Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Legearen Klausula Orokorrak



Legeak 6. artikuluak ezartzen du bikoteko kideentzako euren gutxieneko baldintzetan erregimen ekonomikoa arautzeko aukera, aldizkako pentsioaren eta konpentsazio ekonomikoaren irudiak araututa.

Legezko testuak bikoteko kideek libreki adosten dituzten itunak baliozkotzen ditu, eta gutxieneko baldintzetako erregimen ekonomikoa arautzen du, hau da, seme-alabakhalakorik balego eta bikotea hautsiz gero edo alderdietako bat hilez gero babes gutxiago duen alderdia babestu nahi dituen erregimena, aldizkako pentsioaren eta konpentsazio ekonomikoaren irudiak araututa.

Beste berariazko itunik ez bada, bikoteko kideak oro har ezartzen diren klausulei atxiki ahal izango zaizkie. Ondokoak aurreikusiko dituzte klausula horiek:

  • Etxebizitza eta gastu komunak mantentzeko ekarpena, ekarpen ekonomikoaren edo lan pertsonalaren bitartez. Ondokoak hartuko dira gastu komunetarako ekarpentzat: etxeko lana, beste kidearen lanbide edo enpresarako ordaindu gabeko edo nahikoa ez ordainduriko lankidetza pertsonala edo profesionala, eta euren jarduera edo ondasunetatik datozen baliabideak, euren diru-sarreren proportzioan, eta horiek nahikoak ez badira, euren ondareen proportzioan. Ez dira gastu komuntzat hartuko kide bakoitzaren ondasun propioen kudeaketa eta defentsatik eratorritakoak, ezta, oro har, bikoteko kide bakoitzaren norberaren interesari erantzuten dietenak ere. Ezein kidek ezin izango ditu ondasun komunak besterendu, kargatu edo haien eskubidea baliatu bestearen baimenik gabe, haien erabilera edozein modutan ere konprometitzen badu.
  • Amaitzearen ondorioak, ondokoak adierazita:

    • Aldizkako pentsioa horren beharra duen bikoteko kidearentzako, ondoko kasuetan haren mantenuaz behar bezala arduratzeko:

      • Elkartzeak eskatzaileak diru-sarrerak lortzeko duen gaitasuna gutxitzea eragin badu.
      • Bere kargurako seme-alabak zaindu beharrak lan-jarduerak egitea eragozten edo nabarmen zailtzen badio.
    • Konpentsazio ekonomikoa etxe komunerako edo beste kidearentzako ordainsaririk gabe edo nahikoa ez den ordainsariarekin lan egin duen bikoteko kidearen alde, arrazoi hori dela-eta desberdintasun-egoera sortu bada bien arteko ondarean, aberaste bidegabea ekartzen badu.
    • Bizirik dirauenak, bikotea hil izana dela-eta iraungitzen bada edo kide baten heriotza deklaratzen bada, elkarbizitza izanez gero eta betiere nahitaezko oinordekoen legitimoa kaltetzen ez badu, etxeko ostilamenduaren jabe izateko eta etxebizitza komuna erabiltzeko duen eskubidea heriotzaren hurrengo urtean, salbu eta beste izateko bikote bat eratzen badu edo ezkontzen bada.

Hortaz, aurreikus daitezkeen hiru kasu ezartzen dira bikotearen amaierarako: Oroharreko zenbateko kalte-ordain edo konpentsazioaren ideiak ekarpen ekonomiko bikoitzeko aukera dakar, aldizkako pentsioaz gain; bi prestazioak bateragarriak dira, batak bestea baztertu gabe.

Aldizkako pentsioa:

Aldizkako pentsio baten ordainketa-obligazioa zehazteko aukera dago (amaitu den bikoteko kide batek besteari eman beharrekoa), betiere ondoko kasuetan haren mantenuaz behar bezala arduratzeko behar duenarentzat:

  • Elkartzeak eskatzaileak diru-sarrerak lortzeko duen gaitasuna gutxitzea eragin badu.
  • Bere kargurako seme-alabak zaindu beharrak lan-jarduerak egitea eragozten edo nabarmen zailtzen badio.

Pentsio hori onuradunaren elikagai-premia batek eragingo luke, elkartzeak diru-sarrerak lortzeko gaitasuna gutxitzea ekarri badu, eta seme-alabez arduratu behar badu eta horrek lan egiten uzten ez badio.

Pentsio hori bide judizialetik erreklamatzen bada, modu orekatuan ponderatuko du Epaileak haren zenbatekoa, bizikidetzaren iraupena, eta abar, kontuan hartuta.

Konpentsazio ekonomikoa:

Ondokoak dira konpentsazio hau egin ahal izateko legeak biltzen dituen eskakizunak:

  • konpentsazio ekonomikoaren eskatzaileak etxe komunerako edo beste kidearentzako lan egin izana, ordainsaririk gabe edo nahikoa ez den ordainsariarekin.
  • hori dela-eta bien arteko ondarearen artean desberdintasun-egoera bat sortu izana, aberaste bidegabea dakarrela (hau da, batak bestearen kontura eskuratu du denbora horretan ondare bat, edo besteak eskuratzea eragotzi du).

Bikoteko kideen arteko ondare-berroreka da "konpentsazioa", eta ordaintzeko kalte-ordainaren bidetik zein ondasun jakinak esleituta iritsi ahal izango da; azken batean, kide behartsuari zenbateko ekonomiko bat esleitzea litzateke bidezkoa, gutxi gorabehera besteak eskuraturikoaren erdia. Aipatutako 6. artikuluan agertzen diren klausula orokor hauek, Eusko Jaurlaritzak emandako hitzarmen ekonomikorako hiru ereduetan jasota daude.

Azken eguneratzea: 2010/06/14