Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

2015-2020 NPBren Erreforma. Ordainketa zuzenak

PAC 2015-2020

2015-2020 aldirako NPBaren erreformak nabarmen aldatu du laguntza-eskubideen zuzeneko ordainketen eredua,lehen ordainketa bakarreko eskubideak zirenak orain, oinarrizko ordainketa eskubideak dira.

Oinarrizko ordainketa-eskubideak Nekazaritzako Bermearen Espainiako Funtsak ezarritako parametroen arabera esleitzen dira.

Gainera, oraingo erreformak aldaketa handia supotsatzen du laguntza akoplatuak definitzerakoan, bai laguntza-kopuruari dagokionez, baita haiek eskuratzeko irizpideei dagokienez ere.

Zure eskubideak kontsulta itzazu

2018ko azaroaren 7an, 2018ko kanpaina amaierako Oinarrizko Ordainketarako Eskubideak eguneratu dira, v1 bertsioaren arabera. Bertsio berri horretan 2018ko lagapenak partzialki sartu dira, baina ez erreserba nazionaleko esleipenak, horiek eskatu dituztenentzat. Gainera, bertsio horretan kendutako eskubideak desagertu egin dira 2016ko eta 2017ko kanpainetan ez erabiltzeagatik.

Ordainketa Zuzenen gidaliburu praktikoa

2015-2020 NPB-ren Erreformari buruzko kontsultak

Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak

Azken aldaketako data: