Osasun Saila

Teknologien bizitza zikloa: inbertsiotik desinbertsiora

 Logotipo de Osteba, Servicio de Evaluación de Tecnologías Sanitarias

Osasun-arloko teknologia berriak jarri edo kendu nahiz ezabatzeko, prozesu lineala aplikatzen dute gaur egun osasun-sistemek, prozesu horretan hainbat eragilek hartzen dutela parte: berritzaile, industria, arau-egile, osasun-teknologien ebaluatzaile, osasun-zerbitzuen hornitzaile, osasuneko profesional, paziente eta herritarrek. Alabaina, fase horien artean jakintza-trukeak kale egiten du, eta interes gutxi hartzen du jendeak teknologia hori jarri eta gero zer gertatzen den ikusteko, eta, azkenean, prozesu lineal hori ez da baliagarria. Eraginkor ez izateko beste arrazoi batzuk hauek izan dira: berritzaileek ez dakite benetan osasunaren arloan zer premia dauden, sartu diren osasun-teknologia batzuk ez dira oso baliozkoak, justifikaziorik gabeko aldagai gehiegi daude, eta ezer ematen ez duten praktikak ere sortu dira.

Teknologien bizitza ziklikoa dela gureganatzen badugu, teknologiak ikuspegi dinamikoa izango du, testuinguruaren araberako, abian jartzen denetik zahartzen den arte edo lehiakideek hobea sortzen duten arte, edo ez duela balio ikusten den arte, eta, bide batez, informazio zehatza eta kalitate onekoa izango dute teknologia horiekin lotuta dauden denek.

Osasun Sailean aspaldidanik ari dira osasun-teknologiak sartzen eta osasun zerbitzuek erabiltzen, eta zehazki Osteba-n, 1992an sortu zenetik irizpideak ematen. 2007tik aurrera, gainera, ezer gutxirako balio duten teknologiak kentzeko irizpideak ezartzen ere badabiltza Osasun saila. Lan horren ondorioz sortu dira SorTek eta ZaharTek programak, eta proiektu metodologikoaz gain, hainbat lankidetza ere bai (GANT, GEN, GiNF eta GuNFT gidak). Sare askotan parte hartzeko aukera sortu da, esaterako Redets/Gentecs (http://www.redets.msssi.gob.es/) eta EuroScan (http://www.euroscan.org), bai eta nazio mailako FIS proiektuetan (http://www.atlasvpm.org/utilizacion-procedimientos-dudoso-valor), Europa mailakoetan (Zinnige Zorg) eta nazioartekotan ere (HTAi-IG DEA http://www.htai.org/interest-groups/disinvestment-and-early-awareness.html). Horrez gain, Osteba MAPAC taldearekin ere jarduten da, praktika klinikoa egokitzeko eta hobetzeko FISeko bi proiektutan.

Esperientzia eta ekimen horiei guztiei esker, teknologien zerrendak eta teknologia berriei buruzko fitxak sortu dira, bai Praktika Klinikoen Gidak (atal berezia Osteba web orrian) eta osasun-teknologia zaharkituen edo balio eskasekoen fitxak ere. Hona hemen Osteba parte-hartzaile izanda, arlo horretan izan diren aurrerapen teknologikoak eta martxan dauden ekimenak, Euskadiko osasun-sistemarako “choosing wisely” edo “right care” delakoa aplikatu asmoz.

Material lagungarria

Azken aldaketako data: