Lehendakaritza

Regional Initiative for Culture and Creativity (RICC)

RICC sarea Bruselan ordezkaritza duten 23 eskualdek osatzen dute. Bere xedea da erakunde europarren aurrean tokiko agintarien garrantzia defendatzea eta haien lana bultzatzea, bai eta kultura- eta sormen-industrien alorreko Europako politika eta kultura-politikak sustatzea ere. Eskualde horiek guztiak kultura- eta sormen-industriek Espezializazio Adimendunaren alorrei ematen dieten lehentasunean datoz bat (Ris3), hori baita Europako eskualdeen lehiakortasunari bultzada ematen dion Europako estrategia. Webgunea: http://www.creativeact.eu/new/

RICC sarean batera egiten da lan alor ezberdinetan, hala nola finantzaketa eta finantza-tresnetarako sarbidea, kultura- eta sormen-industrien pisua tokiko eta eskualdeko garapenean, Estatu-laguntzak, kultura eta abar.

Euskadi, Emilia-Romagnia eta Friuli Venezzia Giulia dira sarearen presidenteak. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritza sarearen presidentekidea da.

Azken aldaketako data: