Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Aparteko egoerak edo egoera humanitarioak



Aparteko zirkunstantziengatiko bizileku-baimena lortzeko, administrazio, polizia, fiskal zein epai-agintariekin kolaboratu edo horiei laguntza eman behar izan zaie.

Arrazoi humanitarioak ere aurreikusita daude; hala nola, langileen eskubideen aurkako delituen biktima diren atzerritarren kasuak; arrazakeria, antisemitismoa edo bestelako bereizketa-mota bat inguruabar astungarria izanik, izandako delituak; familia barruan izandako indarkeriazko jokaerak; gerora hartutako gaixotasun larri batengatik osasun-arloko laguntza espezializatua behar izatea; edo jatorrizko herrialdera bidaltzeak pertsonen segurtasunerako edo senitartekoenerako arrisku bat ekartzea.

Baimen hori lortzeko ez da bisaturik behar eta lan egitea ahalbidetzen du.

NON?

Polizia Nazionalaren Komisarian, Atzerritarren Bulegoan eskatzen da:

Azken eguneratzea: 2010/07/22