Hezkuntza Saila

Heziketa-Zikloetarako Sarbide Probak

2019ko otsailaren 21etik aurrera, ikasgunea web gunean (erabiltzailea eta pasahitza partikularren bitartez) eta erreferentzia-ikastetxearen idazkaritzan kontsultatu ahal izango dute izangaiek onartuen eta baztertuen behin-betiko zerrenda.

Aipaturiko zerrendetan pertsona bakoitzari proben errealizaziorako esleitutako zentroa jartzen da, hemendik aurrera egiteko kudeaketa guztiak esandako zentroetan egin behar izango dira.

ZENTRO-ALDAKETAK

Ikastetxe batzuetan Lanbide Heziketako goi-mailako sarrera-probak egiteko pertsona gutxik eman duenez izena, proben deialdian agindutakoari jarraituz, ondoko taulako I. zutabeko ikastetxeek ez dute proba hori egingo. Ikastetxe horietan izena eman dutenek II. zutabeko dagokion ikastetxean egin beharko dute azterketa, zerrendak kontsultatu, erreklamazioak eta abar. Pantaila hau informazioa emateko baino ez da. Aldaketa horren eraginpeko pertsonek ez dute inolako kudeaketa-lanik hartu behar gai hori dela eta, zeren eta azterketa egiteko ikastetxearen aldaketa automatikoa baita.

Izena eman zuen ikastetxea Behin betiko azterketarako ikastetxea
CIFP IURRETA LHII CIFP BIDEBIETA LHII
CIFP ELORRIETA LHII  
CIFP TXURDINAGA LHII
CIFP EMILIO CAMPUZANO LHII
CIFP FADURA LHII IES MUNGIA BHI
CIFP REPELEGA LHII CIFP NICOLÁS LARBURU LHII
IES PLAIAUNDI BHI
CIFP USURBIL LHII
CIFP TOLOSALDEA LHII
CIFP POLITÉCNICO EASO LHII
CIFP CONSTRUCCIÓN LHII CIFP MENDIZABALA LHII

 

CIFP CIUDAD JARDIN BHIIn eta CIFP MIGUEL ALTUNA LHIIn izena eman dutenek, baita II. zutabeko ikastetxeetan ere, ez dute azterketa ikastetxerik aldatu behar.

Lanbide Heziketako Heziketa-Zikloetarako sarrera arautzen duen 2016/02/11ko AGINDUAk xedatzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Heziketa-Zikloetara sartzeko probak egiteko deialdia egingo duela gutxienez urtean behin, eskatutako titulazio akademikorik ez izateagatik heziketa-ziklo horietara zuzenean sartu ezin direnei aukera bat emateko. 2018-2019 ikasturteko deialdia 2018/11/13ko EBAZPENA da, aipaturiko Ebazpenaren HUTS-ZUZENKETArekin batera.

Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetako sarrera-proben helburua da egiaztatzea ikasketa horiek probetxuz egin ahal izateko beharrezko ezagutza eta gaitasunak badituztela.

Goi-Mailako Heziketa-Zikloetako sarrera-proben helburua da egiaztatzea izangaiak baduela Batxilergoko helburuek eskatzen duten behar beste heldutasun eta egin nahi duen ziklorako beharko dituen berariazko ezagutzak ere badituela.

Hezkuntza Administrazioak Heziketa-Ziklo eta ikasturte bakoitzean guztira eskaintzen diren plazen ehuneko jakin bat gorde dezake, sarrera-probak gainditu dituzten ikasleentzat.

Probak euskaraz nahiz gaztelaniaz egin daitezke, eta ikasleek hautatuko dute zer hizkuntzatan egin nahi duten.

Heziketa-Zikloetara sartzeko sarrera-proba gainditzen bada, Estatuaren lurralde osoan izango du balioa.

Plangintza eta Antolaketako Zuzendaritzak, Lanbide-Heziketako Erdi-Mailako eta Goi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko proben deialdia egiten duen ebazpenaren bidez, proba horietarako onarpen-prozedurak aplika ditzake, eskaria eskaintza baino handiagoa bada.

Onarpen-prozedura horretan, hemen adierazten den lehentasun-ordenaren arabera, balioespen-irizpide hauek erabiliko dira:

  1. Sarrera-probaren atalen bat gaindituta edukitzea EAEn, eta nota hori gordetzen den aldiaren barruan egotea.
  2. Bizitokia EAEn izatea.
  3. Deialdian zehazten den berdinketa-hauste irizpidea.

Sarrera-proba bat egiteko, ezingo da Autonomia Erkidego batean baino gehiagotan izena eman ikasturte berean.

Izena ematen duten pertsonak dauden lekuak baino gehiago badira, azterketa nork egin dezakeen hautatzeko irizpideak aplikatuko dira.

18 euro ordaindu behar dira azterketa egiteko eskubidea izateko. Hobari hauek izan daitezke:

  • % 50eko hobaria, kategoria arrunteko familia ugarietako kideek.
  • Ordaintzetik salbuetsita egongo dira:
       * Kategoria berezietako familia ugarietako kideak.
       * Terrorismoaren Biktimentzako Laguntzak arautzen diren 214/2002 Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusten diren kasuetan daudenak.

Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko, hamazazpi urte beteta eduki behar dira proba egiten den urtean.

Goi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko, hemeretzi urte beteta eduki behar dira proba egiten den urtean.

Probak gainditu dituzten baina lortutako kalifikazioak hobetu nahi dituzten ikasleek berriz egin ahal izango dituzte probok, aurreragoko deialdi batean.

2018-2019 IKASTURTEKO SARBIDE PROBEN EGUTEGIA

Deialda: 2018/11/13ko EBAZPENA

IZENA EMATEA

  • 2019ko urtarrilaren 7tik 18ra bitartean, biak barne

ONARTUEN ZERRENDA

  • Onartutakoen behin-behineko zerrenda: 2019ko urtarrilaren 21ean
  • Onartuen zerrendaren aurka egindako erreklamazioak: 2019ko urtarrilaren 21ea eta otsailaren 1a bitartean
  • Onartutakoen behin betiko zerrenda: 2019ko otsailaren 5ean

AZTERKETA-ESKUBIDEAK ORDAINTZEKO EPEA

PROBA EGITEKO ONARTUTAKOEN BEHIN BETIKO ZERRENDA, AZTERKETA-ESKUBIDEAK ORDAINDU ONDORENGOA, ETA AZTERKETAK EGITEKO IKASTETXEAK

  • 2019ko otsailaren 21ean

SALBUESPENAK

  • Salbuespenen behin-behineko zerrendak: 2019ko martxoaren 7an
  • Salbuespenen behin-behineko zerrendako erreklamazioak: martxoaren 7a eta 14a bitartean
  • Salbuespenen behin-betiko zerrendak: 2019ko martxoaren 18an, 12:00etan

PROBEN EGUTEGIA (Pertsona bakoitzak esleitutako Azterketa Ikastetxean, 2019ko  otsailaren 21ean argitaratuko da)

  • Apirilaren 10a, 16:00ak
    * Erdi-mailako H.Z: Hizkuntzalaritza
    * Goi-mailako H.Z: Zati Komuna
  • Apirilaren 11a, 16:00ak
    * Erdi-mailako H.Z: Zientifiko Teknologiko eta Soziala
    * Goi-mailako H.Z: Zati Espezifikoa

KALIFIKAZIOAK (Pertsona bakoitzak azterketa egindako Azterketa Ikastetxean)

  • Behin-behinekoak: 2019ko maiatzaren 15ean, 12:00etan.
  • Erreklamazioak: 2019ko maiatzaren 29ko 12:00ak arte.
  • Egindako erreklamazioen ebazpena: 2019ko ekainaren 5ean, 12:00etan
  • Ziurtagiriak eskuratzea: 2019ko ekainaren 12tik aurrera

2018-2019 IKASTURTEKO INSKRIPZIOAK

Izena emateko epea: 2019ko urtarrilaren 7tik 18a arte, biak barne.

Tokia: Lanbide Heziketako Zentro hauetakoren batean.

Hasiera batean, sarrera-probara onartutako pertsona bakoitzak matrikula egin duen zentro berean egingo du azterketa. Hezkuntza Administrazioak izena eman duten zenbait pertsonari esleitutako zentroa aldatu ahal izango du.

Matrikula gauzatutzat joko da dagokion prezio publikoa ordaindu ondoren. Azterketa-eskubideak gauzatzeko azken eguna 2019ko otsailaren 15a izango da. Azterketa-eskubideak ordaintzeko, argitaratuko den webgune batean ordainketa-gutuna deskargatuko da eta horrekin banku-bulego batean ordainduko da azterketa-eskubidea. Webgune berean izango da posible ONLINE ordainketa, interesatua nahi ezkero.

Pertsona berak ezin izango du ikasturte berean autonomia-erkidego batean baino gehiagotansarrera-probetan izena eman.

  1. Izen-Ematea
    • Aurrez aurre egin behar da, Lanbide Heziketako Zentro hauetakoren batean.
    • NANa eta Errolda-ziurtagiria eraman behar da, eta, ordainketa-salbuespenik edo probaren zatiren baten salbuespenik eskatuko bada, hori justifikatzeko agiriak aurkeztu beharko dira.
    • Hasiera batean, sarrera-probara onartutako pertsona bakoitzak matrikula egin duen zentro berean egingo du azterketa. Zentro horrek berak ebatziko ditu salbuespenak, eta bertan aurkeztu beharko dira erreklamazioak. Hezkuntza Administrazioak izena eman duten zenbait pertsonari esleitutako zentroa aldatu ahal izango du.
  2. Onarpena
    • Sarbide-probarako plaza-kopurua mugatua da. Izena eman dutenen kopurua plaza-kopurua baino handiagoa bada, Hezkuntza Administrazioak zehaztuko du zeintzuk onartzen diren, eta zeintzuk baztertu, sartzeko 2018/11/13ko EBAZPENA zehaztutako irizpideari jarraikiz.
    • Sarrera-probaren matrikula efektiboa izango da baldin eta pertsona onartua izan bada eta, gainera, dagokion prezio publikoa ordaindu badu.
    • Ondorioz, onarpenak bi fase ditu:
      1. Onarpena, plaza-kopuruaren arabera, eta azterketa-eskubideak ordaindu aurretik.
      2. Onarpena, azterketa-eskubideak ordaindu direla egiaztatu ondoren.
  3. Azterketa-Eskubideen Ordainketa
    • Dauden plazetara onartu diren pertsonek epe bat izango dute adierazitako ordainketa egiteko; ordaindu ondoren baino ez dira joko benetan matrikulatutzat.
    • Ordainketa egin daiteke ONLINE Hezkuntza Sailaren Proba eta Azterketen webgunean, edo banku batean aipatutako webgunean Ordainketa-gutuna deskargatu ta gero esteka honetan.
    • Azterketa-eskubidea ordaindu ondoren, onartuen zerrenda argitaratuko da. Honako hauek jakinaraziko dira zerrendan: interesdun bakoitzaren salbuespenak zer zentrotan argitaratuko diren, interesdun bakoitzak azterketa non egin behar duen eta kalifikazioak non argitaratuko diren.
  4. Salbuespenak
    • Zentro bakoitzak matrikulatuta daudenen artean probaren zati bat egitetik salbuetsita daudenen zerrenda argitaratuko du. Salbuespenen bat eskatu zutenek behin-behineko zerrendak egiaztatu behar dituzte, akatsik egon den ikusteko eta beren egoeraren berri izateko.
  5. Azterketak
    • Matrikulatuta daudenen azken zerrendan adierazitako hezkuntza-zentroan egingo dira azterketak (azterketa-eskubideak ordaindu ondoren). Azterketen egunak eta orduak berberak dira zentro guztietarako eta matrikulatuta dauden guztientzako, "Egutegia" atalean kontsulta daitezke.
  6. Ziurtagiriak
    • Proba gainditzen dutenek ekainaren 12tik aurrera jaso ahal izango dute ziurtagiria, honela:
      * www.euskadi.eus webguneko egoitza elektronikoako «nire kudeaketak» ataletik deskargatuz.
      * Azterketa egin zuen ikastetxean eskatuz.
  7. Prozesuaren flujograma (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: