Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko legearena: "17/2008 Legea, abenduaren 23koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikakoa".

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 380
  • Xedapen-zk.: 17
  • Xedapen-data: 2008/12/23
  • Argitaratze-data: 2009/01/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legean (2008ko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 250. zk.) gisa horretako hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira ondoren:

6 artikuluan, gaztelaniazko testuan, «se haga»ren ondotik, ondokoa gehitu behar da: «una apuesta por una gestión sostenible del bosque».

3 artikuluan,

Honakoa dioenean:

ekoizle-egileen errolda

Honako hau esan behar du:

ekoizle eta egileen errolda

  1. artikuluaren tituluan, gaztelaniazko testuan,

    Honakoa dioenean:

    Censo de asociaciones agrarias o alimentarias representativas.

    Honako hau esan behar du:

    «Censo de asociaciones agrarias y alimentarias representativas.»