Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadiko ekosistemen zerbitzuen ebaluazioa

Natura mekanismo perfektua da, bere piezak garatuz joan dira 3.000 milioi urtean baino gehiagoan! denak behar bezala funtziona dezan... Espezie guztiek funtzio jakin bat dute ekosistemaren sare konplexuan, erloju baten mekanismoaren pieza txikiek duten moduan.

Natura ezinbestekoa da elikagaiak lortzeko, lehengaiak lortzeko, medikamentuak sortzeko, izurriteak kontrolatzeko, ura arazteko, lurzorua sortu eta zaintzeko, hondakinak deskonposatzeko, gure landaketak polinizatzeko, atmosfera garbitzeko eta klima erregulatzeko. Gizakiok ezin dugu naturarik gabe bizi. Hau dela eta, natura zaintzea ez da bizitzaren berme hutsa; gure bizitzaren bermea da.

Ikerketa askok berretsi dute naturarekin kontaktua izateak onura handiak dakarzkiola gure osasun eta ongizateari. Arrazoi hori dela medio, herrialde batzuetan osasun programak jarri dira martxan ingurune naturaletan.

Programa hauek era positiboan eragiten dute pertsonen osasunean, buruko nekea gutxitzen laguntzen dute, lasaigarriak dira, gaixoen errekuperazio aldia laburtzen dute, memoria eta gure gogo-aldartea hobetzen dute.

Era berean, ekintza hauei esker pertsona gehiagorekin erlazionatzeko aukera ematen dute, eta horrela, giza-sareak hedatzeko, gure oreka pertsonala eta emozionala hobetuz.

Gure ongizateari eta bizi-kalitateari eusten laguntzeko naturatik lortzen ditugun onurak, horixe dira ekosistemen zerbitzuak.

Norbanako modura eta kolektibo gisa hartutako erabakiek naturari eta naturak ematen dizkigun zerbitzuei eragiten diete.

Zerbitzu horiek gozatzen jarraituko badugu, beraz, beharrezkoa da naturaren kudeaketa iraunkor bati heltzea gure ekinbide eta politika guztietan.

2001ean Nazio Batuen Idazkari Nagusiak, Kofi Annan-ek, Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioa (MEE) izeneko Nazioarteko programa zientifikoa jarri zuen abian. Ordura arte, ez zen egiten planetako ekosistemen kontserbazio-egoeraren ebaluazio orokorrik eta sistemikorik. Ideia hau izan zen programaren oinarria: ekosistemek, beren kontserbazio-egoeraren arabera, zenbait zerbitzu eskaintzen dizkiete gizakiei, hala nola, elikagaiak, egurra, ura, sistema klimatiko globala kontrolatzeko beharrezkoa den karbonoa atzematea, uztentzat ezinbestekoa den polinizazioa, uraren arazketa, lurzorua sortzea, gaixotasunak erregulatzea, mantenugaiak bereganatzea, etab. Gainera, ezin dugu ahaztu ekosistemek gizakion ongizaterako funtsezkoak diren balio estetikoak, hezigarriak, aisialdirako balioak eta balio espiritualak ere ematen dizkigutela. Programak bi helburu zituen: batetik, informazio sendoa, hots, zientifikoki egiaztatutako informazioa sortzea, kudeatzaileak, politikariak, azken finean, pertsona guztiak ohar zitezen planetako ekosistemetan eragindako aldaketek eragina zutela giza ongizatean; eta bestetik, aldaketa horiei aurre egiteko bideak proposatzea.

Orain arte, 95 herrialdetako 1.300 zientzialari eta aditu sartu dira Ebaluazioan; guztiak zientzia biogeofisikoetan zein gizarte-zientzietan adituak. Ebaluazioak tokian tokiko, nazio mailako, eskualde mailako eta mundu mailako ekosistemak izan ditu aztergai

Gaur egun, “Ecosystem Assessment Follow-up” prozesuaren baitan, Aniztasun Biologikorako Fundazioak finantzatutako Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioa gauzatzen ari da Espainian. Horrez gain, eskualde mailako zenbait ikerketa ere ari dira egiten, hala nola Euskadiko Ekosistemen Ebaluazioa  Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantziatua eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Unesco Katedrak abiatuta.

Kontzeptu-testuingurua printzipio hauetan oinarritzen da:

  • Ekosistemek ematen dituzten zerbitzuak giza ongizatearen funtsa dira. Horrenbestez, haien funtzionamendu egokiaren baitan dago mundu zabaleko gizarteen etorkizun ekonomikoa, soziala, kulturala eta politikoa.
  • Gizakiek ekosistemetan duten eragina da horietan gertatzen diren egitura- eta funtzionamendu-aldaketen zuzeneko zein zeharkako eragile nagusia, bai eta, ondorioz, ekosistemek gizarteari ematen dizkioten zerbitzuen kalitatearen eta kantitatearen erantzule ere.
  • Aurreko puntuan zehaztutakoaren ondorioz, ezinbestekoa da ekosistemen hornikuntza-, erregulazio- eta kultura-zerbitzuak identifikatzea, zerrendatzea eta ebaluatzea, lurraldearen plangintzarekin eta antolamenduarekin lotutako ekintzetarako behar adina informazio izateko.

La evaluación de los Servicios de los Ecosistemas en Euskadi comenzó en el año 2008 con el proyecto denominado Evaluación de los Ecosistemas del Milenio en Bizkaia (EEM Bizkaia) financiado por la Diputación Foral de Bizkaia y realizado por la Cátedra UNESCO (UPV/EHU). La EEM Bizkaia se enmarcó dentro del Programa Científico Internacional de Naciones Unidas, Evaluación de los Ecosistemas del Milenio con el objetivo de generar conocimiento científico sobre las consecuencias de las alteraciones en los ecosistemas debidas al impacto de las políticas de gestión que pueda ser aplicado en el ámbito público y privado, así como presentar posibles opciones de respuesta.

La EEM Bizkaia fue aceptada como evaluación sub-global (SGA) en el marco del procesoEcosystem Assessment Follow-up el 1 de diciembre de 2009. En ella participaron además de investigadores de la Cátedra UNESCO (UPV/EHU), los responsables de la Evaluación de los Ecosistemas del Milenio en España, principalmente en cuestiones relacionadas con asesoramiento y unificación de metodologías y criterios, así como UNESCO Etxea (Centro UNESCO País Vasco) mediante la difusión del proyecto y puesta en valor del mismo a nivel internacional.

En el año 2011 se comenzó paralelamente con la EEM Bizkaia el proyecto Evaluación de los Ecosistemas del Milenio de Euskadi financiado por el Gobierno Vasco. Los objetivos que se perseguían eran los mismos, aunque las líneas de trabajo algo diferentes ya que se quería trabajar a una escala más grande, como era Euskadi, para buscar la aplicabilidad de los resultados en las políticas y en la gestión sostenible de todo el territorio. En 2015 se unieron ambos proyectos sumando esfuerzos, metodologías, equipos y financiación para cumplir mejor con las acciones marcadas desde Europa.

En la Estrategia de Biodiversidad 2020 desarrollada por la Comisión Europea, en su acción 5, se insta a los Estados Miembros a tener evaluados y cartografiados los servicios de los ecosistemas (SE) para 2014 y realizar una evaluación cuantitativa económica (Natural Capital Account) para 2020. Esta Estrategia es la base para el desarrollo de nuevas políticas (marco del agua, cambio climático, políticas agrícolas y marinas, etc.), por lo que cumplir con las acciones marcadas en ella es un reto muy importante para Euskadi.

Proiektuaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan Nazio Batuen Nazioarteko Programa Zientifikoko marko kontzeptual eta metodologikoa garatzea. Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioa (MEE) izeneko programaren helburua da ekosistemetan, gehienetan lurralde-politiken ondorioz, gertatzen ari diren aldaketei buruzko ezagutza zientifikoak sortzea eta balizko irtenbideak proposatzea, eremu publikoan nahiz pribatuan aplikatzeko. Arreta berezia jarriko zaie ekosistemek ematen dizkiguten zerbitzuei eta giza jarduerek zerbitzu horietan eragiten dituzten ondorioei.

Giza eraginak ekosistemetan dituen ondorioak saihesteko edo gutxitzeko egin daitezkeen ekintza nagusiak identifikatzeko tresna da proiektua. Horrez gain, ondasun naturalen kontserbazioan eta erabilera jasangarrian ondorio positiboak dituzten politikak eta ekintzak ere nabarmendu nahi ditu. Gainera, ekosistemen gaineko plangintzarako eta kudeaketarako lanabesak eta zerbitzuen fluxuan eragina duten erabakien ondorioei buruzko etorkizuneko ikuspegiak (egoerak) ere eskainiko ditu.

Politikariak eta erakundeak trebatzeaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko balio naturalak mahaigaineratzea eta herritarrei ikusaraztea du helburu proiektuak. Ekosistemen ezagutza abiapuntutzat hartuta, lortutako emaitzak gizarteratuz eta zabalduz, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleak hezi nahi ditugu, ingurune naturala eta landa-ingurunea behar bezala balora ditzaten.

Hauek dira proiektuaren helburu zehatzak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko ekosistemen zerbitzuen gaur egungo egoeraren lehen diagnosia egitea. Azken mende laurdenean ekosistemek ematen dizkiguten zerbitzuetan gertatutako aldaketak edo joerak (positiboak zein negatiboak) aztertuko dira.
  • Aldaketa eragin duten faktore zuzenak zein zeharkako faktoreak identifikatzea eta balioestea, bai eta faktore horiek gizarteak jasotzen dituen zerbitzuen fluxuarekin duten harremana aztertzea ere.
  • Lurraldearen plangintzarekin eta kudeaketarekin zerikusia duten erabakiak hartzeko irizpideak zehaztea eta horretan laguntzeko lanabesak eta ereduak sortzea.
  • Ekosistemetan eta haiek ematen dizkiguten zerbitzuetan eragina duten erabakien ondorioak aldez aurretik hautemateko testuinguru orokorrak sortzea.
  • Giza garapena eta ingurumenaren jasangarritasuna lortzeko aukerak identifikatzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleei ingurumenak eta ekosistemek duten balioa ikusaraztea. Ekosistemaren egoera aintzat hartuta, biztanleei zuzendutako jarduerak eta politikak diseinatzea eta aplikatzea.
  • Nazio Batuen Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioa programaren baitan Euskal Autonomia Erkidegoan lortutako emaitza garrantzitsuenak eta mezu nagusiak jendarteratzea.

Proiektuak ikerketa-ildo nagusi hauek ditu:

  • Adierazleak erabiliz EAEko ekosistemek ematen dituzten zerbitzuen egoera eta joerak ikertzea.
  • EAEko ekosistemek ematen dituzten zerbitzuetan eragin zuzena duten faktoreak ikertzea.
  • EAEko ekosistemek ematen dituzten zerbitzu nagusiak baloratzea eta horien kartografia egitea.
  • Etorkizuneko testuinguruak garatzeko ereduak erabiltzea, ekosistemek ematen dituzten zerbitzuen fluxuan eragina duten erabakien ondorioak aztertu ahal izatea.

Azken aldaketako data: