Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Lagun egiteko animalien pasaportea

Lagun egiteko animalientzako pasaporteaLagun egiteko animali batzuk (txakurrak, katuak eta hudoak) Europako Erkidego barruan lekualdatzeko eta beste herrialde batzuetatik etorritako animaliak bertan sartzeko, pasaporte eredu bat onartu da 2015ko martxoaren 2ko Aginduaren bitartez.

Euskal Autonomi Erkidegoko albaitari batek bete eta baimendu behar du pasaportea. Dokumentua ofiziala, sanitarioa eta beharrezkoa da eta txakurrak, katuak eta hudoak zuzenki ezagutzeko Europako Erkidego barruan lekualdatzerakoan eraman behar da.

Herrialde batzuk, Erresuma Batua, Irlanda, Malta, Finlandia eta Noruega bezala, Parlamentu eta Kontseiluko 576/2013 (EB) Erregelamenduak eta Batzordeko 577/2013 (EB) Erregelamenduak ezartzen dituzten betekizunaz gain Echinococcus-en kontrako parasitoen aurkako tratamenduak eskatzen dituzte ere.

Beste aldetik, Txakur-Kartilla Ofiziala araudi berrira egokitzeko beharragaitik eta interesdunek dokumentazioa errazteko egindako eskaerak direla eta, kartilla eta pasaportea dokumentu bakarran bateratzea aukeratu da. Bateratutako dokumentu berri hau askoz osoagoa da. Aldaketa erabilgarri asko sartzen dira identifikazio eta osasun datuak era berean jasotzeko aukera ematen duelako (animaliak izan dituen txertoak, desparasitazioak, tratamentuak etab.)

Dokumentu honek pasaporteari eta animalien jabeen identifikazioari buruzko informazio praktiko gehiago jasotzen du.

Azken aldaketako data: