Hezkuntza Saila

Lanbide Heziketa

Lanbide Heziketa laneko kontuekin eta lan-merkatuarekin estuen lotuta dagoen ikasketa-multzoa da, eta, gaur egun, norberaren bizi guztian lantzeko prozesutzat jotzen da; hots, Lanbide Heziketaren barruan, prestakuntza arautua (eskola-adineko neska-mutilena), enplegurako prestakuntza (lanean dabiltzanena) nahiz gaitasun profesionalen aitortza sartzen dira.

Lanbide Heziketak 170 titulu inguru eskaintzen ditu, ikasleek lanbiderako gaitasuna lor dezaten, eta lan kualifikatuak eskuratu. Tituluan multzo profesionaletan biltzen dira, eta modulu esaten zien ikasgaiak dituzte: eduki teoriko eta praktikoak dituzte, bai eta enpresan lan egiteko praktikaldia ere.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren irakaskuntzak honela daude antolatuta:

  • Oinarrizko Lanbide Heziketako Zikloak.
  • Erdi-mailako heziketa-zikloak
  • Goi-mailako heziketa-zikloak.
  • Aurrerago: espezializazio-kurtsoak

Heziketa-zikloa bat eremu profesional jakin bateko ezagutza teoriko-praktikoz osatutako irakaskuntza arautua da, eta ikasleek Lanbide Heziketako titulu bakoitzaren gaitasunak garatzea du helburu.

170 bat heziketa-ziklo daude lanbide-heziketan, aipatutako hiru maila horietan

Horiek gaindituta, OINARRIZKO LANBIDE-TITULUA, TEKNIKARI TITULUA EDO GOI-MAILAKO TEKNIKARI TITULUA lortzen dira, hurrenez hurrez.

Oinarrizko Lanbide-tituladunek erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko aukera izango dute, eta Teknikari tituladunek, goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko aukera izango dute.

Heziketa-ziklo batek 2.000 irakastordu irauten du (batzuek, salbuespen gisa, 1.400 ikastordu irauten dute), bi ikasturtetan banatuta. Horietatik, 400 eta 600 ordu bitarte erabiltzen dira lantokietan derrigorrezko praktikak egiteko.

Azken eguneratzea: 2018/06/15