Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Nire egoitza erregularizatzea



Espainiako bizilekuari dagokionez, bi erregimen bereizten dira. Lehena jabetza-erregimena da, eta Europar Batasuneko herrialdeetako herritar guztiei eragiten die. Gainerako herrialdeetako pertsonei Atzerritartasunaren Erregimen Orokorra aplikatzen zaie.

Erregimen Komunitarioa

Honako herrialde hauetako nazionalitatea duten pertsonei aplikatzen zaie: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Holanda, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania eta Suedia. Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetako nazionalitatea dutenei ere aplikatzen zaie: Norvegia, Islandia eta Liechtenstein, eta Suitzar Konfederakundeko nazionalitatea dutenei ere aplikatzekoa da.

Errumania eta Bulgariako herritarrek, ordea, bitarteko aldia dute langileen zirkulazio askeari dagokionez.

Europar Batasuneko edo Europar Espazio Ekonomiko nazionalek Atzerritarren Erregistro Nagusian inskribatzea eskatu besterik ez dute egin behar. Eta egiaztagiria emango zaie hiru hilabetetik gorako aldi batez espainiar lurraldean bizi izatekotan.

ERKIDEGOKO ERREGIMENA AIPATUTAKO HERRIALDEETAKO HERRITARREN AHAIDE HAUEI ERE APLIKATZEN ZAIE:

  • Herritarraren ezkontideari, betiere legezko ezkontza-loturaren baliogabetasunaren akordiorik edo aitorpenik, dibortziorik edo legezko banantzerik ez badago.
  • Herritarraren bikotekideari, ezkontzako loturaren pareko lotura du horrekin, betiere egoera hori horretarako ezarritako erregistro publiko batean erregistratuta badago Europar Batasuneko estatu kide batean edo Europako Esparru Ekonomikoaren zati den Estatu batean, eta lotura mota horrek Estatu horretan aldi berean bi erregistro egitea eragozten badu, eta betiere izen-emate hori indargabetu ez bada.
  • Herritarraren zuzeneko ondorengoei eta herritarraren ezkontidearen edo erregistratutako bikotekidearen zuzeneko ondorengoei, betiere ezkontza-lotura deuseztatzeko akordiorik edo aitorpenik, dibortziorik edo legezko banantzerik ez badago. Nolanahi ere, ondorengo horiek 21 urtetik beherakoak edota adin horretatik gorakoak herritarraren kargura bizi badira edo ezgaiak badira izango dira.
  • Herritarraren zuzeneko aurreko ahaideei eta ezkontidearen edo erregistratutako bikotekidearen kargura bizi diren zuzeneko aurreko ahaideei, betiere ezkontza-lotura deuseztatzeko akordiorik edo aitorpenik, dibortziorik edo legezko banantzerik ez badago.

Erkidegoko nazionalen familiartekoek Batasuneko Herritarraren Familiarraren Bizitoki Txartela eskatu beharra dute eta gainerako atzerritarren sarbide-baldintza berberak dituzte.

Ematen zaien Baimenak bost urteko indarraldia du.

Eskabideak besteren kontura edo norbere kontura lan egitea eta bizitzea ahalbidetzen du (16 urtetik beherakoak, eta herritarraren kargura bizi diren 21 urtetik gorako ondorengoak eta herritarraren kargura dauden aurreko ahaideak izan ezik).

NON?

Estatuko Polizia Nazionalaren Komisarian, Atzerritarrentzako Negoziatuan, eskatu behar da:

Atzerritartasunaren Erregimen Orokorra

Atzerritar bat Espainian egonaldian edo egoitza-egoeran egon daiteke.

Atzerritarrei buruzko Erregimen Orokor hori Erkidegokoak edo Erkidegoko atzerritarren ahaideak ez diren eta asiloaren eta babesaren eremuaren barnean ez dauden atzerritar guztientzat da.

Atzerritartasuneko Erregimen Orokorreko baimen guztietarako, orokorrean, aldez aurretik bisa eduki behar da. Interesdunak bisa jatorrizko herrialdean dagoen espainiar misio diplomatikoan eskatu behar du.

Bi baimen mota daude: Lan- eta Egoitza-baimenak eta Egoitza-baimenak. Atal honetan bigarrena azalduko dugu.

Egoitza-baimenen artean ondokoak daude:

Beste alde batetik, ikerlanak edo ikasketak egiteko baimena ere badago. Honek ez dakar berekin bizileku-egoera, egonaldi-egoera baizik.

NON?

Baimen horiek lortzeko moduari buruzko kontsultak egiteko, atzerritarrek ondorengo  baliabideetara jo dezakete  Lege Aholkularitza laguntza jasotzeko:

  • Telefonoa: 900 840 126
    Ordutegia: 09:00 - 14:00

Zerbitzu hori doakoa da.

Atzerritarraren Identifikazio-Txartela

Bizileku eta Lan Baimena edo Bizileku Baimena azaltzen den txartel fisikoa da. Baimen horiek ebazpen irmoz emanda daudenean eskatzen da txartel hori.

Txartelak pertsonaren argazkia, nortasun aztarna, dagokion Atzerritarraren Identifikazio-Zenbakia (AIZ) eta beste identifikazio datu batzuk daramatza.

Azken eguneratzea: 2010/07/22