Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Esne-paketea


Kontratuak

Kontratuen ezaugarri orokorrak.

Araudiak esne gordinaren merkataritza-transakzioak egiten dituzten operadore guztien artean kontratuak ezartzera behartzen du, eraldatzaileen artean esne-gordinaren hornidura zehatzak egiten direnean salbu. Kontratu-harreman horiek honako ezaugarri hauek izan behar dituzte:

  1. Kontratua sinatu AURREKO ESKAINTZA bat eduki behar da; erosleak aurkeztu behar dio ekoizleari, esne-banaketari ekin baino 2 hilabete lehenago edo indarrean dagoen kontratua amaitu baino 2 hilabete lehenago, baldin eta jadanik baden gutxienez urtebete iraun duen kontratu bat aurretiaz.
  2. Ekoizleak uko egin ahal izango dio gutxieneko iraupen horri, behar bezala justifikatuz eta jakinaraziz gero, lehenbailehen, bere ustiategia barne hartzen duen autonomia-erkidegoko agintaritza eskudunari. Jakinarazpen horrekin batera, hartzaileak aurkeztutako urtebeteko kontratuaren hasierako eskaintzaren kopia bat helaraziko da.
  3. Kontratuak idatziz sinatu behar dira, esne gordina banatu baino lehen, eta aldeek bi ale sinatu beharko dituzte; horiek bi urtez gorde beharko dira gutxienez eta honako informazio hau eduki beharko dute:
    1. Aldeen identifikazioa (hornitzailea eta hartzailea).
    2. Kontratuaren xedea (esne gordina banatzea/erostea).
    3. Prezioa (finkoa, aldakorra, mistoa).
    4. Esne-bolumena litrotan (tolerantziaren gehienezko marjinaren1. % 10 +/-).
    5. Hornidura-egutegia.
    6. Kontratuaren iraupena.
    7. Kontratua berritzeko, aldatzeko eta luzatzeko baldintzak.
    8. Ordainketa-baldintzak.
    9. Harrera-modalitatea.
    10. Kontratuan aplika daitezkeen arauak ezinbesteko kasuetan.
    11. Alderdien eskubideak eta betebeharrak.
    12. Zergatik eta nola iraungiko den.
  4. Salbuespenez, kontratuan hasieran ezarritako baldintzak aldatu egin daitezke, bi aldeek sinatutako eranskinen bidez. Betiere, aldatzen den kontratua amaitu baino lehen egin beharko da hori. Baina ezarritako prezioa eta prezio mota ezingo dira aldatu.
  5. Lehen erosleak ekoizleekin formalizatutako kontratuen berri eman behar du. Kontratuan jasotako informazioaren zati bat jakinarazi beharko du, euskarri informatiko bidez, gutxieneko epe honetan: 7 egun, kontratua hasi baino lehen, eta betiere, kontratuaren xede den esne-banaketa hasi baino lehen. Jakinarazpen hori ESNEDEC aplikazioan egin behar da.

Argibide gehiago

Ekoizleen Erakundeak (EE)

Ekoizleen Erakundeak ekoizlez bakarrik osatutako erakunde batzuk dira, beren nortasun juridikoa dutenak. Administrazioaren oniritzia jaso behar dute, eta horretarako, hainbat betebehar bete behar dituzte:

  • Giza baliabideak eta baliabide materialak izan.
  • Merkaturatu daitekeen gutxieneko ekoizpen bat multzokatu.
  • Funtzionamendu demokratikoa izan.
  • Eskaintza hitzartu eta kideen ekoizpena merkaturatu.

Gainera, honako funtzio hauek ere bete ditzakete:

  • Ekoizpena planifikatu eta eskaeraren araberakoa izan dadila bermatu, batik bat, kalitateari eta kantitateari dagokionez.
  • Ekoizpen-kostuak optimizatu eta ekoizpen-prezioak egonkortu.

Ekoizleen erakundeak, aldi berean, elkartu egin daitezke, eta esne-ekoizleen erakundeen elkarteak sortu.

Ekoizleen erakundea onartzeko eskaera ekoizleen erakundearen egoitza dagoen autonomia-erkidegoko edo hiri autonomiko agintaritza eskudunari egin behar zaio. Onarpen-eskaerarekin batera, honako dokumentazio hau helarazi beharko da gutxienez:

  • Organo kudeatzaileari berariazko baimena, datuak egiaztatzeko.
  • Ekoizleen erakundearen legezko ordezkariaren egiaztapena.
  • Erakundearen nortasun juridikoaren egiaztapena.
  • Bazkideen IFZ zenbakien zerrenda, bai eta titular diren.
  • Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorreko kodeena ere.
  • Ekoizleen erakundearen adierazpen bat, bazkideek irauteko banakako konpromisoak hartu dituztela adierazten duena.
  • Ekoizleen erakundearen adierazpen bat, esnea bere egituraren bidez merkaturatuko duen ala ez adierazten duena.
  • Ekoizleen erakundearen estatutuen kopia.
  • Hala badagokio, adierazpen bat, non adierazten den bazkideen banakako mandatuak dituela kontratuak taldean negoziatzeko.

Argibide gehiago

Aplikatuko den araudia:

  • 125/2015 Errege Dekretua, otsailaren 27koa, zeinaren bidez irailaren 28ko 1363/2012 Errege Dekretua aldatzen den. Dekretu horren bitartez, esnegintza sektorean lanbidearteko erakundeen eta esne-ekoizleen erakundeak errekonozitzea arautzen da, eta, betalde, haien kontratazio-baldintzak ezartzen dira.
  • 12/2013 Legea, abuztuaren 2koa, elikatze-katearen funtzionamendua hobetzeko neurriei buruzkoa.
  • 1363/2012 Errege Dekretua, irailaren 28koa. Dekretu horren bitartez, esnegintza sektorean lanbidearteko erakundeen eta esne-ekoizleen erakundeak errekonozitzea arautzen da, eta, bestalde, haien kontratazio-baldintzak ezartzen dira.
  • 1308/2013 EB Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2013ko abenduaren 17koa, zeinaren bidez nekazaritza-merkatuen antolakunde erkidea sortzen baita eta 922/72 (EEE) Erregelamendua, 234/79 (EEE) Erregelamendua, 1037/2001 (EE) Erregelamendua eta 1234/2007 (EE) Erregelamendua, «esne-paketearen» neurriekin lotutako xedapen berriak sartzen dituena, indargabetzen baitira.

Esnea erosten eta ekoizten dituztenek egin beharreko aitorpenak

Aitorpenak egiteko aplikaziora sarbidea.

Egindako erosketak aitortu behar dituzte behi- ardi- eta ahuntz-esnea eta behi- ardi- eta ahuntz-esnekiak erosten eta ekoizten dituztenek.

Aitorpen horien xedea da estatu kideek Batzordeari jakinaraztea zenbat esne gordin eman duten, Batzordeak merkatuaren bilakaera jarraitzeko.

Aitorpen horien asmoa da, batetik, behi, ardi eta ahuntzen sektoreko laguntza gehigarriak kontrolatzea, hau da, Nekazaritza Politika Bateratuko zuzeneko laguntzen erregelamenduek arautzen dituztenak; eta, bestetik, kontratu-harremanen ondoriozko eginbeharrak betetzen direla egiaztatzea. 

Aitorpen-motak

Ekoizpen-sektore bakoitzeko (ardiena eta ahuntzena), 4 aitorpen-mota daude:

  1. Erosleek egin beharreko hileko aitorpena, ekoizleengandik jasotako esne gordinari buruz. Hil bakoitzeko 1. eta 20. egunen artean egin behar dute, aurreko hileko datuekin. Kontratua abian duen ustiategi batean esne-erosketarik egin ezean, aitorpenean “0” ipiniko da.
  2. Erosleek egin beharreko hileko aitorpena, ekoizleak ez diren bestelako operadoreengandik jasotako esne gordinari buruz. Hil bakoitzeko 1. eta 20. egunen artean egin behar dute, aurreko hileko datuekin.
  3. Urteko aitorpena, ekoizpen osoa edo ekoizpenaren parte bat esnea zuzenean saltzeko edo esnekiak egiteko erabiltzen duten ekoizleek egin beharrekoa. Urtarrilaren 1. eta 20. egunen artean egin behar dute, aurreko urteko ekoizpen-datuekin.
  4. Beharreko aitorpen osagarria: Behi-, ardi- eta ahuntz-esnea erosten duten lehenengo erosleek eurek eraldatzen ez duten eta beste eragileei (esne-eraldatzaileei edo beste bezeroei) saldutako esnea, ordaindutako kopuruak, BEZik edota beste zergarik ezarri gabe, hilean behin erregistratu behar dute. Erregistro hori Esne-Deken bidez egin behar dute, pasa den hileko informazioa hurrengo hileko 1. eta 20. egunen artean. Kontratua abian duen ustiategi batean esne-erosketarik egin ezean, aitorpenean “0” ipiniko da.

Araudia

Europako Araudia:

Estatuko araudia:


Argazkia: CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola

Azken aldaketako data: