Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

EAEko labore jasangarrietarako laguntzak 2023, nekazaritza-gainazaletan ingurumen-konpromisoak betez, Nekazaritza Politika Erkideko 2023-2027 Plan Estrategikoaren esparruan

[Laborantza jasangarriak 2023]

Deskribapena


Xedea

Garapen jasangarria eta ura, lurzorua eta airea bezalako baliabide naturalen kudeaketa eraginkorra sustatzea, adibidez mendekotasun kimikoa murriztuz.

Euskal Autonomia Erkidegoko labore jasangarrietarako laguntzen 2023rako deialdia egitea, nekazaritza-gainazaletan ingurumen-konpromisoak betez, Nekazaritza Politika Erkideko 2023-2027 Plan Estrategikoaren esparruan.

Laguntza hauek emateko, kudeatzeko eta ordaintzeko, mota horretako laguntzak erregulatzeko araudia bete beharko da, eta, bereziki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamendua, 2021eko abenduaren 2koa, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan estatu kideek sortu behar dituzten plan estrategikoetarako –NPEren plan estrategikoetarako– laguntzari buruzko arauak ezartzen dituena; Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta dago, eta (EB) 1305/2013 eta (EB) 1307/2013 Erregelamenduak indargabetzen ditu.

Iruzurraren aurkako borroka

Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak, iruzurraren aurka borrokatzeko duen planean, salaketa-bide bat jartzen du herritarren eskura, NPBtik, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik (LGENF) datozen funtsak iruzurrez erabiltzeari buruzko edozein susmo jakinarazteko.

Era guztietako informazioa konfidentzialtasunez tratatuko da, eta beti bermatuko da igorlearen datu pertsonalen babesa. Jakinarazpen hori posta elektronikoaren bidez egingo da: accionantifraudepac@euskadi.eus

Aurrekontuko zuzkidura

950.000 €

Prestazio ekonomikoa

950.000 euro da agindu honi jarraikiz 2023ko ekitaldian zehar eman beharreko dirulaguntzen gehieneko bolumena.

Laguntzetara bideratutako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretako aurrekontu-kredituetatik eta LGENF funtsetik etorriko dira; LGENF funtsak % 80ko kofinantzaketa-tasa izango du. 190.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik etorriko dira, eta 760.000 euro, berriz, LGENF funtsetik.

Horretarako, eskatutako laguntzen guztizkoa kontuan izanik, aldatu ahal izango da ebazte-zati honetan kontsignatutako guztizko zenbatekoa; betiere, batetik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean agortu gabeko aurrekontu-baliabideen arabera, eta, bestetik, laguntzak ebatzi baino lehen. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpenaz jakinaraziko da hori.

Nori dago zuzenduta


Pertsona onuradunak

Diru-laguntza horiek jaso ahal izango dituzte nekazaritza-ustiategien titular diren pertsona fisiko edo juridikoek, edo legez osatutako nekazarien taldeek.

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan kokatutako lurzatiak izatea eta lurzati horiek dagokien erregistro ofizialean inskribatuta egotea.
  • Eskatzaileak ez duela dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratiborik edo penalik, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik Gabe Bizitzeko Legearen Testu Bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoaren arabera.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta izatea, bai eta dirulaguntzen itzulketak ere.
  • Honako laborantza-talde hauetako bateko ekoizlea izatea:

  • Ustiategian, laborantza estentsiborako 2 ha-ko azalera gutxienez izatea, aurreko paragrafoan aurreikusitako laborantza multzoari dagokionez. 1 ha baino gutxiagoko laborantza multzo batek ezin du dirulaguntza eskatu.
  • Laborantza bat baino gehiagoko lurzatiek ereintza erregularrak eta homogeneoak izatea.
  • Agindu honetan aurreikusitako labore estentsiboetatik ereindako lurzatiak «Eskabide Bakarrean» aitortzea; lege-dokumentu honetan dago aurreikusita eskabide hori: 1048/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan zuzeneko ordainketen esku-hartzeak aplikatzeari eta betekizun komunak ezartzeari buruzkoa eta kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskabide bakarra arautzeari buruzkoa, bai eta Euskadin garatzekoa eta aplikatzekoa den dagokion araudian ere.
  • Legez eratutako nekazarien elkarteek berariaz adierazi beharko dituzte, eskabidean eta dirulaguntza emateko ebazpenean, elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)

Kontaktu-informazioa


Mikel Recalde

Telefonoa: 945 01 99 57

Emaila: mj-recalde@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1214703

Eskabideak


Laguntza horiek jasotzeko eskabideak NPB laguntzen "eskaera bakarrean" sartuta daude eta Eskualdeko Nekazaritza Bulegoen bidez kudeatuko dira.

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk