernuaren ordezkariak izendatua.

  • Toki-Administrazioaren ordezkari bat, Euskal Autonomi Elkartean garrantzitsuena den Euskal Udalen Elkarteak edo Federazioak aukeratua, alkate direnen artean.

  • Foru Administrazioaren ordezkari bat, hiru Lurralde Historikoetako diputatu nagusiek aukeratua, hiru diputatu nagusion artean.

  • Euskal Autonimi Elkarterako izendaturiko Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren bokala.

  • Abokatuen Euskal Kontseiluaren lehendakaria.

  • Euskal Autonomi Elkarteko Merkataritza, Industri eta Nabigazio Ganbaren ordezkari bat, ganbara horietako lehendakariek eurek euren artean izendaturikoa.

  • «Arartekoa» erakundearen ordezkari bat, erakunde honen titularrak izendatua.

    Bigarren atala.¿ Segurtasunerako Euskal Batzordea eratzen duen urriaren 4ko 381/1994 Dekretuaren 11. ataleko 3. lerroaldearen c) idazatia aldatzea, hemendik aitzina ondorengo idazketa izango duelarik:

    «c) Bokalak:

  • Eusko Jaurlaritzako Herritarren Segurtasunerako zuzendaria.

  • Ertzaintzaren lurralde burua.

  • Udalerrian herritarren babes eta segurtasunaren arduradun den zinegotzia.

  • Foru Administrazioaren ordezkari bat, diputatu nagusiak izendatua.

  • Justizi Administrazioaren ordezkari bat.

  • Probintzi Auzitegiko fiskal burua.

  • Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbararen lehendakaria.

    Era berean, pertsona fisiko edo juridikoak (publikoak edo pribatuak(, aholkulariak edo espezialistak azpibatzordeko kide izan daitezke, betiere azpibatzordearen helburuetarako intereseko badira.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko apirilaren 29an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Herrizaingo sailburua,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.

1995eko maiatzaren 8ko Aginduak, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuaren Bigarren Xedapen Iragankorrean ezarritakoa garatuz, Nekazaritzako Aholku-mahai Nazionala arautzen du.

Dena den, lehendabiziko Euskal Landa-ingurunearen Estrategia¿Plana ebaluatzeko nahiz Euskal Landa-ingurunearen Estrategia-Plana 1997-2000-ren egitasmoa burutzeko lan talde desberdinek egin dituzten lanen bidez, nekazaritza eta landa¿inguruneko sektoreko agente ekonomiko eta sozialekiko solasaldian aldaketa sakona egon behar dela ikusi da. Aldaketa hori, solasaldia hiru aholku-organo zehatz hauen bidez antolatzea litzateke:

  • Nekazaritzako Aholku-mahai Nazionala, berari legokiokeelarik nekazaritza sektorearekin solasaldiak izatea.

  • Landa-garapenaz solasaldiak izateko organo bat. Organo horren arautegia, denbora gutxi barru izapidatzekoa den Landa¿ingurunearen Garapenerako Legean aurrikusitakoaren arabera eratuko litzateke.

  • Naturzaintza, Euskal Herriko Natura Babesteko 16/1994 Legeak, babestutako naturaguneez eta natura-baliabideen babesaz solasaldi sozialak izateko ezarri zuen organoa dena. Nekazaritzako sindikatuen presentzia egokiago antolatzearren, ordea, Legea aldatzeko dagokion egitasmoaren bitartez bere osaketa aldatu egin beharko da.

    Nekazaritzako Aholku-mahai Nazionalari dagokionez, nekazaritza sektorearekin solaskidea bera izan dadin nahi da, sektorearekiko hartu-emanak eta ekarpenak burutzeko etengabeko bidea izanik eta sektore ekoizleak, eraldatzaileak eta merkaturatzaileak behar bezala integratuz. Horretarako beharrezko da bere osaketa erabat aldatzea, IPARLAT, A.B. edota Arabako Errioxa Sustatzeko Elkartea bezalako enpresak sartuaz; lehena, esate baterako, Autonomia Erkidegoan ekoiztutako ia esne guztia eraldatzen duen enpresa da, bigarrena, berriz, gure ia mahastizaintza-ardogintza sektore guztia dagoen eskualdearen interesak biltzen dituen elkartea da, eskualde horretako ekonomi guztia zeregin horretan oinarrituta dagoenez sektore horrekiko menpekotasun handia duelarik eta gainerako sektore eta iharduerak erabat baldintzatuta dituelarik.

    Beste alde batetik, Nekazaritza Ganbarek izan duten bilakaera kontutan hartu behar da, izan ere, gure nekazaritzan zuten presentzia eta funtzioak poliki-poliki galtzen joan dira, eta aldi berean, elkarte profesionalen egiturak garatu eta ugaritu egin dira. Horretan izan du zer esanik sektoreko zenbait elkarte profesionalek, bederen, zuzenbide publikoko korporazio horiek zalantzan eta euren aurka jarri izana. Egoera horrelakoa izanik, komenigarria da Nekazaritza Ganbarek Aholku-mahaian ez jarraitzea, beharrezko jotzen denetan Aholku-mahaiaren barruan sortutako Batzordeetan egoteko aukerari kalterik egin gabe, edota jorratu behar diren gaiengatik bertan egotea beharrezkoa dela iritzi eta Mahaiaren bileretara joateari kalterik egin gabe.

    Mendiko Nekazaritzaren Federazioaren presentziari, berriz, ordezkatutako gainerako erakundeak estaltzea deritzogu, beraz, komenigarriagoa da Landa-ingurunearen Garapenerako Foroan parte har dezala.

    Basogintzako sektoreari dagokionez, aldiz, Autonomi Erkidegoko azalera osoaren %54 izanik, Forestalisten Konfederazioak ordezkatuta dago. Komenigarri deritzogu, Euskal Herriko Egurraren Sektorearteko Mahaiean dauden egurraren sektore eraldatzailearen eta sektore merkaturatzailearen ordezkaritza gehitzea Konfederazio horri.

    Aholku-mahaiaren osaketa egokitzeaz gain, beharrezko deritzogu, Mahaiak «Beharrezko iruditzen zaizkion Batzordeak» ezartzeari buruz 3.2. atalak dioena gehiago zehaztea eta garatzea. Aintzat hartu behar da nekazaritza sektorearen barruan eta Aholku-mahaitik kanpo parte hartzeko hainbat foro sortuz joan dela sektore eta jarduera zehatzetarako. Horregatik, bada, Mahaiaren egituraren barruan egongo dira, zeintzuk diren, nola osatuta dauden eta euren eremuak zehaztuz, Mahaiak beharrezko deritzonean beste Batzorde batzuk ezartzeko aukerari kalterik egin gabe.

    Azkenik, Mahaiaren eta bere Batzordeen funtzionamendu prozedurari buruzko arauak gehituko dira, organo hauek beren jardunean orain arte izan dituztenak formalizatzeko eta etorkizunean izango dituzten garapena eta aldaketak zehazteko.

    Aldaketa asko egin behar denez eta operadore guztiek erraz uletzeko modua izatearren, komenigarri iritzi zaio Aholku¿mahaiaren arautze osoa jasoko zuen arau berria emateari.

  1. atala.¿ Agindu honen helburua, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren organo kolegiatu gisa, Nekazaritzako Aholku¿mahai Nazionalaren esparru arautzailea ezartzea da, Sail horretako egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretua garatuz.

  2. atala.¿ Nekazaritzako Aholku-mahai Nazionala nekazaritza sektoreko erakundeei entzuteko organoa da, berari dagokiolarik, Autonomi Erkidegoko nekazaritzako politika burutzerakoan eta jarraipena egiterakoan sektore profesionalaren parte hartzea instituzionalizatzea.

    Bertan hartutako erabakiak ez dira ez derrigorrezkoak ezta lotesleak ere Administrazioarentzat.

  3. atala.¿ 1.¿ Nekazaritzako Aholku-mahai Nazionala honako hauek osatzen dute:

    1. Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, Lehendakaritza berari dagokiolarik, edota berak eskuordetutako norbait.

    2. Sailburuak izendatu eta zuzendari baino maila baxuagoa ez duten Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko izendapen askeko bi kargudun.

    3. Foru Aldundi bakoitzeko ordezkari bat, zuzendari maila baino baxuagoa ez duena.

    4. Autonomi Erkidegoan ordezkaritza duen izaera orokorreko nekazaritzako erakunde profesional bakoitzeko ordezkari bat.

    5. Lurralde Historiko bakoitzeko kudeaketa-zentroetako ordezkari bana: Lorra (Bizkaia), Lurgintza (Gipuzkoa) eta Aga (Araba).

    6. Euskadiko Nekazaritza kooperatiben Federazioko bi ordezkari

    7. Euskal Herriko Forestalisten Konfederazioko ordezkari bat.

    8. IPARLAT, A.B. ko ordezkari bat

    9. Euskal Herriko Egurraren Sektorearteko Mahaiko ordezkari bat

    10. Arabako Errioxa Sustatzeko Elkarteko ordezkari bat.

    11. Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak bere saileko funtzionarioen artean idazkari aukeratzen duen norbait.

    1. , e), f), g), h), i) eta j) azpiataletan aipatutako ordezkariak, Aholku-mahaiean ordezkatu behar dituzten erakunde edota entitateek berek izendatuko dituzte.

      Horretaz gain, jorratu behar diren gaiek hala eskatzen dutelako, lehendakariak komenigarri deritzon edonori dei egin ahal izango dio bilerara joan dadin.

