Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Sanitate-arloko ohiko arreta



Asistentzia medikoa doakoa da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Euskadiko nahiz Espainiako gainerako herrietan lan egiten duten edo nahikoa baliabide ekonomikorik ez duten guztientzat. Euskal Autonomia Erkidegoan, asistentzia hori Osakidetza Osasun Zerbitzuaren bitartez ematen da. Osakidetzak osasun-zentro publikoen sare bat du.

Osasun-sare horrez gain, orokorrean doakoak ez diren zentro pribatuak daude.

Sistema publikoko doakoa den ohiko laguntza medikoa lehendabizi lehen mailako arreta sendagilearen bitartez burutzen da. Honek gaixoa tratatzen du edo behar badu sendagile espezialista batengana bidaltzen du.

Lehen mailako arretako sendagilea izateko beharrezkoa da Osasun-Txartel Indibiduala (OTI).

Osasun-laguntzaren ordutegi orokorra

Euskal Autonomia Erkidegoan zenbait osasun-zentro daude eta zentro horietan kontsultatu behar da esleitutako lehen mailako arretako medikuaren, eta, hala badagokio, espezialistaren ordutegi zehatza.

Osasun-zentroak larrialdi kasuez ere arduratzen dira goizeko zortzietatik arratsaldeko bostak bitartean. Ordutegi horretatik kanpo, larrialdietarako laguntza medikoa jaso daiteke.

Sendagaiak

Sendagaiak farmazian eskuratzen dira. Sendagai gehienak eskuratzeko beharrezkoa da errezeta medikoa.

OTI duten pertsonek sistema publikoan ematen dituen errezetan deskontua dute.

Behin-behineko esleipen txartela dutenek ere larrialdietarako laguntza publikoan errezetatutako sendagaietan deskontua dute.

Erretiratu eta pentsiodunentzat sendagaiak doakoak dira.

Klinika edo kontsulta pribatuetan emandako errezeten bidezko sendagaiek ez dute deskontu eskubiderik, sendagaiaren prezio osoa ordaindu behar da.

Ohiko ordutegitik kanpo gau eta eguneko farmaziak daude.

Azken eguneratzea: 2010/07/21