Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Azken eguneratzea: 2012/10/02

Gasteizko udalarekiko hitzarmena boluntariotza sustatzeko

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak 9.000 euro bideratuko ditu, Gasteizek 2012ko Green Capital titulua lortu duela‑eta, bertan egingo diren jardueretarako boluntariotza sustatzera.

Gobernu Kontseiluak Gasteizko Udalarekin lankidetza‑hitzarmen bat sinatzea onartu du gaur. Hitzarmen horrek hizpide dugun eremuaren barruan diruz lagunduko diren ekintzak biltzen ditu. Ekintza guztiak Ekolabora programaren barnean hartuta daude. Programa hori Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak herritarren iraunkortasunaren aldeko konpromisoa bideratzeko duen gunea da.

Lankidetza‑hitzarmenak, halaber, Gasteizko Udalak Bilbon azaroaren 27tik 29ra egingo den Boluntariotzaren Estatuko Biltzarra egiteari lotutako alderdi batzuetan hartuko du parte. Zehazki, Gasteizko Udalak, Herritarren Parte‑hartzearen Zerbitzuaren bitartez, biltzar horren diseinuan eta batzorde teknikoan hartuko du parte, “baita lanerako beste gune edo topagune batzuetan ere, betiere biltzarra ondo antolatzeko bi alderdiek Gasteizko Udalak horietan parte hartzea interesgarritzat jotzen badute”.

Hitzarmenean bilduta dagoenez, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak 2.040 euro bideratuko ditu azken partida horretara.