Osasun Saila

Metodoak eta heziketa

Osteba logotipo irudia, Osasun teknologien ebaluazioko zerbitzua

Ebaluazioen garapen onerako beharrezkoa da lan metodo egoki eta esplizituak ezartzea. Gainera, teknologia sanitarioen ebaluazioaren emaitzak zuzen interpretatzeko, beste diziplina batzuetan bezalaxe, ezinbestekoa da oinarrizko ezagutza batzuk edukitzea teknologia horien prozedura eta metodologiaren gainean.

Horregatik, Ostebak laguntzako dokumentu metodologiko batzuk argitaratzen eta prestakuntzako zenbait jarduera antolatzen eta koordinatzen ditu, prozeduren ebaluazioaren espirituaz eta baliagarritasunaz jabearazteko helburuarekin, eta nabaritasun zientifikoan oinarrituriko "mentalitate ebaluatzailea" hedatzeko. Horrela, justifikatu gabeko praktika medikoaren aldagarritasuna saihestuko litzateke eta, orobat, eraginkortasun frogaturik gabeko prozedura edo jokabidek baztertuko lirateke.

Ikastaroak osasun zentroen, profesionalen edo elkarte zientifikoen eskariz egiten dira. Lantzen diren gaiek erlazio zuzena edukitzen dute teknologia sanitarioen ebaluaketa jarduerarekin: informazioaren bilaketak, nabaritasun zientifikoaren ebaluazioa, literaturaren berrikuspen sistematikoak eta ebaluazio ekonomikoa.

Ostebak Osasun Teknologien Ebaluaketarekin harremana duten proiektu komun ezberdinetan parte hartzen du: 

Bilaketa bibliografikoak: informazio iturriak, datu baseak, gestore bibliografikok.

Ebidentzia zientifikoaren irakurketa kritikoa.

Teknika sortu berrien eta balore gutxiko (desinbersio) tekniken identifikazio eta ebaluazio goiztiarra.

Praktika Klinikoen gidak, eta ebidentzian oinarri duten beste produktu batzuk.

Ebaluaziorako metodologia

Produktuen zabalpena

Ostebak mintegi eta ikastaro espezifikoak ematen ditu, horrela erantzunez Euskadiko eta Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko kolektibo sanitarioen eskabideei: ospitale, barruti eta eskualde sanitario, ikerkuntza zentro, elkarte zientifiko eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Gainera, lankidetzan dihardu sektore sanitarioaren etengabeko prestakuntzako beste erakunde arduradun batzuekin bai estatuko eta bai nazioarteko mailan. Ikastaroak eskatzailearen interes guneetara egokituz diseinatzen dira, baina funtsean honako arlo hauen inguruan egituratuz:

  • Bilaketa bibliografikoak: informazio iturriak, datu baseak, gestore bibliografikok.
  • Teknika sortu berrien eta balore gutxiko (desinbersio) tekniken identifikazio eta ebaluazio goiztiarra.
  • Bibliografiaren berrikuspen sistematikoak.
  • Ebidentzia zientifikoaren analisia eta irakurketa kritikoa.
  • Praktika Klinikoko Gidak. Elaborazioa eta ebaluazioa.
  • Osasun sektoreko ebaluazio ekonomikoa.

Irakaskuntza jardueretan ikuspegi teoriko-praktiko batetik ekiten zaie arlo hauek . Ostebaren ikastaroetako edukiak, irakasleak eta iraupena eskabide bakoitzaren premia zehatzen arabera finkatzen dira, ikasleentzako interes handieneko alderdien, aurretiaz daukaten prestakuntza mailaren, denboraren, etab.en funtzioan.

osteba formakuntza

Horrez gain, kanpoko irakasleek emandako ikastaroak antolatzen dira, Osasun eta kontsumoko Ministerioko Osasun Sistema Nazionaleko kalitate-plangintzaren Zuzendaritzarekin hitzartutako Lankidetza-Hitzarmeneko fondoekin finantzatutakoak.

Barne mailan, Osteban garatzen diren proiektuetan diharduten ikeertzaileen prestakuntza aktiboki sustatuko da. Horretarako, ikertzaile horiek euren lanaren fase desberdinetarako beharrezko trebetasunak eskuratzeko tailerrak eta mintegiak eskainiko dira.

Halaber, Prebentzio-Medikuntzako eta Osasun Publikoko egoiliarrek, Osteban garatzen diren ikerketa-proiektuen bidez, euren espezialitateko prestakuntza-programaren alderdi bat betetzen dute.

Beste irakaslanetako batzuk, bestelako osasun agentzia edo erakundeetako kideen prestakuntza-egonaldiak dira. Horrela, batzuetan latinamerikako profesionalak hurbiltzen zaizkigu eta bilakaeran duten osasun teknologien ebaluazioaren sistemen herrialdeetakoak ere.

Jarraian, Ostebak emandako azken ikastaroen zerrenda aurkezten dugu:

  • Osasun Teknologi berri eta sortu berrien alerta goiztiarrean oinarritutako sistema. Zaragozan, 2017ko abenduan
  • Osasun Teknologien Ebaluazioa eta desinbersioa. Gorlizen, 2017ko abenduan

Azken aldaketako data: