Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Etxebizitza lortzea



Etxebizitza lortzeko ohiko formulak bi dira: erostea edo alokatzea. Erosketa izanez gero, erosleak eta saltzaileak egindako salerosketaren kontratua eskritura publiko bihurtu ohi da. Hau da, notarioaren aurrean sinatzen dute kontratua eta Jabetza Erregistrora bidaltzen dute salerosketa egiaztatzeko. Etxea errentan hartuz gero, alde biek egin ohi dute dokumentu pribatu bat.

Etxebizitza librea, babestua edo titulartasun publikokoa izan daiteke. Informaziorako zerbitzu publikoak daude (Udal Etxebizitzak, Etxebide), baita higiezinen enpresak eta sustatzaile pribatuak ere.

Etxebizitzarako laguntza publikoak

Erosteko nahiz alokatzeko laguntza publikoak daude. Euskal Autonomia Erkidegoan, laguntza publikoak lortzeko Euskal Autonomia Erkidegoaren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan eman behar da izena. Eskabide horretan etxebizitza berri horretan eskatzailearekin bizitzea espero duten ahaideen oinarrizko datuak jarriko ditu eskatzaileak.

Etxebizitza edukitzeko eskabidea Etxebiden aurkeztu beharko dira eta honako hauetan aurkeztu ahalko dira:

Informazio gehiago

Aukerak

  • Etxebizitza berria erostea (bi modalitate).
  • Erabilitako etxebizitza erostea.
  • Babes ofizialeko etxebizitzen alokairua.
  • Gizarte etxebizitza alokatzea.
  • Etxebizitza erabiliaren alokairua.

Eskakizunak

Etxebizitzarako laguntza publikoak eska ditzake baldintza hauek betetzen dituen edonork:

  • 18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea.
  • Erroldatuta egotea.
  • Eskaera egin aurreko bi urteetan babes ofizialeko etxebizitzarik lortu ez izana, alokairu kasuetan izan ezik.
  • Gutxienezko diru-sarrerak edukitzea eta gehienezko kopurua ez gainditzea. Alokatuta hartzeko, gutxienezkoa 3000 euro urtean da eta erosteko 9.000 euro urtean. Gehienezko errenten kopuruak hauexek: 15.000 euro urtean sustapen publikoko etxebizitza sozialak izanez gero, 21.100 euro sustapen pribatuko etxebizitza sozialak badira, 33.000 euro erregimen orokorreko babeseko etxebizitzak badira eta 43.000 euro erregimen tasatuko babes ofizialeko etxebizitzak izanez gero.

Administrazioak datuak egiaztatzen ditu.

Informazio gehiago

Azken eguneratzea: 2010/07/22