      1. ¿ Aholku-mahaiak urtean ohiko hiru bilera egingo ditu, lehendakariak beharrezko deritzon bakoitzean, ezohiko bileretarako deia egin ahal izango duelarik. Osoko bilerez gain, Aholku-mahaiak egoki deritzen Batzordeak ezarri ahal izango ditu.

  4. atala.¿ 1.¿ Mahaiko lehendakariari honako eginkizun hauek dagozkio:

    1. Organoaren ordezkari izatea.

    2. Ohiko saioen eta ezohikoen deialdia noiz egin erabaki eta eguneko gai-zerrenda zehaztea, beti ere kontutan izanik, behar besteko aurrerapenaz gainerako kideek egin dituzten eskaerak.

    3. Mahaiaren saioetako buru izan eta bertako eztabaidak moderatzea.

    4. Organoaren akordioei buruzko akta eta ziurtagiriei oniritzia ematea

    5. Mahaiko lehendakaria den aldetik, berari dagozkion gainerako eginkizun guztiak betetzea.

      1. ¿ Mahaiko idazkariari honako eginkizun hauek dagozkio:

        1. Lehendakariaren aginduz Mahaiaren saioetarako deialdia egin eta mahaikideei deitzea.

        2. Bilera horietako gai-zerrenda prestatu eta banatzea.

        3. Bileretako aktak egin eta baimentzea.

        4. Onartutako galdera, txosten eta akordioen ziurtagiriak luzatzea.

        5. Aurreikusita dauden bileretako gai-zerrendaren arabera, beharrezkoak diren txosten teknikoak eta agiriak prestatzea.

        6. Mahaiaren Lan Batzordeak bultzatzea, koordinatzea eta beren jarraipen teknikoa egitea.

        7. Idazkari den aldetik, berari dagozkion gainerako eginkizun guztiak betetzea.

  5. atala.¿ 3.2. atalean ezarritakoari kalterik egin gabe, honako Batzorde Sektorial hauek egongo dira Aholku-mahaiaren barruan:

    1. Esnearen Batzorde Sektoriala.

    2. Ardoaren Batzorde Sektoriala.

    3. Haragiaren Batzorde Sektoriala.

    4. Patataren Batzorde Sektoriala.

    5. Barazkigintzaren Batzorde Sektoriala.

    6. Teknologiaren Batzorde Sektoriala.

    7. Prestakuntzaren Batzorde Sektoriala.

    8. Gazteen Batzorde Sektoriala.

    9. Nekazaritzako Politika Bateratuaren (NPB) Erreformaren Batzordea.

  6. atala.¿ Esnearen Batzorde Sektoriala.

  1. ¿ Esnearen Batzorde Sektorialari dagokio esnearen ekoizpen, eraldaketa eta merkaturatzearen antolamenduari eta arautzeari buruz, esnearen eta esne-kuoten MAK aren (Merkatuen Antolaketa Komuna) arautze eta kudeaketari buruz, eta esnearen euskal sektorearentzako Autonomia Erkidegoak eduki beharreko politikari buruz, esnearen sektoreko erakunde eta entitateei galdetzea.

  2. ¿ Esnearen Batzorde Sektoriala honako hauek osatzen dute:

    1. Nekazaritza zuzendaria, lehendakaritza berari dagokiolarik, edota berak eskuordetutako norbait.

    2. Foru Aldundi bakoitzeko ordezkari bat.

    3. Autonomi Erkidegoan ordezkaritza duen izaera orokorreko nekazaritzako erakunde profesional bakoitzeko ordezkari bat.

    4. Euskadiko Nekazaritza kooperatiben Federazioko ordezkari bat.

    5. Lurralde Historiko bakoitzeko kudeaketa-zentroetako ordezkari bana: Lorra (Bizkaia), Lurgintza (Gipuzkoa) eta Aga (Araba).

    6. Lurralde Historiko bakoitzeko esnetarako azienda-ekoizleen Elkarteetatik ordezkari bana: ASGAFAL (Araba), GIFE (Gipuzkoa) eta BIFE (Bizkaia).

    7. IPARLAT, A.B. ko ordezkari bat.

    8. Gurelesa Abeltzainen Kooperatibako ordezkari bat.

    9. Idazkari bat, Nekazaritza zuzendariak bere saileko funtzionarien artean aukeratua.

    1. , d), e), f), g) eta h) azpiataletan aipatutako ordezkariak, Esnearen Batzorde Sektorialean ordezkatu behar dituzten erakunde edota entitateek berek izendatuko dituzte.

      Horretaz gain, jorratu behar diren gaiek hala eskatzen dutelako, Lehendakariak komenigarri deritzon edonori dei egin ahal izango dio bilerara joan dadin.

  3. ¿ Batzordeak hiru hilabeterik behin egingo ditu ohiko bilerak, lehendakariak beharrezko deritzon bakoitzean ezohiko bileretarako deialdia egin ahal izango duelarik.

  1. atala.¿ Ardoaren Batzorde Sektoriala.

  1. ¿ Ardoaren Batzorde Sektorialari dagokio Arabako Errioxako mahastien eta upelategien antolamendu, sustapen eta garapenari buruz, Errioxa Kalifikatutako Jatorrizko Izendapenaren eta Arabako Errioxa azpieskualdearen arautze eta antolamenduari buruz, eta mahastizaintza-ardogintza sektorearen lanbidearteko egituren sustapenari buruz, mahastizaintza-ardogintza sektorearen erakunde eta entitateei galdetzea.

  2. ¿ Ardoaren Batzorde Sektoriala honako hauek osatzen dute:

    1. Nekazaritzako Elikagaien Politika eta Industria zuzendaria, lehendakaritza berari dagokiolarik, edota berak eskuordetutako norbait.

    2. Arabako Foru Aldundiko ordezkari bat.

    3. Arabako Enpresen Sindikatuko Arabako Errioxako upelategien sektoreko ordezkari bat.

    4. Arabako Nekazari eta Abeltzainen Elkarteko (UAGA) mahastizaintza-ardogintza sektoreko ordezkari bat.

    5. DOLARE , Arabako Errioxako Kooperatiben Elkarteko ordezkari bat.

    6. ACRA , Arabako Errioxako Uzta-biltzaileen Elkarteko ordezkari bat.

    7. Arabako Errioxa Sustatzeko Elkarteko ordezkari bat.

    8. Honako entitate bakoitzeko ordezkari bana:

      • Getariako Txakolina-Txakoli de Getaria Jatorrizko Izendapenaren Kontseilu Arautzailea.

      • Bizkaiko Txakolina-Txakoli de Bizkaia Jatorrizko Izendapenaren Kontseilu Arautzailea.

      • Arabako Txakolina.

        1. Euskadiko Nekazaritza kooperatiben Federazioko ordezkari bat.

          1. Idazkari bat, Nekazaritzako Elikagaien Politika eta Industria zuzendariak bere saileko funtzionarien artean aukeratua.

          1. , d), e), f), g), h) eta i) azpiataletan aipatutako ordezkariak, Ardoaren Batzorde Sektorialean ordezkatu behar dituzten erakunde edota entitateek berek izendatuko dituzte.

            Horretaz gain, jorratu behar diren gaiek hala eskatzen dutelako, lehendakariak komenigarri deritzon edonori dei egin ahal izango dio bilerara joan dadin.

  3. ¿ Batzordeak hiru hilabeterik behin egingo ditu ohiko bilerak, lehendakariak beharrezko deritzon bakoitzean ezohiko bileretarako deialdia egin ahal izango duelarik.

  1. atala.¿ Haragiaren Batzorde Sektoriala.

  1. ¿ Haragiaren Batzorde Sektorialari dagokio haragiaren ekoizpen, eraldaketa eta merkaturatzearen antolamenduari eta arautzeari buruz, haragiaren eta abeltzaintzako primen MAK aren arautze eta kudeaketari buruz, eta haragiaren sektorearentzako Autonomia Erkidegoak eduki beharreko politikari buruz, haragiaren sektoreko erakunde eta entitateei galdetzea.

  2. ¿ Haragiaren Batzorde Sektoriala honako hauek osatzen dute:

    1. Nekazaritza zuzendaria, lehendakaritza berari dagokiolarik, edota berak eskuordetutako norbait.

    2. Foru Aldundi bakoitzeko ordezkari bat.

    3. Autonomi Erkidegoan ordezkaritza duen izaera orokorreko nekazaritzako erakunde profesional bakoitzeko ordezkari bat.

    4. Euskadiko Nekazaritza kooperatiben Federazioko ordezkari bat.

    5. Behi-azienda, ardi-azienda edo untxi-azienda ekoizten duten Autonomia Erkidegoko abeltzainen elkarte bakoitzeko ordezkari bana.

    6. Lurralde Historiko bakoitzeko harakinen elkarteko ordezkari bana.

    7. Autonomi Erkidegoko hiltegi publikoetako ordezkari bat, EUDEL ek izendatua.

    8. Autonomi Erkidegoko hiltegi pribatuetako ordezkari bat.

    9. Idazkari bat, Nekazaritza zuzendariak bere saileko funtzionarien artean aukeratua.

    1. , d), e), f),g) eta h) azpiataletan aipatutako ordezkariak, Haragiaren Batzorde Sektorialean ordezkatu behar dituzten erakunde edota entitateek berek izendatuko dituzte.

      1. atala.¿ Patataren Batzorde Sektoriala.

      1. ¿ Patataren Batzorde Sektorialari dagokio kontsumorako nahiz ereiteko patataren ekoizpen, eraldaketa eta merkaturatzearen antolamenduari eta arautzeari buruz, patataren MAKa ezartzeko egindako kudeaketari buruz, eta patataren sektorearentzako Autonomia Erkidegoak eduki beharreko politikari buruz, patataren sektoreko erakunde eta entitateei galdetzea.

      2. ¿ Patataren Batzorde Sektoriala honako hauek osatzen dute:

        1. Nekazaritza zuzendaria, Lehendakaritza berari dagokiolarik, edota berak eskuordetutako norbait.

        2. Arabako Foru Aldundiko ordezkari bat.

        3. Arabako Nekazari eta Abeltzainen Elkarteko (UAGA) patataren sektoreko ordezkari bat.

        4. Euskadiko Nekazaritza kooperatiben Federazioko ordezkari bat.

        5. UDAPA, GARLAN eta Nuestra Señora de Ocon kooperatibetako ordezkari bana.

        6. AZTI Elkarte Publikoko ordezkari bat.

        7. Elikagaien Kalitatearen Euskal Labeleko ordezkari bat.

        8. Idazkari bat, Nekazaritza zuzendariak bere saileko funtzionarien artean aukeratua.

        1. , d), e), f),g) eta h) azpiataletan aipatutako ordezkariak, Patataren Batzorde Sektorialean ordezkatu behar dituzten erakunde edota entitateek berek izendatuko dituzte.

          1. atala.¿ Barazkigintzaren Batzorde Sektoriala.

          1. ¿ Barazkigintzaren Batzorde Sektorialari dagokio, baratzeko laboreen ekoizpen, eraldaketa eta merkaturatzearen antolamenduari eta arautzeari buruz, sektorearen MAK en arautze eta kudeaketari buruz, eta barazkigintzaren sektorearentzako Autonomia Erkidegoak eduki beharreko politikari buruz, barazkigintzaren sektoreko erakunde eta entitateei galdetzea.

          2. ¿ Barazkigintzaren Batzorde Sektoriala honako hauek osatzen dute:

            1. Nekazaritza zuzendaria, Lehendakaritza berari dagokiolarik, edota berak eskuordetutako norbait.

            2. Foru Aldundi bakoitzeko ordezkari bat.

            3. Autonomi Erkidegoan ordezkaritza duen izaera orokorreko nekazaritzako erakunde profesional bakoitzeko ordezkari bat.

            4. Euskadiko Nekazaritza kooperatiben Federazioko ordezkari bat.

            5. Lurralde Historiko bakoitzeko baratzezainen elkarteetako ordezkari bana.

            6. Elikagaien Kalitatearen Euskal Labeleko ordezkari bat.

            7. Idazkari bat, Nekazaritza zuzendariak bere saileko funtzionarien artean aukeratua.

            1. , d) eta e) azpiataletan aipatutako ordezkariak, Barazkigintzaren Batzorde Sektorialean ordezkatu behar dituzten erakunde edota entitateek berek izendatuko dituzte.

              1. atala.¿ Kalitatearen Batzorde Sektoriala.

              1. ¿ Kalitatearen Batzorde Sektorialari dagokio nekazaritzako elikagaien izendapenen eta kalitatearen marken antolamenduari eta sustapenari buruz, nekazaritzako elikagaien sektoreko erakunde eta entitateei galdetzea.

              2. ¿ Kalitatearen Batzorde Sektoriala honako hauek osatzen dute:

                1. Nekazaritzako Elikagaien Politika eta Industria zuzendaria, Lehendakaritza berari dagokiolarik, edota berak eskuordetutako norbait.

                2. Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko nekazaritzako elikagaien kalitatea sustatzeko eta babesteko zerbitzuetako arduradun bat.

                3. Foru Aldundi bakoitzeko ordezkari bat.

                4. Elikagaien Kalitatearen Euskal Labeleko ordezkari bat.

                5. Ondorengo Jatorrizko Izendapenen Kontseilu Arautzaile bakoitzeko ordezkari bana:

                  • Idiazabalgo Gazta

                  • Getariako Txakolina

                  • Bizkaiko Txakolina

                6. Arabako Errioxa Sustatzeko Elkarteko ordezkari bat.

                7. Nekazaritzako Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluko ordezkari bat.

                8. Autonomi Erkidegoan ordezkaritza duen izaera orokorreko nekazaritzako erakunde profesional bakoitzeko ordezkari bat.

                9. Autonomi Erkidegoko Haragitarako Behi-arrazen abeltzain¿ekoizleen elkarteetako ordezkari bana.

                10. Autonomi Erkidegoko harakinen elkarteetako ordezkari bana.

                11. AZTI,A.B. Elkarte Publikoko ordezkari bat.

                12. IPARLAT, A.B. ko ordezkari bat

                1. Euskadiko Nekazaritza kooperatiben Federazioko ordezkari bat.

                2. Idazkari bat, Nekazaritzako Elikagaien Politika eta Industria zuzendariak bere saileko funtzionarien artean aukeratua.

                1. , f), g), h), i), j), l) eta m) azpiataletan aipatutako ordezkariak, Kalitatearen Batzorde Sektorialean ordezkatu behar dituzten erakunde edota entitateek berek izendatuko dituzte.

                  Horretaz gain, jorratu behar diren gaiek hala eskatzen dutelako, lehendakariak komenigarri deritzon edonori dei egin ahal izango dio bilerara joan dadin.

              3. ¿ Batzordeak hiru hilabeterik behin egingo ditu ohiko bilerak, lehendakariak beharrezko deritzon bakoitzean ezohiko bileretarako deialdia egin ahal izango duelarik

              1. atala.¿ Teknologiaren Batzorde Sektoriala.

              1. ¿ Teknologiaren Batzorde Sektorialari dagokio oinarrizko ikerketari eta ikerketa aplikatuari buruz, nekazaritzako elikagaien garapen teknologikoari eta esperimentazioari buruz, eta nekazaritzaren kalitatea, lehiakortasuna eta errentagarritasuna hobetuko duen teknologiaren transferentziari buruz, erakunde eta entitateei galdetzea.

              2. ¿ Teknologiaren Batzorde Sektoriala honako hauek osatzen dute:

                1. Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa zuzendaria, lehendakaritza berari dagokiolarik, edota berak eskuordetutako norbait.

                2. Foru Aldundi bakoitzeko ordezkari bat.

                3. Autonomi Erkidegoan ordezkaritza duen izaera orokorreko nekazaritzako erakunde profesional bakoitzeko ordezkari bat.

                4. Kudeaketa-zentro tekniko bakoitzeko ordezkari bana: LORRA, LURGINTZA eta AGA .

                5. Nekazaritzako teknologia enpresa bakoitzeko ordezkari bana; ABEREKIN A.B., ARDIEKIN B.M., AZTI A.B., OIHANBERRI A.B.

                6. Euskal Herriko Egurraren Sektorearteko Mahaiko ordezkari bat.

                7. Elikagaien Kalitatearen Euskal Labeleko ordezkari bat.

                8. Euskadiko Nekazaritza kooperatiben Federazioko ordezkari bat.

                9. IPARLAT, A.B. ko ordezkari bat.

                10. Idazkari bat, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa zuzendariak bere saileko funtzionarien artean aukeratua.

                1. , d), e), f), h), eta i) azpiataletan aipatutako ordezkariak,Teknologiaren Batzorde Sektorialean ordezkatu behar dituzten erakunde edota entitateek berek izendatuko dituzte.

                  Horretaz gain, jorratu behar diren gaiek hala eskatzen dutelako, lehendakariak komenigarri deritzon edonori dei egin ahal izango dio bilerara joan dadin.

              3. ¿ Batzordeak hiru hilabeterik behin egingo ditu ohiko bilerak, lehendakariak beharrezko deritzon bakoitzean ezohiko bileretarako deialdia egin ahal izango duelarik

              1. atala.¿ Prestakuntzaren Batzorde Sektoriala.

              1. ¿ Prestakuntzaren Batzorde Sektorialari dagokio nekazaritzako prestakuntza arautua eta ez arautuari buruz, eta landa-garapenerako prestakuntza jarduerei buruz erakundeei eta entitateei galdetzea.

              2. ¿ Prestakuntzaren Batzorde Sektorial honako hauek osatzen dute:

                1. Garapen eta Koordinazio zuzendaria, lehendakaritza berari dagokiolarik, edota berak eskuordetutako norbait.

                2. Mendikoi Akziokako Baltzu Publikoa A.B.ren ordezkari bat.

                3. Foru Aldundi bakoitzeko ordezkari bat.

                4. Autonomi Erkidegoan ordezkaritza duen izaera orokorreko nekazaritzako erakunde profesional bakoitzeko ordezkari bat

                5. Zabalegi landa-eskolako fundazioko ordezkari bat.

                6. SAIOLAN Fundazioko ordezkari bat.

                7. Lurralde Historiko bakoitzeko kudeaketa-zentroetako ordezkari bana: Lorra (Bizkaia), Lurgintza (Gipuzkoa) eta Aga (Araba).

                8. Euskal Herriko Forestalisten Konfederazioko ordezkari bat.

                9. Euskadiko Nekazaritza kooperatiben Federazioko ordezkari bat.

                10. Idazkari bat, Garapen eta Koordinazio zuzendariak Saileko funtzionarien artean aukeratua.

            2. , e), f), eta g) azpiataletan aipatutako ordezkariak, Prestakuntzaren Batzorde Sektorialean ordezkatu behar dituzten erakunde edota entitateek berek izendatuko dituzte.

              Horretaz gain, jorratu behar diren gaiek hala eskatzen dutelako, lehendakariak komenigarri deritzon edonori dei egin ahal izango dio bilerara joan dadin.

          3. ¿ Batzordeak hiru hilabeterik behin egingo ditu ohiko bilerak, lehendakariak beharrezko deritzon bakoitzean ezohiko bileretarako deialdia egin ahal izango duelarik.

          1. atala.¿ Gazteen Batzorde Sektoriala.

          1. ¿ Gazteen Batzorde Sektorialari dagokio nekazaritza sektoreko eta landa-inguruneko gazteen arazoei buruz erakunde eta entitateei galdetzea.

          2. ¿ Gazteen Batzorde Sektoriala honako hauek osatzen dute:

            1. Garapen eta Koordinazio zuzendaria, Lehendakaritza berari dagokiolarik, edota berak eskuordetutako norbait.

            2. Foru Aldundi bakoitzeko ordezkari bat.

            3. Mendikoi Akziokako Baltzu Publikoa A.B.ren ordezkari bat.

            4. Autonomi Erkidegoan ordezkaritza duen izaera orokorreko nekazaritzako erakunde profesional bakoitzeko ordezkari bat.

            5. Lurralde Historiko bakoitzeko kudeaketa-zentroetako ordezkari bana: Lorra (Bizkaia), Lurgintza (Gipuzkoa) eta Aga (Araba).

            6. Euskadiko Nekazaritza kooperatiben Federazioko ordezkari bat.

            7. Autonomi Erkidegoko Nekazari gazteen Elkarte bakoitzeko ordezkari bana.

            8. Idazkari bat, Garapen eta Koordinazio zuzendariak Saileko funtzionarien artean aukeratua.

        2. , e), f), eta g) azpiataletan aipatutako ordezkariak, Gazteen Batzorde Sektorialean ordezkatu behar dituzten erakunde edota entitateek berek izendatuko dituzte.

          Horretaz gain, jorratu behar diren gaiek hala eskatzen dutelako, lehendakariak komenigarri deritzon edonori dei egin ahal izango dio bilerara joan dadin.

      3. ¿ Batzordeak hiru hilabeterik behin egingo ditu ohiko bilerak, lehendakariak beharrezko deritzon bakoitzean ezohiko bileretarako deialdia egin ahal izango duelarik.

      1. atala.¿ Nekazaritzako Politika Bateratuaren (NPB) Erreformaren Batzordea.

      1. ¿ Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) Erreformaren Batzordeari dagokio NPB ren Erreformaren egoerari, proposamenei eta bilakaerari buruz eta horrek euskal nekazaritzan izan ditzakeen ondorioei buruz erakunde eta entitateei galdetzea.

      2. ¿ NPB ren Erreformaren Batzordea honako hauek osatzen dute:

        1. Garapen eta Koordinazio zuzendaria, lehendakaritza berari dagokiolarik, edota berak eskuordetutako norbait.

        2. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako ordezkari bana.

        3. Autonomi Erkidegoan ordezkaritza duen izaera orokorreko nekazaritzako erakunde profesional bakoitzeko ordezkari bat.

        4. Lurralde Historiko bakoitzeko kudeaketa-zentroetako ordezkari bana: Lorra (Bizkaia), Lurgintza (Gipuzkoa) eta Aga (Araba).

        5. Euskadiko Nekazaritza kooperatiben Federazioko ordezkari bat.

        6. Euskal Herriko Forestalisten Konfederazioko ordezkari bat.

        7. MENEKO - Mendiko Nekazaritzaren Federazioko ordezkari bat.

        8. Idazkari bat, Garapen eta Koordinazio zuzendariak Saileko funtzionarien artean aukeratua.

        1. , d), e), f), eta g) azpiataletan aipatutako ordezkariak, Nekazaritzako Politika Bateratuaren (NPB) Erreformaren Batzordean ordezkatu behar dituzten erakunde edota entitateek berek izendatuko dituzte.

          Horretaz gain, jorratu behar diren gaiek hala eskatzen dutelako, lehendakariak komenigarri deritzon edonori dei egin ahal izango dio bilerara joan dadin.

      3. ¿ Batzordeak hiru hilabeterik behin egingo ditu ohiko bilerak, lehendakariak beharrezko deritzon bakoitzean ezohiko bileretarako deialdia egin ahal izango duelarik.

      1. atala.¿ Nekazaritzako Aholku-mahai Nazionalak jarduteko prozedura.

      1. ¿ Deialdia. Aholku-mahaia biltzeko deialdia lehendakariari dagokio. Aldez aurretik, Aholku-mahaia prestatzeko bilera egingo da, hartara eguneko gai-zerrenda ezarri ahal izateko. Aholku¿mahaia prestatzeko bilera astebete lehenago egin beharko da gutxienez.

      2. ¿ Honako hauek jasoko dute deia Aholku-mahaia prestatzeko bilerara joateko:

        1. Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkari bat.

        2. Aholku-mahaian ordezkatuta dauden izaera orokorreko Nekazaritzako Erakunde Profesional bakoitzeko ordezkari bana.

        3. Landa-eremuko Kooperatiben Federazioko ordezkari bat.

        4. Idazkaria; Aholku-mahaiaren idazkari ere badena.

          Idazkariak Aholku-mahaian ordezkatuta dauden gainerako erakundeei telefonoz galdetuko die Aholku-mahaiaren jardunbideari eta eguneko gai-zerrendan sartu beharreko gaiei buruz.

          Idazkariak prestakuntza bileraren proposamen eta ondorioen akta laburra egingo du.

      3. ¿ Lehendakariak, prestakuntza bilera egin ostean, Aholku¿mahaiaren bileran aztertzeko gai-zerrenda burutuko du. Hartarako, aintzat hartuko ditu ordezkatuta dauden erakundeek egindako proposamenak. Eguneko gai-zerrenda gutxienez egutegiko bost egun lehenago bidaliko zaie erakundeei. Ohiko bileretako eguneko gai-zerrendan honako gai hauek sartuko dira:

        • Hala balegokio, aurreko bileraren akta irakurri eta onartzea.

        • Aholku-mahaiko Batzordeetan jorratutako gaien txostena, Batzorde bakoitzaren lehendakariaren eskutik.

        • Euskal Landa-inguruneko Estrategia-Planaren jarraipena.

          Deialdiarekin batera, ahal denetan, eguneko gai-zerrendako gaiei buruzko dokumentazioa bidaliko da.

      4. ¿ Deialdia idazkariak egingo die Aholku-mahaiaren partaide diren ordezkariei, eta hartarako, aldez aurretik, 3. atalean ezarritakoarekin bat etorrita, ordezkariak izendatu beharko dira. Izendapena dagokion erakundearen legezko ordezkariak egin beharko du idatziz. Idazkiarekin batera, erakundearen estatutu eta arauen arabera ordezkariak izendatzeko aginpidea duen organoaren izendapen-akordioaren kopia bidali beharko da. Izendapena izaera orokorrez eta mugarik gabe edota aldi baterako egin ahal izango da, eta izendunaren ordezkoa izendatzerik izango da, izenduna joaten ez denetarako edo ezin duenetarako. Ordezkoari izendunari eskatutako betekizun berberak eskatuko zaizkio. Dena dela, ordezkariaren izendapena, arestian aipatutakoarekin bat etorrita, deialdia egin baino gutxienez astebete lehenago egon beharko da Aholku-mahaiaren Idazkaritzaren eskuetan.

      5. ¿ Aholku-mahaiaren bilerak ezarritako eguneko gai¿zerrendaren arabera egingo dira, lehendakariak zuzenduta, berak antolatuko baitu gaien garapena, hitza eskatzen duten partaideei txanda emanez eta eztabaidak zuzenduz. Ezin denetan izan ezik, saio bakar batean jorratu beharko da eguneko gai-zerrenda osoa, lehendakariak, egoki irudituz gero, gaiak baztertu eta atzeratu ahal izango dituelarik. Lehendakariaren ustetan premiazkoa eta Aholku-mahaiak eztabaidatzeko garrantzizkoa ez bada, ez da eguneko gai-zerrendan ez dagoen gairik jorratuko.

      6. ¿ Idazkariak bilera bakoitzeko akta egingo du. Aktan, bileran agertutako jarrera eta iritziak jasoko dira, eta hala balegokio, jorratutako gaiei buruzko ondorioak. Partaideek hala eskatuz gero, egoki diren adierazpenak berariaz jasota geratuko dira. Aholku-mahaiaren bileran aurreko bileraren akta irakurri eta onartuko da. Akta horren zirriborroa deialdiarekin batera bidaliko da, eta partaideek egoki deritzeten ohar eta zuzenketak egin ahalko dituzte.

      7. ¿ Idazkariak, lehendakariak onetsita, bileretako aktak baimenduko ditu, eta hala balegokio, horien egiaztagiriak luzatuko ditu.

      8. ¿ Lehendakariak, premiazko arrazoiek eta beharrak eraginda, aurretik ezarritako epeak laburtzea eta baita prestakuntza bilerarik egin gabe, Aholku-mahaiaren ezohiko bileretarako deialdia egitea ere erabaki ahal izango du. Orobat, halakoetan, prestakuntza bilera egin beharrean aldez aurretik telefonoz egin ahal izango dira galderak.

      1. atala.¿ Aholku-mahaiko Batzordeek jarduteko prozedura.

        Aholku-mahaiko Batzordeek aurreko atalean ezarritakoaren arabera egokituko dute beren jardunbidea, prestakuntza bilerak egin beharrean aldez aurretiko galderak egin ahal izango dituztelarik telefono bidez. Prestakuntza bileren osaketa dagozkien Batzordeek zehaztuko dute.

Honako Agindu honetako 16. eta 17. ataletan aurreikusten ez direnetarako, 30/1992 Legeak organo kolegiatuei buruz dioena ezarriko da.

Honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko maiatzaren 7a.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.