Osasun Saila

Euskadiko baimendutako Biobankuen kanpoko batzorde etikoaren ekintza

14/2007 Legeak, Ikerkuntza Biomedikoari buruzkoak, ondoko eran definitzen du biobankua: establezimendu publikoa edo pribatua, irabazi asmorik gabekoa, diagnosi edo ikerkuntza medikoko helburuak lortzeko lagin biologikoen bilduma biltzen duena, eta unitate tekniko bezala antolatutakoa kalitate, ordena eta destino irizpideekin. Arau horrek ezartzen duenez, biobankuek zuzendari zientifikoa eta fitxategiaren arduraduna izan beharko dute, eta kanpoko batzorde batzuei atxikita izan beharko da, bata zientifikoa eta bestea etikoa, hurrenez hurren, biobankuko zuzendaria bere eginkizunetan aholkatuko dutenak.

Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntzako Batzorde Etikoak Euskadiko baimendutako Biobankuen kanpoko batzorde etikoaren eginkizunak betetzen ditu, batetik Euskal Biobankuarena, Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioen Euskal Fundaziorako, eta bestetik Inbiomeden Biobankuaren.

Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak Biobankua aholkatzeko jarduerak burutzen ditu, indarrean den legediaren araberako informatutako adostasuneko ereduak egiten, eta Biobankuan jasotako lagin-eskaerak onartzen, edo hala badagokio, ezeztatzen.

Azken aldaketako data: