Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

ELKARTEAK NEKAZARITZA - EAEn nekazaritza sektoreko elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei laguntzak 2023

[ELKARTEAK programa]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialetarakolaguntzen deialdia egitea, 2023 urtean.

Laguntza horiek azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritakoak dira.

Aurrekontuko zuzkidura

250.000 €

Prestazio ekonomikoa

Onuradun bakoitzari dagokion laguntzaren zenbateko zehatza ezartzeko, balorazio-ehuneko metagarriak aplikatuko zaizkio onartutako gastuaren zenbatekoari, betiere artikulu honetan ezarritako mugen barruan. Hauek dira balorazio-ehuneko metagarriak, sektoreka:

a) Erakunde eskatzaileak aldezten dituen interes ekonomiko eta sozialen garrantzia (% 30 gehienez).

b) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore zehatz bakoitzaren barruan egiaztatzen duen ezarpen-maila (% 25 gehienez).

c) Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen, Sailak sustaturiko jarduera eta ekimenetan erakundeak azaltzen duen lankidetza-maila, betiere haren arloa modernizatu eta hobetzeari dagokionez (% 15 gehienez).

d) Aurkeztutako proiektuen interes teknikoa eta zientifikoa, bai eta emaitzek sektorea hobetu, garatu eta modernizatzeari begira ekar ditzaketen abantailak ere (% 15 gehienez).

e) Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiltzea, elkarte edo federazioaren barne-komunikazioetan zein kanpokoetan (% 15 gehienez).

Nori dago zuzenduta


EAEko nekazaritza- eta elikagaigintza-sektoreetako elkarte profesionalak eta haien federazio eta konfederazioak.

Kanpoan geratzen dira izaera sindikaleko nekazaritza-erakunde profesionalak, hau da, EAEko nekazaritza-sektorearen interes orokorrak ordezkatzea eta defendatzea helburu dutenak, bai eta EAEko arraza garbien abeltzain-elkarteei dirulaguntzak emateko modua arautzen duen urriaren 24ko 240/2017 Dekretuan sartzen diren elkarteak ere.

Betekizunak

  • Legez eratuta eta inskribatuta egotea dagokion erregistroan edota Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 86. artikuluaren bidez sortutako Nekazaritzako eta Elikagaigintzako elkarte adierazgarrien erroldan, 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen.
  • Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
  • Bere helburu soziala soilik nekazaritza- edo elikagaigintza-sektorearen interesak defendatzeari eta ordezkatzeari lotuta egotea.
  • Irabazi-asmorik ez izatea.
  • Jardun-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa izatea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Resu Abasolo

Telefonoa: 945 01 63 03

E-maila: r-abasolo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0113510

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk