Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde edo pertsona autonomoentzako laguntza ekonomikoak, bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzearen arloko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko. 2026

Deskribapena


Xedea

EAEn lantokiak dituzten erakundeentzako (enpresak, elkarteak, fundazioak...) edo pertsona autonomoentzako laguntza ekonomikoa, aholkularitza-enpresa baten zerbitzuak kontrata ditzaten, norberaren bizitza, familia eta lana bateragarri egiteko diagnostikoa eta plana egiteko.

Dirulaguntza ondorengoei zuzenduta dago:

  • Entitate, mikroenpresa edo pertsona autonomoei, baldin eta kontziliazioaren arloko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plan bat egitea kontratatu nahi badute eta ez badute aurretiko diagnostikorik edo planik. (lehenengo plana)
  • Kontziliazio-proiektuen eguneratzeak, baldin eta aurreko proiektuaren ekintza-plana gauzatzeko aurreikusitako gehieneko epea igaro bada. (planaren eguneratzea)

Laguntza mota: norgehiagoka

Aholkularitza-enpresak erakunde edo pertsona autonomo eskatzailearentzat proposatu duen proiektu teknikoak lortutako puntuazioaren araberakoa izango da laguntza ematea, deialdiaren 12. oinarrian jasotako balorazio-irizpideekin bat datorren baloratu ondoren.

Erakunde edo pertsona autonomo bat onuradun izateko, aurkeztutako proiektu teknikoak gutxienez 50 puntu lortu behar ditu. Puntuazio hori lortzen ez duten proposamenak ezetsi egingo dira.

Lehenengo erakunde edo pertsona autonomo onuraduna izango da bere proiektuan puntuaziorik handiena lortu duena. Gainerako erakundeek eta pertsona autonomoek jarraituko diote, lortutako puntuen arabera, aurrekontua agortu arte, edo erabilgarri dagoen aurrekontuak hurrengo erakundeari legokiokeen zenbateko osoa diruz laguntzen uzten ez duen arte. Lehenengo planak eta planen eguneratzeak bereiziko dira.

Onuradunek ekintza-planean aurreikusitako neurriak ezartzearen ondoriozko emaitzei buruzko eragin-memoria bat eman beharko dute – generoari arreta berezia jarrita –. Memoria hori neurriak ezartzen direnetik 18 hilabete igaro ondoren aurkeztuko da, epe hori amaitu eta gehienez ere bi hilabeteko epean.

Aurrekontuko zuzkidura

420.000 EUR

Laguntza-lerroak 420.000 euroko aurrekontua du:

  • 210.000 €, 2026ko ekitaldiko ordainketa-kredituaren kargura
  • 210.000 €, 2027 urterako konpromiso-kredituaren kargura

Guztizko zenbateko hori honako laguntza-modalitate hauen artean banatuko da:

  • Lehen planak egitea. Zuzkidura osoaren 3/4 erabiliko dira, 315.000 euro (157.500€ 2026ko ordainketa-kredituaren kargura eta 157.500€ 2027ko konpromiso-kredituaren kargura).
  • Dauden planak eguneratzea. Zuzkidura osoaren 1/4 bideratuko da, 105.000 euro (52.500€ 2026ko ordainketa-kredituaren kargura eta 52.500€ 2027ko konpromiso-kredituaren kargura).

Jarduketak baloratu eta emango diren dirulaguntzen zenbatekoak ezagutu ondoren, planak eguneratzera bideratutako zenbatekoa ez bada agortzen eskaerarik ez dagoelako edo entitate edo pertsona autonomo eskatzaileek baldintzak betetzen ez dituztelako, aurrekontu-soberakina automatikoki erabili ahal izango da kreditu nahikorik ez izateagatik erantzun ezin izan diren lehen planeko eskabideak finantzatzeko, edo alderantziz.

Prestazio ekonomikoa

Aholkularitza-enpresak proposatutako proiektuaren kostuaren (BEZik gabe) % 70ekoa izango da laguntza.

Langileen kopurua

Proiektuaren gehieneko kostua (BEZik gabe)

Laguntzaren zenbatekoa (% 70)

20 pertsona arte

7.000 €

4.900 €

21-50 pertsona artean

8.000 €

5.600 €

51-100 pertsona artean

10.000 €

7.000 €

100 pertsona baino gehiago

15.000 €

10.500€

* Eskatzailea BEZa aitortzetik salbuetsita badago eta ezin badu jasanarazi, bere laguntzaren zenbatekoa proiektuaren kostuaren gainean kalkulatuko da, BEZa barne. Salbuespena egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko du.

* Aurkeztutako proiektuaren kostua plantilla-kopuruaren arabera bere mailari esleitutako gehieneko zenbatekoa baino handiagoa bada, dirulaguntza bere mailan onartutako gehieneko kopuruaren arabera kalkulatuko da.

Ordainketa-modua:

Laguntza bi epetan ordainduko da:

  • % 50 2026an, dirulaguntza emateko ebazpenaren ondoren.
  • % 50 2027an, proiektua gauzatu eta justifikatu ondoren. Justifikatzeko azken eguna: 2027ko ekainaren 30a.

Proiektua gauzatzeko denbora: 2026ko urtarrilaren 1etik 2027ko maiatzaren 31ra.

Bankuko datuak: hirugarrenen alta

Laguntza banku-transferentzia bidez ordaintzen da.

Administrazioak ordainketa egin ahal izateko, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egotea.

Erakundea alta emanda ez badago edo bankuko datuak aldatu nahi baditu, esteka honetan sar daiteke: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

Informazio gehigarria

AHOLKULARITZA-ENPRESAREN PROIEKTUAK BETE BEHAR DITUEN BALDINTZA TEKNIKOAK

Diagnostikoak bete beharreko baldintzak:

Diagnostikoak, gutxienez, honako sei azterketa-eremu hauek izan beharko ditu (Aginduaren 4.4 Art):

  • Entitatearen edo pertsona autonomoaren abiapuntuko egoera: eskatzailearen eta bere inguruabarren azterketa zehatza eta espezifikoa (entitate mota; lanpostu mota; plantillaren profila; ezaugarriak eta muga espezifikoak, produkzio-sektorearen, garatzen duen jardueraren edo bezeroaren beharren araberako mugak; komunikatzeko eta erabakitzeko modua; sindikatuen presentzia; plantillaren beharrak, etab.).
  • Kontziliazioak entitatearen barne-politikan duen presentzia-maila.
  • Eskatzaileak kontziliaziorako onartzen eta sustatzen dituen neurriak (nahitaez bete beharreko neurriak, hitzarmenean adostutako neurriak, neurri propioak, hobekuntzak); erakundeak neurri horiek eskaintzeko duen jarrera eta motibazioa.
  • Langileen bizitza pertsonalaren, familiaren eta lanaren kontziliazioa hobetzeko beste laguntza- baliabiderik dagoen/eskaintzen ote den.
  • Langileei dauden kontziliazio-neurriak eta horiek eskatzeko moduak jakinarazteko prozedurak dauden. Ezagutza-, onarpen- eta erabilera-maila. Proposamenak egiteko aukera.
  • Kontziliazio-neurriak ebaluatzeko, horien jarraipena egiteko eta hobetzeko adierazleak edo prozedurak egotea.

Planak bete beharreko baldintzak:

Proposatzen den ekintza-planak honako hauek bete beharko ditu:

  • EAEn kokatuta dauden eta eskabide-formularioan adierazten diren establezimenduetan berariaz aplikatzeko formulatzea;
  • entitate edo pertsona autonomo kontratatzailearentzat berariaz diseinatzea eta EAEko establezimenduen ezaugarrietara egokituta egotea;
  • aurretiazko diagnostikoaren emaitzetan oinarrituta egitea. Emaitza horietatik, erronkak, ildo estrategikoak, helburuak eta neurri zehatzak planteatuko dituzte, eta erabakitzen diren lehentasunen arabera egutegia finkatu beharko da;
  • agente arduradunak identifikatzea;
  • neurri bakoitzerako erabiliko den aurrekontua zenbatestea;
  • emaitzak neurtzeko adierazleak eta jarraipen-formulak sartzea.
  • planaren gutxieneko indarraldia: 3 urte.

Nori dago zuzenduta


Erakunde edo enpresak

  • EAEn lantokiak dituzten entitate (enpresak, elkarteak, fundazioak...), mikroenpresa edo pertsona autonomoei, baldin eta kontziliazioaren arloko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plan bat egitea kontratatu nahi badute eta ez badute aurretiko diagnostikorik edo planik.
  • Halaber, kontziliazio-proiektuen eguneratzeak diruz lagundu ahal izango dira, baldin eta aurreko proiektuaren ekintza-plana gauzatzeko aurreikusitako gehieneko epea igaro bada.

Eskakizunak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza > Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa > Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1209005

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea, eta 2026ko irailaren 30era arte egongo da zabalik.

Entregatu beharreko dokumentazioa:
Oinarrizko dokumentazioa

  • Eskabide-inprimakia erakundeak (edo haren ordezkariak) beteta eta digitalki sinatuta.
  • Aholkularitza-erakundeak planteatutako proposamen teknikoa, aholkularitza-enpresak digitalki beteta eta sinatuta.
  • Dagokion erregistroko inskripzioaren ziurtagiri eguneratua.
    • * Enpresaburu gisa jarduten duten autonomoen kasuan, LAABean alta emateko ebazpena.
  • Eskaera egin aurreko hileko Langileen Izenen Zerrenda (TC2 eredu zaharra).
    • * Proiektua ez bada planteatzen EAEko plantilla osorako, edo erakundeak EAEtik kanpo plantilla badu, proiektua EAEko lantokian edo lantokian zenbat langilerentzat aurkeztu den egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.
  • Egoitza fiskalaren ziurtagiria.

Dokumentazio espezifikoa:

  • BEZa aitortzetik salbuetsita dauden erakundeak: Salbuespena egiaztatzen duen ziurtagiria, administrazio eskudunak emana.
  • Plantillan 50 pertsona baino gehiago dituzten enpresak: Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko araudia betetzen dela egiaztatzen duen dokumentazioa: berdintasun-planaren erregistroa, berdintasun-plana eta sexu-jazarpenari edo sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko neurriak aktibatu direla ziurtatzen duen dokumentazioa.

Izapidea
Tramitazioa telematikoa izango da. Izapide guztiak Euskadiko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/micarpeta) dagoen «Nire karpeta» gunean dagoen espediente digitalaren bidez egingo dira.

Prozedura
Organo kudeatzaileak dokumentazioa berrikusi eta erkatuko du,laguntza eskuratzea.

Balorazio Batzordeak deialdiaren 12. oinarrian adierazitako irizpideen arabera puntuatuko ditu proiektu teknikoak, eta txosten bat egingo du balorazioaren emaitza zehazteko. Txosten horretan, eskatzaileei laguntza emateko ordena jasoko da, lortutako puntuazioaren arabera handienetik txikienera ordenatuta. Hainbatek puntu berdina izanez gero, berdinketa deialdiko 12. oinarriko c) irizpidean puntuazio handiena dutenen alde desegingo da.

Haur, Nerabe eta Familia zuzendariak ebazpen-proposamen arrazoitua egingo du. Behin betikoa izango da, eta honako hauek adieraziko ditu: laguntza ematea proposatzen den erakundeen edo pertsona autonomoen zerrenda, zenbatekoa, lortutako puntuazioa eta kontuan hartutako balorazio-irizpideak. Ebazpen-proposamena onuradun izateko proposatutako erakundeei edo pertsona autonomoei jakinaraziko die, eta horiek 10 egun balioduneko epe luzaezina izango dute laguntza onartzen duten jakinarazteko. Ez badute berariaz jakinarazten eskaera onartu dutela, eskabideari uko egiten diotela ulertuko da.

Eskatzaileetako batek uko eginez gero, erreserban geratu den hurrengo erakundeari edo pertsona autonomoari emango zaio dirulaguntza – onuradun izateko baldintzak betetzeagatik, baina aurrekontua agortu delako – eta puntuaziorik altuena lortu duenari.

Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeak dirulaguntzak emateko eta ukatzeko ebazpen bakarra emango du, eta ebazpen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuz jakinaraziko da (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/) eta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu jakinarazpen-ondorioak.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: sei hilabete, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epea jakinarazpenik gabe igarotzen bada, erakunde interesdunek ezetsitzat jo ahal izango dute dirulaguntzaren eskaera. Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Erakunde onuradunak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu espediente elektronikoan (Nire Karpeta), 2026ko ekainaren 30a baino lehen:

  • Egindako diagnostiko osoa, dirulaguntza esleitzeko aurkeztutako proposamen teknikoaren arabera.
  • Erakundearen kontziliaziorako ekintza-plana, aurkeztutako proposamen teknikoaren arabera.
  • Jasotako funts publikoei emandako aplikazioaren justifikazio-memoria.
  • Aholkularitza-enpresak emandako zerbitzuen kostua egiaztatzen duen faktura, behar bezala banakatuta. (data 2027/06/30 baino lehenagokoa)
  • Faktura ordaindu izanaren egiaztagiria. (data 2027/06/30 baino lehenagokoa)
  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk